Bil­bo­ko erron­da kale­ko egoitza­ren hari­ra, Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea­ren oharra

Ira­kur­ke­ta honen bitar­tez Bil­bo­ko alde zaha­rre­ko Erron­da kale­ko ikas­leon egoitza­ren ingu­ruan ema­ten ari diren ger­tae­rak sala­tu nahi ditu­gu. Izan ere, argi­ta­ra ate­ratze­ko beha­rrean aur­ki­tu gara.

Urte hone­ta­ko martxoan komu­ni­ka­tu baten bitar­tez adie­ra­zi genuen Ezker Aber­tza­le­ko eta Nazio Aska­pen Mugi­men­du­ko era­gi­leon artean erres­pe­tuz­ko harre­ma­nak erai­kitze­ko beha­rra dugu­la; espa­rru ezber­di­ne­tan aritzen garen era­gi­leon auto­no­mia poli­ti­koa defen­da­tuz. Era berean, ikas­leon aur­ka­ko inola­ko era­so­rik ez genue­la onar­tu­ko ere esan genuen, eta tama­lez orain­go hone­tan berri­ro ere Ikas­le Aber­tza­leon kon­tra­ko mugi­men­duak ema­ten ari dira Bil­bo­ko egoitza­ren harira.

Bil­bo­ko alde zaha­rre­ko Erron­da kale­ko egoitza aski eza­gu­na da ikas­le mugi­men­duan ari­tu diren zein egun honen par­te garen kideon­tzat. Urtee­ta­ko ibil­bi­dea du eta hamar­ka­de­tan zehar era­bi­lia izan da Ikas­le Aber­tza­leon par­te­tik. Bile­rak, komu­ni­ka­zio lanak, mate­ria­la bil­tze­ko gunea… dugu Bil­bo­ko egoitza. Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak, due­la hain­bat urte­ta­tik eko­no­mi­ko­ki auto­ges­tio­na­tua den era­gi­le poli­ti­koa iza­ki, ezin­bes­te­koa du espa­zio honen era­bi­le­ra bere akti­bi­ta­te poli­ti­koa burutze­ko. Atzo­ko eta gaur­ko belau­nal­dien kon­pro­mi­so eta esfor­tzu mili­tan­tea­ren emaitza dira herri mugi­men­du­ko era­gi­leon balia­bi­deak, gure egoitza bar­ne. Oina­rri horie­tan berres­ten garen hei­nean, eta horiek iza­nik gure indar itu­rri baka­rra, ezin­bes­te­koa dugu gure azpie­gi­tu­rak defendatzea.

Sor­tu alder­dia­ren par­te­tik egoitza hus­te­ko agin­dua iritsi zai­gu. Egoitza due­la hogei­ta­zor­tzi urte ero­si zuen nazio aska­pen mugi­men­du­ko koor­di­na­do­ra inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta­ren par­te zen gaz­te anto­la­kun­deak (Sor­tu orduan ez zen exis­titzen), eta ordu­tik era­bi­le­ra kon­par­ti­tua izan du hez­kun­tza espa­rru­ko herri mugi­men­du­ko zen­bait era­gi­le­ren artean. Ikas­le Aber­tza­leok ber­tan egon gara egoitza ire­ki zene­tik gaur egu­ne­ra arte, eta gure gain har­tu dugu egoitza­ren kudea­ke­ta, man­te­nua, gas­tuen ordain­ke­ta eta ardura.

Egoitza kudea­tu zuten ikas­le anto­la­kun­de­ko kideek «Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea» dei­tu­ri­ko elkar­te baten ize­nean jarri zuten espa­zioa. Urtee­tan zehar elkar­te horren zuzen­da­ritza batzor­dea Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­de­ko mili­ti­tan­te­ek osa­tu izan dute. Hala ere, ordu­ko bal­din­tza mili­tan­teen era­gi­nez, 2006 urteaz geroz­tik ez da zuzen­da­ritza batzor­dea berri­tu. Azken hila­be­tean ordea, Sor­tu alder­diak, Ikas­le Aber­tza­leon eta espa­zioa egu­ne­ro­koan era­bil­tzen dugu­non biz­ka­rre­ra, mugi­men­du guz­tiak ezku­ta­tuz, «Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren» zuzen­da­ritza batzor­dea alda­tu du. Ikas­le anto­la­kun­dea­ren par­te ez diren hiru per­tso­na izen­da­tu dituz­te zuzen­da­ritza batzor­de berrian. Behin egoitza­ren jabetza juri­di­koa esku­ra­tu­ta bile­ra bate­ra dei­tu gin­tuz­ten espa­zio hau irai­la bukae­ra baino lehen utzi behar genue­la hela­raz­te­ko, eta hala ez egi­te­ko­tan erre­pa­ro­rik gabe ber­ta­tik bota­ko gin­tuz­te­la mehatxatuz.

Sor­tu alder­dia­ren eta herri mugi­men­dua­ren artean ger­ta dai­tez­keen tal­kek mere­zi duten erres­pe­tuz­ko kudea­ke­ta­ren ordez esta­tu apa­ra­tu juri­di­koe­ta­ra jotzea gure egoitza bere­ga­natze­ko ez zai­gu onar­ga­rria iru­ditzen.

Sor­tu asko­ta­ri­ko balia­bi­de eko­no­mi­ko eta poli­ti­koak dituen alder­dia da. Egoitza hau zehaz­ki ez du seku­la era­bi­li eta ez du honen beha­rrik adie­ra­zi. Ideia hone­kin jarrai­tuz, Ikas­le Aber­tza­leok ez dugu uste hona­koa denik lehen aldia Sor­tu­re­ki­ko auto­no­miaz aritzen garen asko­ta­ri­ko herri mugi­men­du­ko era­gi­leok tra­bak aur­kitzen ditu­gu­na hauen par­te­tik. Gure iritziz, herri mugi­men­dua­ren ikus­pe­gi poli­ti­ko eta sozial ezber­di­ne­ki­ko mes­fi­dan­tza zein era­soak erre­pi­ka­tu dira azken urteo­tan, izan gaz­tetxee­kin –bur­ge­sia eus­kal-espai­no­la­re­kin akor­dioen ondo­rioz– ikas­le mugi­men­dua­re­kin, herri mugi­men­du­ko eta nazio aska­pen mugi­men­du­ko bes­te zen­bait era­gi­le­re­kin eta abar. Ira­kas­pen bat ate­ra dugu ger­tae­ra haue­ta­tik: Sor­tuk ez du bere estra­te­gia­tik kan­po egon dai­te­keen herri mugi­men­du­rik aitor­tzen eta bere ildo poli­ti­koa­ri zuzen­ki ego­kitzen ez zaiz­kion herri mugi­men­dua­ren espre­sio auto­no­moe­ki­ko jarre­ra era­so­ko­rra adie­raz­ten du.

Tes­tua­ren hasie­ra­ra itzu­liz, uste dugu egu­ne­ro­ko ere­mu poli­ti­koan harre­ma­na dugun herri mugi­men­du­ko era­gi­leen artean erres­pe­tuz­ko joka­mol­deak erai­ki beha­rrean gare­la, era­gi­le bakoitza­ren posi­zioek zen­bait bideo­rri ezber­din badi­tuz­te ere. Hone­kin bate­ra, alder­di poli­ti­koen momen­tu­ko bideo­rri tak­ti­koen gai­ne­tik herri mugi­men­du­ko era­gi­leon era­ba­kitze­ko ahal­men auto­no­moan berres­ten gara, elkar uler­tze­ko bideak ire­kiaz, beti ere ipa­rro­rratz estra­te­gi­koa inde­pen­den­tzian, sozia­lis­moan eta femi­nis­moa­ren gau­za­pe­nean dugu­non artean. Etsaia ez bai­ta herri mugi­men­duan aur­kitzen, salatzen gabil­tzan gisa­ko jarre­rek ez dute leku­rik erai­kitzen gabil­tzan Eus­kal Herri berrian.

Azke­nik, argi esan nahi dugu Ikas­le Mugi­men­duak eta Ikas­le Aber­tza­leok espa­zio hau era­bil­tzen jarraitze­ko asmoa dau­ka­gu­la, erre­gis­troan jabetza esku­bi­dea ukatzen badi­gu­te ere. Gu egoitza­ren era­bil­tzai­le legi­ti­moak gare­nez, beren defen­t­sa burutze­ko deter­mi­na­zioa osoa adie­raz­ten dugu.

Ikas­le Abertzaleak

2018ko Urrian

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *