Esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen defen­t­sa eta amnis­tia­ren alda­rria Berangon

Agi­ria eta argazkiak 

2022ko Martxoa­ren 13an Ibai Agi­na­ga Beran­go­ko eus­kal pre­so poli­ti­koa­ri egin­da­ko ongi eto­rrian par­te har­tzea lepo­ra­tu­ta, 17 per­tso­na pro­ze­sa­tu ditu Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lak. Ber­ta­ko fis­kal­tzak hona­ko eskae­ra gogor hauek egin ditu:

-36 urte baino gehia­go­ko espetxe zigo­rrak.
-171 urte­ko inha­bi­li­ta­zioak.
-75900 euro­ko isunak.

Nahiz eta hasie­ra batean, eta inork eska­tu gabe, ongi eto­rri eki­tal­dia bai­men­du, gero­ra auzia zabal­du eta orain 17 per­tso­na pro­ze­sa­tu egin ditu Ismael Moreno epai­leak. Nola ez, zir­ku­lu fak­ti­ko horie­tan mugitzen diren komu­ni­ka­bi­de ezber­di­nen pro­pa­gan­da izan ditu lagun, hala nola Covi­te eta Fun­da­ción Villa­cis­ne­ros tal­de faxis­te­na ere.

Bes­te behin esan­go dugu auzi hone­tan argi geratzen dela hau ez dela ongi eto­rri eki­tal­di baten kon­tra­ko auzia, mili­tan­tzia poli­ti­koa­ren aur­ka­ko auzia bai­zik eta, beraz, oina­rriz­ko esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen kon­tra­koa. Anto­la­kun­tza, bil­tze eta mani­fes­tatze­ko esku­bi­deak dira auzi­tan jar­tzen ari direnak.

Hau oso argi ikus­ten da espai­niar poli­zia ezber­di­nen txos­te­ne­tan. Guar­dia Zibi­lak, Poli­zia Espai­no­lak zein Ertzain­tzak egin­da­ko txos­ten horie­tan age­rian geratzen da hain­bat era­gi­le poli­ti­ko zein mili­tan­te­ren aur­ka­ko jazar­pe­na zein kontrola.

Asi­mi­la­zio poli­ti­ko era­ba­te­koa pai­ratzen ari garen garaio­tan, zei­nean ins­ti­tu­zioe­ta­tik kan­po­ko edo­zein prak­ti­ka kri­mi­na­li­zatzen eta zigor­tzen ari diren, Esta­tuen bio­len­tzia estruk­tu­ra­la­ren aur­ka ager­tzea eta anto­latze soi­la deli­tu bihur­tu nahi dute.

Mobi­li­za­zio hau dei­tu dugun auzi­pe­tuok amnis­tia osoa­ren alde­ko alda­rria egi­ten dugu aska­ta­sun bal­din­tza mini­moak ezar­tze­ko abia­pun­tu gisa. Kar­tze­lan zein kalean dau­den mili­tan­te poli­ti­koen aur­ka­ko neu­rri erre­pre­si­bo guz­tiak ber­tan behe­ra uztea ezin­bes­te­kotzat jotzen dugu aipa­tu­ta­ko mini­mo horiek esku­ratze­ko orduan, mili­tan­tzia mota­ren ara­be­ra­ko inola­ko dis­kri­mi­na­zio­rik egin gabe.

Era berean, Eus­kal Herria­ren nazio zapal­kun­tza eta kla­se zapal­kun­tza­ren ete­na ere bar­ne­bil­tzen du guk defen­datzen dugun amnis­tiak, auto­de­ter­mi­na­zio zein kla­se inde­pen­den­tzia­ra­ko esku­bi­dee­tan oinarrituta.

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN DEFENTSAN, AMNISTIA OSOA!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *