1956an Angolako Herri Askapen Mugimendua (MPLA, portugerazko siglen arabera) sortu zen Agostinho Netoren inguruan. Lerratu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren eta Afrikako Batasunerako Erakundearen babesa jaso zuen MPLAk. Aurrerago Kubak eta SEBSk lagunduko zuten.
1961eko otsailean MPLAk Luandako kartzela erasotu zuen. Bigarren eraso bat ere egin zuten, baina eraso biek porrot egin zuten. Luandako populazio zuriak mendeku hartu zuen: poliziaren babespean sarraskia latzak aurrera eraman zituen.
Luandako altxamendua garrantzia handikoa da abertzaletasun iraultzailearen garapenaren ildo politikoa markatu zuelako. Angolako herriak pairatu zituen errepresio eta sarraskiek frogatu zuten ez dagoela erresistentzia armatuarena ez den biderik independentziaren aldeko borrokan.
Angolako independentzia gerra (1961−1975) Afrikako gatazkarik luzeena izan zen. Krabelinen iraultzaren ondoren (1975eko azaroaren 11an), su etena aldarrikatu zen, eta, Angolako independentzia aldarrikatzearekin batera, gerra amaitu zen.
https://es.dreamstime.com/silueta-del-mapa-de-angola-aislad…
https://es.wikipedia.org/wiki/Guerra_colonial_portuguesa
https://www.telesurtv.net/…/Independencia-de-Angola-2015011…
http://www.laizquierdadiario.com/Angola-e-Nossa-A-45-anos‑d…
https://www.accem.es/…/…/18/kapuscinski-un-dia-mas-con-vida/
http://www.embajadadeangola.com/embajadadeangola-angola-his…
http://www.rebelion.org/noticia.php?id=73627&titular=el-gobierno-de-angola-sale-reforzado-de-las-primeras-elecciones-en-16‑a%F1os-03/10/2008