EPPK‑k Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ri egin­da­ko era­soa­ren aurrean

Tama­lez, bes­te behin ere eta nahi genu­kee­na­ren kon­tra, gure mugi­men­dua­ren aur­ka­ko era­so berri bati eran­tzu­te­ko beha­rrean ikus­ten dugu gure burua. Orain­go hone­tan EPPK izan da sis­te­ma­ren par­te diren alder­di ins­ti­tu­zio­na­lei txa­lo egi­tea­re­kin bate­ra, herri mugi­men­dua­ren aur­ka jo due­na kon­trol­pean ez dau­ka­ten hori kal­tetze­ko saia­ke­ra batean.

Ez zai­gu ohar­ka­bean pasatzen era­so hau argi­ta­ratze­ko auke­ra­tu­ta­ko egu­na Patxi Rui­zen alde dei­tu dugun Mobi­li­za­zio Egu­na iza­tea. Hau­tes­kun­dee­tan pen­tsa­tu­ta­ko mugi­men­du elek­to­ra­lis­ta iza­teaz gain, Sor­tu­ren bule­go­ren batean idatzi­ta­ko EPP­Kren agi­riak gaur­ko mobi­li­za­zioak ahul­tzea du xede. Guri erre­fe­ren­tzia egin arren, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren ize­na aipa­tu ez iza­na ahul­ta­sun poli­ti­ko gisa har­tzen dugu. Guk gau­zak hori baino argia­go esa­te­ko ohi­tu­ra dau­ka­gu. Denak ez luke balio behar, bai­na kalean hege­mo­nia gal deza­ke­te­la ikus­teak burua­re­kin baino sabe­le­kin aritze­ra bul­tzatzen ditu.

Antze­ko bes­te era­so batzuk ditu­gu gogoan, eta pre­soen arte­ko bata­su­na indar­tze­tik urrun, EPPK bera zatitze­ko balio­ga­rriak izan dira. Esa­te bate­ra­ko, 2015ean Paris­ko Epai­te­gian epai­tuak iza­ten ari ziren pre­soen par­te­tik gure mugi­men­dua­ren aur­ka bota­ta­ko aku­sa­zio fal­tsua era­ba­ki­ga­rria izan zen kon­de­na luzeak dituz­ten bes­te lau pre­so EPPK­tik alden­tze­ko. Lau­rek kri­ti­ka­tu zuten era­so hori publi­ko­ki, eta horre­la­koek barru­ko asko­ri zelan era­gi­ten die­ten (EPPK­ko kide asko­ri bar­ne) haus­nar­tze­ko para­da eman behar­ko lie­ke era­so hauek pla­ni­fi­katzen dituztenei.

EPP­Kren gaur­ko agi­ria­ren edu­kian sar­tu­ta, azpi­ma­rra­tu behar dugun lehe­nen­go gau­za bere zehaz­ta­sun fal­ta da. Patxi­ren egoe­ra dra­ma­ti­koa Sor­tu, EH Bil­du, Etxe­rat, EPPK eta Sare kri­ti­katze­ko era­bi­li dugu­la dio­te. Esan beha­rra dugu kolek­ti­bo horiek ez dire­la mun­dua­ren zil­bo­rra eta Patxi­ren­gan jarri dugu­la gure indar osoa. Bai­na, horre­taz gain, guk ez dugu ez EPPK, ez Etxe­rat ezta Sare ere inon­go agi­ri­tan aipatu.

EH Bil­du eta Sor­tu bai aipa­tu izan ditu­gu, beti beraiek Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ren Aur­ka bota­ta­ko aku­sa­zioei eran­tzu­te­ko. EPPKk orain egin duen beza­la, aurre­ko biek lepo­ra­tu digu­te Patxi Ruiz heriotza­ra bul­tzatzen ego­tea, eta horre­la­ko dekla­ra­zio zita­len aurrean gure jarre­ra tin­koa topa­tu­ko dute beti. Ez dugu onar­tu­ko horre­la­ko era­so­rik bizitzen ari gare­na beza­la­ko egoe­ra gogo­rrean, eta are gutxia­go hau­tes­kun­dee­tan bes­te­rik pen­tsatzen ez dute­nen par­te­tik. Ez die­gu horre­la­ko­rik ame­ti­tu­ko hamar egun pasa­tu arte Patxi­ri buruz ezer esan ez zute­nei, bere alde­ko ekin­tzak kri­ti­katze­ko izan denean salbu.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren jarre­ra Patxi­ren bizitza edo­ze­ren aurre­tik jar­tzea izan da lehe­nen­go momen­tu­tik. Horre­ta­ra­ko egu­ne­ro man­ten­du dugu kon­tak­tua bere seni­deen ordez­ka­ritza egi­ten duen tal­dea­re­kin, abo­ka­tue­kin eta medi­kun­tza­ren espa­rru ezber­di­ne­tan lan egi­ten duen eta ahol­katzen gai­tuen pro­fe­sio­nal tal­de batekin.

Une gogor haue­tan har­tu ditu­gun era­ba­ki guz­tiak, bul­tza­tu dugun dina­mi­ka poli­ti­koa bar­ne, hiru tal­de hauen iritzia kon­tu­tan izan­da eta ahol­kuei jarrai­tu­ta har­tu ditu­gu. Sor­tu eta bere orbi­tan mugitzen diren anto­la­kun­de guz­tiei erres­pe­tua eta ardu­ra eskatzen die­gu, gure­ki­ko, aipa­tu­ta­ko tal­dee­ki­ko eta batez ere Patxi­re­ki­ko, gose gre­ba­re­kin aurre­ra jarraitze­ko era­ba­kia berea bai­ta. Hori bai, ziur­ta­tu deza­ke­gu­na da Patxi­ren ondoan egon­go gare­la egoe­ra hone­ki­ko har­tzen dituen era­ba­kiak har­tzen ditue­la ere.

Mur­cia II-ko pre­soen jarrera

Esan beha­rra dugu gure mugi­men­duak ez due­la inon­go momen­tu­tan EPPK-ko ezein kide­ren jarre­ra per­tso­na­la­ren ingu­ru­ko balo­ra­zio­rik egin. Ez dugu zalan­tzan jarri Mur­cia II-ko gai­non­tze­ko eus­kal pre­soek Patxi­re­ki­ko izan deza­ke­ten kez­ka. Balo­ra­zio poli­ti­koak egi­ten ditu Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak eta pre­soak “giza­jo” batzuk bai­li­ran tra­tatze­tik urrun, diren mili­tan­te poli­ti­ko gisa tra­tatzen ditu.

Hor­taz, maiatza­ren 20an esan genuen Patxi­ren alde mugi­tu ez iza­na EH Bil­du eta Sor­tu­ren “Bake­ra­ko Eus­kal Bidea” pro­po­sa­me­na­ren ondo­rio zela. Zehaz­ki azal­du genuen gra­duen pro­gre­sioa­ren jokoan sar­tzeak pre­soak babes­ga­be uzten zitue­la kar­tze­la­ren aurrean, mugi­tuz gero gra­du horie­tan aurre­ra egi­te­ko auke­ra gal­du­ko luke­te­la­ko. Honi gehi­tu genion sei urte dara­matza­gu­la bide horren ondo­rioez ohar­ta­raz­ten eta teo­riak egiaz­tatzen edo gezur­tatzen dituen baka­rra prak­ti­ka dela. Kasu honek egiaz­tatzen du gure teo­ria, iritzien gai­ne­tik eta modu objek­ti­bo batean, zuze­na dela.

Azken apun­te moduan, bene­tan ausar­ta iru­ditzen zai­gu Patxi ospi­ta­le­ra era­man bal­din bazu­ten EPPK-ko kideek kar­tze­la­ko Zuzen­da­ritza­ri egin­da­ko eskae­ra­ri esker izan zela esa­teak. Patxi ospi­ta­le­ra­tu zuten gose eta ega­rri gre­ba­ren 11. egu­nean, gil­tzu­rrun batek huts egin ondo­ren eta epai­le baten agin­dua­ren ondorioz.

Sor­tuk eskai­ni­ta­ko bitartekoak

Maiatza­ren 14ko gauean Sor­tu kon­tak­tuan jarri zen Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­re­kin bitar­te­ka­ri baten bidez. Sor­tuk Madri­len dituen kon­tak­tu batzue­kin “mahai azpi­ko” harre­ma­nak apro­betxatzea eskain­tzen digu Patxi­ren egoe­ra bide­ratze­ko. Esa­ten digu­te­na­ren ara­be­ra, hori egin ahal iza­te­ko guk “argi ber­dea” eman behar­ko genie­ke. Ira­do­kitzen digu­te babes­ten dugun akti­bis­moa­re­kin Patxi gose eta ega­rri gre­ba­re­kin jarraitze­ra bul­tzatzen egon gintezkeela.

Patxi­ren egoe­ra kudeatzen duen tal­deak balo­ratzen du pro­po­sa­me­na, hur­koe­kin kon­tsul­tatzen du eta ondo­rio batzuk ate­ratzen ditu: lehe­nen­goa da Patxik ez due­la horre­la­ko­rik nahi eta bere boron­da­tea erres­pe­ta­tu behar dela. Biga­rre­na da guri “argi ber­dea” eskatzeak izan deza­keen arra­zoi baka­rra buel­tan kaleak gel­ditze­ko eskae­ra baino ezin dai­te­kee­la izan. Hiru­ga­rre­na da eskain­tza egi­ten digu­te­nak (bada­ki­gu alder­dia­ren oina­rrie­ta­tik ezber­din­tzen), Patxi­ren bizitza baino, bere heriotzak egoe­ra poli­ti­koan era­gin ditza­keen ondo­rioak kez­katzen dituela.

Pro­po­sa­me­na jaso eta hurren­go egu­nean eran­tzu­ten die­gu Patxi­ren heriotza saihes­te­ko bene­ta­ko auke­ra iza­nez gero, egin beha­rre­ko mugi­men­duak egi­te­ko inoren “argi ber­de­rik” ez luke­te­la behar. Dis­kre­zioa eska­tu zigu­ten arren, maiatza­ren 19an EH Bil­duk ohar elek­to­ra­lis­ta baten bidez publi­ko egin zuen haien bitar­te­koak eskai­ni ziz­ki­gu­la Patxi­ren egoe­ra kon­pon­tzen lagun­tze­ko, eta hurren­go egu­nean Sor­tuk, bide bere­tik zihoan bes­te ohar batean, Patxi heriotza­ra bul­tzatzea lepo­ra­tu zigun. Haien inten­tzio baka­rra “hil­da­koa gai­ne­tik ken­tzea” izan dela era­kutsi zuten kon­tak­tu hau publi­ko egi­tean eta gure aur­ka­ko aku­sa­zio larriak jaur­tiz. Guk bada­ki­gu dis­kre­zioa man­ten­tzen eta eskai­ni­ta­ko lagun­tza esker­tzen hau zin­tzoa denean, bai­na ez dugu inoren interes alder­di­koien ara­be­ra­ko mani­pu­la­zio­rik onartuko.

Eus­kal Herria­ri deia

Bukatze­ko, dei egi­ten dio­gu Eus­kal Herria­ri Patxi­ri babe­sa ema­ten jarraitze­ko, pre­soen aur­ka­ko era­soak salatze­ko eta amnis­tia­ren alde­ko borro­kan era­gi­ten jarraitze­ko. Amnis­tia­ren kon­tzep­tu poli­ti­koak bar­ne­bil­tzen duen zapal­kun­tza oro­ren amaie­rak baino ez du jus­ti­zian oina­rri­tu­ta­ko bene­ta­ko bakea eka­rri­ko. Oso arro sen­titzen gara Eus­kal Herrian eman­da­ko eran­tzu­naz eta jaso­ta­ko babes internazionalistaz.

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 30a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *