Txi­ki­tok 19 egun gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba muga­ga­bean, oso ahul eta erizaintzan

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak, jakin ahal izan due­nez, eus­kal pre­so poli­ti­koa den Dani Pas­to­rrek, Txi­ki­to ikus­te­ko auke­ra izan du Puer­to-III-ko eri­zain­tzan. Danik trans­mi­ti­tu due­na da oso ahul iku­si due­la, bai­na bai­ta Txi­ki­tok bere borro­ka aurre­ra era­ma­te­ko boron­da­tea daukala.

Txi­ki­tok gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba hasi aurre­tik oso ahul egon behar zen azken 36 urteo­tan jasan dituen jipoiak, iso­la­men­dua, gose gre­bak eta ega­rri gre­bak eta hain­bes­te era­so kon­tuan har­tzen baditugu.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak bere egoe­ra­ren larri­ta­su­na aipatzeaz gain, egoe­ra honen eran­tzu­le poli­ti­koa sei­na­la­tu nahi du, hots, Esta­tu espai­no­la. Berak eta eus­kal bahi­tu poli­ti­koen­tzat duen tres­na: Kartzela.

Zen­tzu hone­tan Puer­to-III‑k dau­kan eran­tzu­ki­zu­na ipi­ni nahi dugu mahai gai­nean. Puer­to-III kar­tze­la basa­ke­ria hut­sa da. Exter­mi­nio kar­tze­lei buruz min­tzatzean zen­bait aipa­tu dai­tez­ke penin­tsu­lan eta Puer­to-III postu pre­fe­ren­tean dago beti.

Aipa­tu­ta­koa aipa­tu eta kon­klu­sio xume bate­ra iris­ten gara. Puer­to-III-ko Zuzen­da­ritzak, osa­su­nez zein gaiz­ki iku­si­ko zuen Txi­ki­to, eri­zain­tza era­ma­te­ko eta bes­te eus­kal pre­so poli­ti­ko bat bera­re­kin elka­rriz­ke­tatzen uzte­ko. Hori ez da inoiz iku­si Puer­to-III‑n. Aldi berean, horrek esan nahi du ongi aski eza­gutzen dute­la Txikito.

Azke­nik, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Txi­ki­to­ren alda­rri­ka­pe­ne­kin bat egi­teaz gain, bere alde­ko elkar­ta­sun mota guz­ti­ko eki­me­nak burutze­ra deitzen du.

Amnis­tia Osoa

Inde­pen­den­tzia eta Sozialismoa

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *