Errotxa­pea­ko Gaz­tetxea­ren hus­tea­ren aurrean

Poli­zia­ren era­soal­dia, osa­sun arra­zoie­tan oina­rri­tu­ta ego­te­tik urrun, kla­se borro­ka­ren bai­tan kokatzen da argi eta garbi.

TIN­KOk, erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko anto­la­kun­deak, elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die Errotxa­pea­ko Gaz­tetxea­ren hus­tea­ren ondo­rioz atxi­lo­tu­ta­ko, zau­ri­tu­ta­ko eta jaza­rri­ta­ko per­tso­na guz­tiei. Era berean, poli­zia­ren jarre­ra sala­tu nahi dugu. Eta ez poli­zia­ren gaur­ko jarre­ra baka­rrik, bai­zik eta poli­zia­ren izae­ra bera dela sala­tu nahi duguna.

Uda osoan zehar iku­si ahal izan dugu, Eus­kal Herri­ko leku ezber­di­ne­tan, kolo­re guz­tie­ta­ko poli­ziak gaz­te­ria­ren aur­ka oldar­tzen, hamar­na­ka atxi­lo­tu eta zau­ri­tu era­gi­ten. Pan­de­mia da aitza­kia, bai­na lan­gi­le kla­sea dizi­pli­natzea eta maku­rra­raz­tea da helburua.

Turis­moak, esa­te bate­ra­ko, jen­de pila­ke­ta eten­ga­beak sor­tu ditu Eus­kal Herri­ko hiri­bu­rue­tan, bai­na bur­ge­siak ez ditu behin ere bere txa­ku­rrak turis­tak jipoitze­ra bida­li, izan ere, kon­tsu­mo ere­dua da zein pila­ke­ta den onar­ga­rria (bur­ge­siak sos­ten­ga­tu­ta­koak) eta zein den gupi­da­rik gabe jaza­rri beha­rre­koa (lan­gi­le kla­sea­re­nak) bal­din­tzatzen due­na. Nego­zioa egi­te­ko fut­bol zelaie­ta­ko edu­kie­ra han­ditzen duten bitar­tean, aire librean bil­tzea debe­katzen dute.

Plen­tzia­ko herria zipaioek har­tu­ko dute gaur­ko arratsal­de­ko 5etatik aurre­ra jen­deak kalean edan ez dezan. Horre­ta­ra­ko kon­tro­lak eza­rri­ko dituz­te bai erre­pi­dee­tan zein metro gel­to­kian. Plen­tzia, Uri­be Kos­ta eskual­de­ko uda­le­rria. Eskual­de horre­tan Biz­kai­ko for­tu­na han­die­ne­ta­koak dituz­ten hain­bat esplo­tatzai­le fami­lien txa­le­tak eta luxuz­ko etxeak dau­de. Ez ditu­gu poli­ziak haien etxeak ingu­ratzen iku­si­ko ber­tan egi­ten dituz­ten alkoho­lez eta kokai­naz “alai­tu­ta­ko” jaiak eki­di­te­ko. Poli­zia­ren era­soal­dia, osa­sun arra­zoie­tan oina­rri­tu­ta ego­te­tik urrun, kla­se borro­ka­ren bai­tan kokatzen da argi eta garbi.

Beraz eta hasie­ran esan beza­la, ez da soi­lik poli­zia­ren jar­dun kon­kre­tu bat kri­ti­katzen dugu­na, poli­zia­ren fun­tzio his­to­ri­koa bazik. Bere egin­ki­zu­na bote­retsuen pri­bi­le­gioak blin­datzea da, eta hori argi ikus­ten da edo­zein lan gataz­kan, etxe­ga­betzee­tan, espa­zioen kon­tro­lean, edo sis­te­ma­ren edo­zein espa­rru zalan­tzan jar­tzen duen akti­bi­ta­te oro­ren aur­ka era­kus­ten duten indar­ke­rian eta herran.

Errotxa­pea­ko Gaz­tetxea­ren hus­tea­ren gai­ra buel­ta­tuz, gaz­tetxeak eta kolek­ti­boek oku­pa­tu­ta­ko bes­te lokal eta erai­kin batzuk, ego­te­ko espa­zio soi­lak baino askoz gehia­go dira. Anto­latze­ko espa­zioak dira, bil­tze­ko, ezta­bai­datze­ko, mili­tan­tzia pres­tatze­ko eta zapal­tzen gai­tuen sis­te­ma honi aurre egi­te­ko. Horre­ga­tik bida­li dute gaur poli­zia gaz­te­ria jipoitzera.

TIN­KOk erre­pre­sioa­ren aur­ka inda­rrak batze­ko deia luzatzen du berriz, eta bat egi­ten dugu gaur 20:00etan Errotxa­pea­ko Pla­za Gorrian buru­tu­ko duten mobilizazioarekin.

TINKO

Erre­pre­sioa­ren aurka

Amnis­tia­ren alde

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *