Herri Unibertsitate Nazionala

Urteak dira ikas­leok, jasotzen dugun edu­kia zalan­tzan jarriaz gure intere­se­ta­ra­ko edu­kia, eta fun­tsean uni­ber­tsi­ta­tea bere oso­ta­su­nean, egi­ka­ritze­ko hau­tua egin genue­ne­tik. Argi dugu­la­ko, gaur egun­go uni­ber­tsi­ta­tea­ren bidez bar­ne­ratzen dugun edu­kia ez dagoe­la gure, hots, esplo­ta­tuak eta zapal­duak gare­non, beha­rre­ta­ra erai­kia. Ez behin­tzat uni­ber­tsi­ta­tea kapi­ta­lis­moa bizi­be­rritze­ko fun­tzioa betetzen duen insi­ti­tu­zioa den hei­nean. Horre­ga­tik eta horre­ta­ra dator beraz Herri Uni­ber­tsi­ta­tea­ren proiek­tua: Esplo­ta­zioan eta zapal­kun­tzan oina­rri­tu­ta­ko bizi­mo­du­ra kon­de­na­tuak gau­de­non aska­pe­ne­ra­ko jakin­tza­ren espa­zio eta proiek­tua iza­te­ra. Lan­gi­leon aska­pe­ne­ra­ko tres­na iza­te­ra, ale­gia.

Ez da edo­no­la­ko proiek­tu zein erron­ka begi bis­tan dau­ka­gu­na, eta urtee­ta­ko lana eska­tu­ko digu aipa­tu­ta­ko hel­bu­ru zein nora­bi­dea­ri leia­la izan­go den uni­ber­tsi­ta­te proiek­tu egon­kor, egi­tu­ra­tu eta indar­tsu bat lor­tzeak. Bideo­rri honi jarrai­ki, Gaur-gaur­koz bi dimen­tsio­tan anto­la­tu­ta dago Herri Uni­ber­tsi­ta­tea: Bate­tik, Hego Eus­kal Herri­ko cam­pus bakoitza­ri eran­tzu­ten dion dimen­tsioa, eta bes­te­tik Eus­kal Herri mai­la­koa.

Herri Uni­ber­tsi­ta­te loka­la­ri dago­kio­nean, urtee­tan sor­tzen eta egon­kor­tzen joan diren tal­de kri­ti­koen lan jarrai­ko­rra­ren era­kus­lehio eta elkar­gu­nea dira batez ere Hego Eus­kal Herri­ko bost cam­pu­se­ta­ko Herri Uni­ber­tsi­ta­teak. Hau da, cam­pus zein fakul­ta­te bakoitze­ko dis­zi­pli­na kon­kre­tuak begi­ra­da kri­ti­koz azter­tu eta dis­zi­pli­na bakoitza­ren ingu­ruan haus­nar­tze­ko espa­zioak dira. Cam­pus bakoitza­ren errea­li­ta­te, dis­zi­pli­na eta egi­tu­ra­ke­ta­ren ara­be­ra anto­latzen dira, eta ber­ta­ko ikas­leak batu, harre­man­du eta haus­nar­ke­tak elkar­ba­natze­ko ere balio dute, mai­la indi­bi­dual zein kolek­ti­boan gai­ne­ra. Ikas­le mugi­men­du­ko dina­mi­ka eta borro­ka ezber­di­nak harre­man­du eta indar­tze­ko ere balio dute­la­ko hain zuzen ere.

Honi lotu­ta eta aipa­tu­ta­ko biga­rren dimen­tsioa­ri dago­kio­nean, Herri Uni­ber­tsi­ta­te nazio­na­la dau­ka­gu bes­te­tik. Izan ere, aur­ten hiru­ga­rren­goz jarraian, Eus­kal Herri mai­lan anto­la­tu­ta­ko Herri Uni­ber­tsi­ta­tea buru­tu­ko dugu, estrei­ne­koz Leioa­ko Uni­ber­tsi­ta­tean egin­go dena Otsai­la­ren 26 eta 27an. Mai­la loka­lean sor­tu­ta­ko inda­rra bate­ra­tuz gure gai­ta­su­nak area­go­tu eta nazio­nal­ki aurre egin beha­rre­ko zen­bait auzi mahai gai­ne­ratzea hel­bu­ru izan­go due­na. Hala nola, gene­ro zapal­kun­tza­ren egi­tu­ra­ke­ta­ri dagoz­kion zen­bait auzi teo­ri­ko, ema­ku­me lan­gi­leon defen­tsa­ren arti­ku­la­zioa hez­kun­tzan, ildo poli­ti­ko erre­bi­sio­nis­ta azter­gai, komu­ni­ka­zio poli­ti­koa, ikas­le mugi­men­dua­ren erron­ka des­ber­di­nen ingu­ruan haus­nar­tze­ko auke­ra, begi­ra­da inter­na­zio­na­la, koiun­tu­ra poli­ti­koa eta batez ere, gaur egun Eus­kal Herri­ko pano­ra­ma poli­ti­koan pil-pilean dau­den ezta­bai­da eta haus­nar­ke­tak pla­za­ratze­ko erron­ka izan­go du.

Aipa­tu beza­la, Eus­kal Herri guz­tian zehar saka­ba­na­tu­ta dau­den indar ezber­di­nak bi egu­ne­tan Leioan batzeak Herri Uni­ber­tsi­ta­tea­ren proiek­tua indar­tzen du, bere gai­ta­sun zein ahal­me­nak area­go­tuz. Espe­rien­tzia eta errea­li­ta­te des­ber­di­nez hor­ni­tuz, ikus­pun­tu des­ber­di­nez eli­ka­tuz zein kolek­ti­bo des­ber­di­nak harre­man­duz bes­teak-bes­te. Horre­ga­tik, Herri Uni­ber­tsi­ta­te loka­lean par­te izan diren ikas­leak, ikas­le­ria oro­ko­rrean, ikas­lea ez den lan­gi­le­ria­ren edo­zein kapa­ta­ko kide, Herri Uni­ber­tsi­ta­tea­ren proiek­tua eza­gu­tu eta indar­tu nahi due­na edo bes­te­rik gabe saioak gogo­ko ditue­nak gon­bi­da­tu eta ani­ma­tu nahi ditu­gu

Herri Uni­ber­tsi­ta­te nazio­na­la­ren par­te iza­te­ra. Otsai­la­ren 26 eta 27an Leioan iku­si­ko dugu elkar!

Herri Uni­ber­tsi­ta­tea erai­ki!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: