Pre­so Poli­ti­koen Nazioar­te­ko Eguna

Kar­tze­la ez zen sor­tu delin­kuen­tzia­ri eran­tzu­na ema­te­ko bitar­te­ko gisa, orde­na sozia­la­ren kon­tra­kotzat har­tzen zituz­ten popu­la­zio tal­deak kale­tik ken­tze­ko neu­rri gisa bai­zik, pobre­zia­re­kin zuzen­ki lotuta.

Pre­so Poli­ti­koen Nazioar­te­ko Egu­nean Tin­kok elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die mun­du­ko kar­tze­le­tan barreia­tu­rik dau­den eta euren prin­tzi­pio poli­ti­koen defen­tsan irmo man­ten­tzen diren mili­tan­te guz­tiei. Aipa­men bere­zia egin nahi die­gu gose gre­ban dau­den Jader Adnan pales­ti­na­rra­ri (72 egun gose gre­ban Israe­le­ko kar­tze­la batean. Israe­lek 4900 pales­ti­nar man­ten­tzen ditu pre­so, horie­ta­tik 160 adin­ga­beak) eta Alfre­do Cos­pi­to (iso­la­men­dua­ren aur­ka 2022ko urria­ren 20tik gose gre­ban) pre­so anar­kis­ta italiarrari.

Ezin­bes­te­koa da kar­tze­la zer den eta nola fun­tzio­natzen duen uler­tzea bere zere­gi­na kon­pre­nitze­ko. Kar­tze­la, inoren bir­gi­zar­te­ratzea bilatze­tik urrun, pre­soa­ren per­tso­na­li­ta­tea eta boron­da­tea men­pean har­tze­ko tres­na da. Bere prin­tzi­pio nagu­siak obe­dien­tzia eta sumi­sioa dira, eta horre­ta­ra­ko espetxea­ren opa­ko­ta­su­na baliatzen du, era horre­tan prak­ti­ka lega­lak eta ile­ga­lak uztartuz.

Kar­tze­la ez zen sor­tu delin­kuen­tzia­ri eran­tzu­na ema­te­ko bitar­te­ko gisa, orde­na sozia­la­ren kon­tra­kotzat har­tzen zituz­ten popu­la­zio tal­deak kale­tik ken­tze­ko neu­rri gisa bai­zik, pobre­zia­re­kin zuzen­ki lotuta.

Kapi­ta­lis­moak era­gin­da­ko baz­ter­ke­ta eta mise­ria­ren ondo­rioz gizar­te bur­ge­sa­ren para­me­troe­tan sar­tzen ez den oro kale­tik eza­batze­ko bitar­te­koa da gaur ere kar­tze­la, XVIII. men­dean beza­la. Zer esa­nik ez mili­tan­te poli­ti­koei dago­kio­nean, izan ere haue­ki­ko hel­bu­rua zigor ere­du­ga­rria ezar­tzea bai­ta, izua zabal­duz sis­te­ma­ri aurre egi­ten dio­te­nen mili­tan­tzia bal­din­tza­tu nahian.

Horre­ga­tik mili­tan­te poli­ti­ko oro­ren bete­beha­rra da amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na egi­tea, alda­rri­ka­pen hau ez bai­ta pre­so poli­ti­koen aska­ta­su­na­ren alde­ko alda­rri soi­la, bai­zik eta injus­ti­zia­ren aur­ka matxi­natze­ko esku­bi­dea­ren alde­ko oihua ere.

Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren bitar­tez his­to­ria­ren mani­pu­la­zioa saihes­ten ari gara, “terro­ris­ta­ren” eti­ke­ta ken­tzen ari bai­katzaiz­kio, hain zuzen ere, bur­ge­sia­ren terro­ris­moa­ri aurre egi­ten dionari.

Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren bitar­tez etor­ki­zu­ne­ko belau­nal­diei borro­ka­ra­ko atea ire­ki­ta utzi­ko die­gu, inori zer egin behar duen esan gabe, bai­na batez ere inoren bidea ez oztopatuz.

Finean, amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren bitar­tez mili­tan­te poli­ti­koen defen­t­sa egi­ten ari gara: anto­latze­ko, bil­tze­ko, mobi­li­zatze­ko eta egoe­ra poli­ti­koa iraul­tze­ko esku­bi­dea. Amnis­tia­ren bitar­tez mili­tan­te kon­pro­me­ti­tue­nen esta­tus poli­ti­koa­ren defen­t­sa egi­ten ari gara.

Kar­tze­la mota asko bar­ne­bil ditza­ke kar­tze­la bakar batek pre­soa­ren jarre­ra­ren ara­be­ra, hau are gehia­go zigor­tze­ko bal­din eta makur­tzen ez bada, ala mal­gu­ta­sun han­dia­goz jokatze­ko zigo­rra onar­tzen badu, bai­na beti hel­bu­ru ber­be­ra­re­kin: oli­gar­kiak eta bur­ge­siak zapal­kun­tza mota ezber­di­nen bidez eza­rri­ta­ko sta­tu-quoa bere horre­tan mantentzea.

Eus­kal pre­so poli­ti­koen artean, gaur egun ere, urrun­du­ta dagoe­nik bada­go, edo iso­la­men­du gale­rie­tan zigor­tzen jarraitzen dute­nik, eta horre­la izan­go da pre­so poli­ti­ko bakar bat exis­titzen den bitar­tean. Jus­ti­zian oina­rri­tu­ta­ko zapal­kun­tza­rik gabe­ko gizar­te komu­nis­ta­ren gau­zatzea­re­kin bate­ra eraitsi­ko dugu azken kar­tze­la, eta une horre­tan gau­za­tu­ko da hain­bes­te desiratzen dugun amnis­tia osoa eta behin-betikoa.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *