Ikas­le gre­bak pai­ra­tu­ta­ko erre­pre­sioa­ren aurrean

Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak Hego Eus­kal Herrian dei­tu­ta­ko ikas­le gre­ba­ren hari­ra zipaioek eta uni­ber­tsi­ta­te­ko segur­ta­sun pri­ba­tu­ko kideek gre­ba­la­rien aur­ka buru­ta­ko era­soen aurrean, tar­tean buru­tu­ta­ko 30etik gora atxi­lo­ke­tak, Tin­kok hona­koa adie­ra­zi nahi du:

1. Gure anto­la­kun­deak bat egi­ten du gre­ba­la­rien alda­rri­ka­pe­ne­kin, izan ere sis­te­ma kapi­ta­lis­tak hez­kun­tza era­bil­tzen du bur­ge­sia­ren behar eko­no­mi­ko eta pro­duk­ti­boak asetze­ko, eta ez jen­dea­ren gai­ta­sun kri­ti­koa zein beha­rri­zan inte­lek­tua­lak eta sozia­lak asetze­ko. Hain zuzen ere horre­ga­tik, hez­kun­tza sis­te­ma eli­ti­za­zio pro­ze­su batean mur­gil­du­ta dago, zei­ne­tik gero eta jen­de gehia­go gel­ditzen ari den ikas­te­ko auke­ra­tik kan­po, nola ez, bitar­te­ko eko­no­mi­ko gutxien dituz­te­nen kaltetan.

2. Gure babes osoa hela­raz­ten die­gu bur­ge­sia­ren txa­ku­rren par­te­tik erre­pre­sioa pai­ra­tu duten guz­tiei eta atxi­lo­tuen bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen dugu. Era berean haien aur­ka abia­tu­ta­ko pro­ze­su judi­zia­lak ete­tea gal­de­gi­ten dugu.

3. Orain­goan ere age­rian gel­ditzen da zein den poli­zia­ren bene­ta­ko pape­ra gizar­tean. Edo­zein gre­ba­tan, edo­zein etxe­ga­betze­tan, edo­zein mani­fes­ta­zio­tan eta bizitza­ko edo­zein espa­rru­tan, bote­retsuen intere­sak defen­datze­ko eta pobreen mise­ria beti­kotze­ko lanean egon­go dira. Bur­ge­sia­ren arma­da dira, eta lan­gi­leoi gure kabuz anto­latzea eta auto­de­fen­t­sa gau­zatzea dagokigu.

4. Tin­kok bat egi­ten du Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak erre­pre­sioa salatze­ko gaur­ko dei­tu duen mobi­li­za­zioa­re­kin (Gas­teiz­ko Andra Zuria­ren Pla­zan 19:30ean), bai­ta egu­nean zehar arra­zoi bera­ga­tik Eus­kal Herri­ko bes­te txo­ko­tan egin­go lituz­kee­ne­kin, hala era­ba­ki­ko balu.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.