Borro­kak ez du ete­nik: elkar­ta­su­na, Sas­tra­ka, Uru­guai

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik, SASTRAKA gaz­tetxea­ren aur­ka egi­ni­ko era­soa sala­tu eta bai­ta gaz­tetxe­ko kideei gure elkar­ta­su­na luza­tu nahi die­gu. Sutea nahi­ta piz­tu dela esa­te­ko fro­ga irmoak dituz­te­la esan dute gaz­tetxe­ko kideek.

Hala­ber, ger­ta­tu­ta­koan oku­pa­zioa kri­mi­na­li­zatze­ko sor­tu duten kan­pai­nak era­gi­na edu­ki deza­kee­la gai­ne­ra­tu dute, ger­ta­tu­ta­koa­ren ber­tsio gar­bi bat eman ahal iza­te­ko orain­dik goiz bada ere. Edo­zein kasu­tan kokil­du ez eta aurre­ra jarraitze­ko asmoa adie­ra­zi dute SASTRAKA gaz­tetze­ko kideek.

Bes­te­tik, gogo­ratzea, gaur due­la 26 urte Josu Goi­tia, Luis Mari Liza­rral­de eta Mikel Iba­ñez (eus­kal erre­fu­xia­tu poli­ti­koak) Mon­te­vi­deo­ko (Uru­guai) Fil­tro­ko ospi­ta­lean gose gre­ban zeu­den Espai­niak Uru­guai­ri eska­tu­ri­ko estra­di­zioa­ren aur­ka. Estra­di­zio gau­zatze­ko egu­nean mila­ka uru­guai­tar esku­do gisa jarri ziren ospi­ta­lea­ren aurrean, estra­di­zio bera eki­di­te­ko asmo­tan.

Horren aurrean, indar erre­pre­si­boek egin zuten sarras­kia izu­ga­rriz­koa izan zen: bi hil­da­ko, Morro­ni eta Facal; hogei­tik gora­ko balaz zau­ri­tuak eta ehun­da­ka uru­guai­tar zau­ri ezber­di­ne­kin. Gure esker on tamai­na­ko elkar­ta­sun ekin­tza­ga­tik.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (2020−08−25)

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *