Dis­per­tsio­rik ez! Sara Fer­nan­dez iruin­da­rra 2003ko aza­roa­ren 29an hil zen Aran­da de Due­ron lagun bat kar­tze­la­ra bisitat…

Dis­per­tsio­rik ez!

Sara Fer­nan­dez iruin­da­rra 2003ko aza­roa­ren 29an hil zen Aran­da de Due­ron lagun bat kar­tze­la­ra bisi­tatze­ra zihoa­la. Eus­kal pre­so poli­ti­koen dis­per­tsioak era­gin dituen hama­sei hil­da­koe­ta­ko bat da bera. 

PSOE­ren gober­nuak martxan jarri­ta­ko eta PNVk ones­tsi­ta­ko zigor poli­ti­ka da dis­per­tsioa. Poli­ti­ka horren bidez eus­kal pre­so poli­ti­koak Eus­kal Herri­tik aha­lik eta urru­nen dau­den kar­tze­le­ta­ra era­ma­ten zituz­ten. Gero­ra fran­tses Esta­tuak ere bat egin zuen poli­ti­ka horrekin.

Dis­per­tsioa lehe­ne­go aldiz neu­rri moduan 1987 – 1988 urteen artean era­bi­li zen. 1989ko maiatzean eus­kal pre­so guz­tiei apli­ka­tu zitzaien. Esta­tu espai­no­lak pre­soak iso­latzea zuen hel­bu­ru, horre­la Eus­kal Pre­so Poli­ti­koen Kolek­ti­boa haus­te­ko asmoz. Pre­soak elka­rren­gan­dik banatzen euren borro­ka ber­tan behe­ra uzte­ko eta pre­soen erren­ditze­ko. Era berean, aste­ro seni­deek eta ger­tu­koek egi­ten zituz­ten bisi­te­kin ere amai­tu nahi zuen Esta­tuak. Ez zuten lor­tu, ordea. Pre­soek, dau­den tokian dau­de­la ere, bisi­tak jasotzen jarraitzen dute.

Dis­per­tsioa 30 urtez inda­rrean egon da eta Esta­tu espai­no­lak poli­ti­ka bera man­ten­tzen jarraitzen du. Pre­soek Eus­kal Herri­tik urrun dau­den kar­tze­le­tan jarraitzen dute. Ema­ku­me pre­soak ez dau­de dis­per­tsa­tu­ta soi­lik, eure­ta­ko gehie­nak iso­la­tu­ta ere badau­de. Poli­ti­ka hil­tzai­le horre­kin amaitze­ko ez da inon­go aurre­ra pau­so­rik eman. Hori dela eta, pre­soen egoe­ra gero eta latza­goa da.

Eus­kal pre­soak kalera!!!

Adi­bi­de bat jar­tzea­rren: https://www.amnistiaaskatasuna.com/…/xabier-rey-urmenetaren…

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *