EH Bil­duk eta Sor­tuk Patxi Rui­zen ingu­ruan argi­ta­ra­tu­ta­ko agi­rien ingu­ruan

EH Bil­duk eta Sor­tuk Patxi Ruiz eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren ingu­ruan ate­ra­ta­ko agi­riak dire­la-eta, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

Patxi Rui­zen boron­da­tea erres­pe­ta­tu

EH Bil­duk dioe­na­ren ara­be­ra, Bel Pozue­ta par­la­men­ta­ria Mur­cia II-ko kar­tze­lan Patxi bisi­ta­tu ahal iza­te­ko beha­rrez­koak diren ges­tioak egi­ten ari da. Sor­tuk eran­tzu­ki­zu­na eskatzen digu bere mise­riak estal­tze­ko. Dena­ren gai­ne­tik eta, are gehia­go une gogor haue­tan, Patxi­ren boron­da­tea erres­pe­ta­tu beha­rra dago, eta Patxik argi utzi du EH Bil­du­ren eta Sor­tu­ren jarre­ra poli­ti­koak ez due­la bere oni­ritzia.

Aldi berean mun­du guz­tia­ri onar­tu dio bere egoe­raz infor­matze­ko esku­bi­dea, bai­na Patxik defen­datzen duen ildo poli­ti­koa­ren ara­be­ra gau­za­tu behar da pre­sioa. Patxik etsaia­re­ki­ko kon­fron­ta­zioa defen­datzen du eta EH Bil­duk zein Sor­tuk kon­fron­ta­zio hori aurre­ra era­ma­te­ko dituz­ten auke­rak eta posi­zioa ez dire­la apro­betxatzen ari deritzo­gu.

Herri pre­sioa

Uga­riak dira Eus­kal Herrian zehar burutzen ari diren mobi­li­za­zioak eta dina­mi­kak. Behin baino gehia­go­tan debe­kuen gai­ne­tik burutzen ari dira. Kon­tu­tan har­tze­koa da, gai­ne­ra, pan­de­mia­ren aitza­kia­re­kin gure esku­bi­de poli­ti­koak ber­tan behe­ra utzi dituz­te­la zaplatzen gai­tuz­te­nek. Eus­kal Herria, ordea, Patxi­re­na beza­la­ko egoe­ra larria­ren aurrean erreak­zio­na­tu eta eran­tzu­ten jaki­ten ari da, kon­fi­na­men­dua hasi zene­tik mun­duan mobi­li­za­zio gehien buru­tu dituen herrial­dea iza­nik.

Herri pre­sio­rik gabe Patxi­ren auzia ezku­ta­tu­ta man­ten­du­ko luke­te sis­te­ma­ren txa­kur diren komu­ni­ka­bi­deek. Age­rian gel­di­tu da mar­katze zuze­nik gabe ez dagoe­la gaia mahai gai­nean jar­tze­rik, eta alder­di ins­ti­tu­zio­nal guz­tiak gehia­go kez­katzen ditue­la hor­ma batean egin­da­ko mar­go­ke­tek Patxi­ren bizitza baino.

Hor­taz, esan beha­rra dugu EH Bil­du eta Sor­tu ere Patxi­ren alde herri pre­sioa gau­zatzen ari dire­nen kon­tra­ko kan­pai­nan mur­gil­du dire­la, eta Patxik bizi­rik jarraitze­ko espe­ran­tza mini­mo bat bal­din badau­ka, espe­ran­tza hori beraiek gel­ditzen saiatzen ari diren herri pre­sioan dagoe­la. Kon­trae­san­ko­rra deritzo­gu Patxi­ren alde lanean dau­de­la esa­tea­ri bera­ren alde­ko pre­sio eki­me­nei ozto­po­ak jar­tzen diz­kie­ten bitar­tean.

Irten­bi­de indi­bi­dua­lek pre­soak babes­ga­be uzten dituz­te

2014tik hona Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak defen­da­tu du irten­bi­de indi­bi­dua­lek pre­soen arte­ko bata­su­na apur­tzen zute­la eta, ondo­rioz, pre­soak babes­ga­be uzten zitue­la kar­tze­la­ren gehie­gi­ke­rien aurrean, eta ira­kur­ke­ta hori logi­ka honen ara­be­ra egi­ten genuen:

Pre­so batek gra­du pro­gre­sioa egi­te­ko kar­tze­la­ren “tra­ta­men­du indi­bi­dua­li­za­tua” deritza­na onar­tzen due­nean, aldi berean onar­tzen ari da bes­te kide batzuen aur­ka­ko injus­ti­ziak salatzea­ri uko egi­tea. Kidee­kin elkar­ta­su­na adie­ra­ziz gero gra­du pro­gre­sioa egi­te­ko bidea zail­tzen zaio.

Gure mugi­men­dua erres­pe­tu osoz jar­dun da espetxe barru­ko dina­mi­kei dago­kie­nez, bai­na ana­li­si objek­ti­boa egi­nez, orain­goan ikus deza­ke­gu Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak hasie­ra­tik egin­da­ko ira­kur­ke­ta zuze­na zela. Prak­ti­kak baino ez du teo­ria egiaz­tatzen edo gezur­tatzen, eta Mur­cia II-ko kasuak era­kus­ten du Patxi guz­tiz babes­ga­be gel­di­tu dela kar­tze­la­ren aurrean.

Mur­cia II-ko pre­so bakar batek baino ez du Patxi­ren alde­ko elkar­ta­sun jarre­ra publi­ko­rik har­tu, Patxi hil­tzen den bitar­tean gai­non­tze­ko guz­tiek gra­du pro­gre­sioa­ri lehen­ta­su­na ema­ten dio­ten bitar­tean. Uler­gaitza egi­ten zai­gu, gaur egun man­ten­du ditza­ke­ten ezber­din­ta­sun ideo­lo­gi­koak dire­nak dire­la ere, gai­non­tze­ko pre­soek kar­tze­la pre­sio­natze­ko inola­ko dina­mi­ka­rik martxan jarri ez iza­na.

Ez dago­kio gure mugi­men­dua­ri balo­ra­zio per­tso­na­le­tan sar­tzea, jakin­da pre­so baten egoe­ra par­ti­ku­la­rra bal­din­tzatzai­lea izan dai­te­kee­la, bai­na bai azpi­ma­rra­tu behar dugu Mur­cia II‑n ger­tatzen dena EH Bil­duk “Bake­ra­ko Eus­kal Bidea” deritzan doku­men­tuan marraz­tu­ta­ko bide­tik era­to­rri­ta­ko ondo­rioa dela. EH Bil­du eta Sor­tu­ren lerro poli­ti­koak era­gin zuze­na dau­ka Patxi Rui­zen egoe­ran.

Elek­to­ra­lis­moa

Bukatze­ko, ez zai­gu ohar­ka­be­koa alder­di ins­ti­tu­zio­nal guz­tiak hau­tes­kun­de kan­pai­nan mur­gil­du­ta dau­de­la eta horren ara­be­ra­ko mugi­men­du publi­koak egi­ten dituz­te­la. EH Bil­du­ren eta Sor­tu­ren oha­rrak Patxi­ren gose eta ega­rri gre­ba­ren bede­ratzi­ga­rren eta hamar­ga­rren egu­ne­tan hel­du dira, orain arte herria­ren ekin­tza zuze­nak kri­ti­katze­ko izan denean baino ez dute­nean Patxi zehar­ka aipa­tu eta, orain, ger­ta dakio­kee­na­ren ardu­ra Patxi­ren ingu­rua­ren gain jar­tze­ko. Zai­la da aur­kitzen lokatze­tan mur­gil­tzen hain gus­tu­ra egon dai­te­kee­nik. Mugi­men­du este­ti­kotzat eta elek­to­ra­lis­tatzat har­tzen ditu­gu haien eki­men eta dekla­ra­zio guz­tiak.

Alder­di ins­ti­tu­zio­na­lek herria­ri sines­ta­raz­ten dio­te poli­ti­ka­ri pro­fe­sio­na­lek egi­ten dute­na baino ez dela poli­ti­ka, herria­ri sines­ta­raz­ten dio­te sis­te­ma bur­ge­sak mar­ka­tu­ta­ko para­me­troen bar­nean egi­ten dena baino ez dela poli­ti­ka, lan­gi­le­ria­ren hel­du­ta­su­na­ri muzin egi­nez.

Ikus­pe­gi iraul­tzai­le bate­tik, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ez du uler­tzen ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan ego­tea hauek barru­tik apur­tze­ko ez bada. Horre­ga­tik eta edo­zein une­tan Patxi kolap­so­ra hel dai­te­kee­la kon­tu­tan har­tu­rik, herria­ri urgen­tziaz bene­ta­ko poli­ti­ka egi­te­ko deia egi­ten dio­gu, kale­tik zapal­tzen gai­tuz­ten hil­tzai­leen jar­due­ra bal­din­tza­tu eta irau­li deza­kee­na egi­te­ra ale­gia. Patxi­ren bizitza­ren alde, herri borro­ka aurre­ra!

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 20a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: