Fito eta Valen­ti­na­re­kin elkartasuna

Gaiz­ka Astor­ki­za­ga eta Valen­ti­na Mori­so­li­ren aur­ka Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lean gaur hasi­ko den epai­ke­ta­ren aurrean, TIN­KOk hona­koa adie­ra­zi nahi du:

-TIN­KOk bere elkar­ta­su­na eta babe­sa era­kutsi nahi die auzi­pe­tuei. Gai­ne­ra azpi­ma­rra­tu nahi dugu babes hau ez dagoe­la haien ustez­ko “erru­dun­ta­su­nak” edo “erru­ga­be­ta­su­nak” bal­din­tza­tu­ta, ezta bio­len­tzia­ren ingu­ru­ko ezta­bai­da fal­tsuek bal­din­tza­tu­ta ere.

-Bio­len­tzia estruk­tu­ra­la da guz­tien artean lehe­na, eta Esta­tuen alde­tik pre­so poli­ti­koen aur­ka egin­da­ko era­soak dira pro­ze­su erre­pre­si­bo honen oina­rrian daudenak.

-TIN­KOk ez du Audien­tzia Nazio­nal espai­no­la­ren zile­gi­ta­su­na onar­tzen. Faxis­taz gai­nez­ka dagoen ins­ti­tu­zio hau tor­tu­ra­ri eta gerra ziki­na­ri estal­du­ra juri­di­koa eman die hamar­ka­de­tan zehar eta gaur egun ere hori bera egi­ten jarraitzen du.

-Poli­zia zipaioa­ren pape­ra salatzen du TIN­KOk. Eus­kal eta espai­nar bur­ge­sia elka­rren esku­tik doaz egun­go sta­tu quoa­ren babe­sean. Horre­ta­ra­ko uni­for­me ezber­di­nak dara­matza­ten bai­na interes ber­be­rak defen­datzen dituz­ten bi han­ka­dun txa­ku­rrez baliatzen dira.

-Valen­ti­na eta Gaiz­ka­ren aur­ka­ko epai­ke­ta honek haiek zigor­tzea du hel­bu­ru, bai­na bai­ta hain­bat anto­la­kun­de poli­ti­ko­ren aur­ka­ko erre­pre­sio­ra­ko bal­din­tzak erraz­tea ere. Auto­etan age­rian gel­ditzen dira mili­tan­te eta anto­la­kun­de poli­ti­ko ezber­di­ne­ki­ko jarrai­pen poli­zia­lak eta eten­ga­be­ko kontrola.

-Bes­te behin ere amnis­tia osoa­ren alde­ko hau­tua egi­ten dugu, honen gau­za­pe­na izan­go bai­ta erre­pre­sioa­re­kin amaitze­ko ber­me bakarra.

Fito eta Valen­ti­na aska­tu!
Amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *