Patxi Rui­zen seni­de eta ger­tu­ko lagu­nen gutu­na /​Car­ta de los ami­gos y fami­lia­res de Patxi Ruiz

PATXIREN SENIDE ETA GERTUKO LAGUNAK

Ohar honen bitar­tez, Patxi Ruiz Rome­ro eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren seni­de eta lagu­nok, zera adie­ra­zi nahi dugu:

  • Une latzak iza­ten ari dira hauek guretza­ko. Espetxe poli­ti­ka kri­mi­na­lak, eta kasu hone­tan Mur­tzia II espetxe­ko zuzen­da­ritza eta medi­kua­ren jarre­ra faxis­tak bul­tza­tu­ta, Patxik bere burua gose eta ega­rri gre­ban jar­tze­ra behar­tu­ta iku­si du. Ordu­tik, erlo­ju­pe­ko las­ter­ke­ta batean aur­kitzen gara, hil ala bizi­koa dena.
  • Gogo­ra­tu nahi dugu, egoe­ra hone­ta­ra iritsi gare­la orain dela hamar urte­tik hona­ko tes­tuin­gu­ruak era­gin­da. Izan ere, Patxi azken hamar urte haue­tan, berak egi­ni­ko ibil­bi­de mili­tan­te guz­tian zehar beza­la, duin­ta­su­na­ren ere­du izan da eta honen ondo­rioz, etsaia eta bes­te ere­mu ezber­din batzue­ta­tik jo pun­tuan jarri dute (horren adi­bi­de gar­biak dira berak publi­ko egi­ni­ko bi idatziak denak ez du balio eta era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea­ri). Azken hila­be­te haue­tan, Covid-19a­ren kon­tes­tuan, Patxi, bes­te pre­so batzue­kin bate­ra, espetxe­ko patioan elka­rre­ta­ratzeak egi­ten hasi zen. Ber­tan, pre­so guz­tien esku­bi­deen alde egi­ten zuen. Bes­teak bes­te, pre­so gai­xoen eta kon­de­na ia bete­ta duten pre­soen kale­ratzea­ren alde. Eta orain, borro­ka horre­tan, bizitza bera jarri du jokoan.
  • Horre­taz gain, Patxi­ren iritzia eta nahia ERRESPETATZEA eskatzen dugu.
  • Eske­rrik sen­ti­tue­nak eman nahi diz­ki­zue­gu, nola edo hala, Eus­kal Herrian bar­na zein atze­rri­tik, Patxi­ri elkar­ta­su­na adie­ra­zi edo­ta bere borro­ka­re­kin bat egi­ten ari zare­ten guz­tiei. Ani­mo bere­zi­ki, gose gre­ban zein baraual­dian zare­ten lagu­nei eta bai­ta espetxe barruan elkar­ta­su­nez borro­kan jarri zare­ten kide guz­tiei. Zuen guz­tion bul­tza­da gure arna­sa da! – Bukatze­ko, borro­ka honi eus­te­ra ani­matzen zai­tuz­te­gu, era batean edo bes­tean, Patxi­ri zuen elkar­ta­su­na adie­ra­ziz, kalean bere egoe­ra sala­tuz edo­ta bere alda­rri­ka­pe­ne­kin bat egi­nez. Denon inda­rra beha­rrez­koa da borro­ka hau ira­ba­zi­ko badu­gu.

PATXI BORROKAN, GU ERE BAI! AMNISTIA!

Patxi Rui­zek lehe­na­go igo­rri­ta­ko gutu­nak erans­ten ditu­gu

Era­kun­de­ko Zuzen­da­ritza Batzor­dea­ri – Patxi Ruiz Rome­ro, eus­kal pre­so poli­ti­koa

Bada den­bo­ra bat, Berrian eta inter­ne­ten argi­ta­ra­tu­ta­ko nire gutu­na dela eta, nire­kin kon­tak­tuan jarri zine­te­la gutun horren argi­ta­ratzea­re­kin Era­kun­dea­ren hiru dizi­pli­na arau apur­tu nitue­la infor­matze­ko:

Ezker Aber­tza­le osoa­ren ildoa­ren kon­tra­ko­ta­su­na mai­la publi­koan adie­raz­tea. Zati­ke­ta saioak babes­tu eta eli­katzea. Era­kun­dea­ren arauen eta bar­ne dizi­pli­na­ren urra­ke­ta.

Horre­ga­tik eskatzen zeniz­ki­da­ten azal­pe­nak eta, jaki­na­raz­ten zeni­da­ten, azal­pen horien espe­roan, nire mili­tan­tzia eten­da gel­ditzen zela. Era­ba­ki hau, esan zeni­da­te­na­ren ara­be­ra, EPP­Kren zuzen­da­ritza­ri eta nire ondoan zeu­den mili­tan­te pre­soei jaki­na­ra­zi­ko zenie­ten eta, azke­nik, neu­rri hau publi­ko ez egi­tea eskatzen zeni­da­ten.

Bes­te era batean ezin zenez izan, beha­rrez­ko azal­pe­nak hela­ra­zi niz­ki­zuen, nire par­te­tik nire mili­tan­tzia­ren kau­te­laz­ko ete­nal­dia­ri buruz­ko behin beti­ko eran­tzu­na ema­tea eskatzen nizuen. Eta publi­ko ez egi­tea­ri dago­kio­nez, jaki­na­raz­ten nizuen, egun­go egoe­ran, era­ba­ki hori nire baino ez zela eta kon­tzien­tzia mili­tan­te­ak esa­ten zida­na­re­kin kohe­ren­tzian joka­tu­ko nue­la.

Zuzen­da­ritza Batzor­de honen eran­tzu­nik ez duda­nez jaso, gaur publi­ko egi­tea era­ba­ki dut erres­pe­tatzen duzue­la dio­zuen mili­tan­tzia horren par­te bate­ki­ko man­ten­tzen duzuen jarre­ra. Agian, honez­ke­ro, inori ez zaio axo­la izan­go azken urteo­tan ENAMen eta, zehaz­kia­go, Era­kun­dean ger­ta­tu dena, zelan jokatzen ari zare­ten baka­rrik sek­to­re erre­for­mis­ta erres­pe­ta­tuz, eta zer egi­ten ari zatzaiz­kion zuen oina­rriz­ko mili­tan­tzia­ren par­te bati.

Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na, Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea, Eus­kal Herria askatze­ko sor­tu zen, eta bere­zi­kia­go, Eus­kal Herri Lan­gi­lea. Horre­ta­ra­ko defi­ni­tu eta zehaz­tu zituen Eus­kal Iraul­tza­ren lau hel­bu­ruak: inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa, bir­ba­ta­su­na eta berreus­kal­dun­tzea. Gai­non­tze­ko guz­ti-guz­tia, estar­te­gia zein tak­ti­ka, anto­latze-mol­deak, ildo poli­ti­koa, den-dena, lau hel­bu­ru hauek lor­tze­ko tres­na dira. Hots, Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na era­kun­dean dizi­pli­na, ezin­bes­tez, Eus­kal Iraul­tza­ren zer­bitzu­ra dago, eta ez alde­ran­tziz. Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren aska­ta­su­na lor­tze­ko ele­men­tu subor­di­na­tua da.

Hau behin eta berriz egiaz­ta­tu da gure era­kun­dea­ren his­to­ria luzean. Sorre­ra­tik ber­ta­tik, EKI­Ne­ko gaz­te aber­tza­le iraul­tzai­leek ez zuten onar­tu PNVk inpo­sa­tu nahi zien dizi­pli­na itsua, zei­na baitzen ildo poli­ti­ko liki­da­zio­nis­ta baten emaitza.

Gau­za bera ger­ta­tu zen V. Bil­tza­rre­ko garaian, non espai­no­lis­moa­ren eta erre­for­mis­moa­ren men­pe ari zen Bule­go Poli­ti­koa kan­po­ra­tua izan baitzen, Eus­kal Iraul­tza liki­da­tu nahi zue­la­ko. Den­bo­rak eta pra­xiak aski argi fro­ga­tu dute Bule­go Poli­ti­ko haren ildoa nola­ko zen eta nora jo zuen ondo­ren.

Feno­meno ber­be­ra erre­pi­ka­tu zen Sex­ta­ren garaian. Mili­tan­te aber­tza­le eta sozia­lis­ta iraul­tzai­le batzuek lehen­ta­su­na eman zio­ten Eus­kal Iraul­tza­ri eta, horren bai­tan eta horren zer­bitzuan uler­tu zuten mili­tan­tzia. Horri esker garai­tua izan zen, berriz ere, liki­da­zio­nis­mo espai­no­lis­ta eta erre­for­mis­ta. Dena subor­di­natzen bai­ta inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa, bir­ba­ta­su­na eta berreus­kal­dun­tzea lor­tze­ko estra­te­gia ego­kia man­ten­tzea­ri begi­ra, eta dizi­pli­na horren bai­tan kokatzen da.

Geroa­go, Poli-Milien zati­ke­ta­ren garaian ere, kon­tu jaki­na da PMak gehien­go zaba­la zire­la Era­kun­dean eta, hala ere, dizi­pli­na modu iraul­tzai­le horre­tan uler­tzen zute­la­ko, Mili­ek aurre­ra jo zuten ildo eta estra­te­gia ego­ki baten ingu­ruan. Berriz ere, pra­xiak argi­ro fro­ga­tu zuen nor zegoen zuzen eta nor oker.

Eta gogo­ra­tu behar da Poli-Mili­ek bi zati­ke­ta izan zituz­te­la ondo­ren, Bere­zie­na eta Mili­kie­na, eta bie­tan, berriz ere, dizi­pli­na apli­ka­tu zela mol­de iraul­tzai­le horre­tan, beti Eus­kal Iraul­tza­ren alde­ko tres­na gisa, liki­da­zio­nis­mo eta erre­for­mis­mo guz­tien aur­ka.

Gaur egun ere his­to­ria erre­pi­katzen da. Gure era­kun­deak Batza­rra egin zuen 2007/​2008 urtee­tan. %80ak boz­ka­tu zuten aber­tza­le iraul­tzai­le poli­ti­ko-mili­ta­rra­ren alde. Oker ez bana­go, Batza­rren pro­ze­sua 2009ko martxoan amai­tu zen.

Hila­be­te horre­tan ber­tan, 2009ko martxoa­ren 16an, lehen­dik isil­pean eta ezku­tuan lanean ari zen frak­zio erre­for­mis­tak pren­tsau­rre­koa eskai­ni zuen, bide, kanal, arau eta dizi­pli­na guz­tien gai­ne­tik sal­to egi­nez. «Estra­te­gia era­gin­ko­rra» alda­rri­ka­tu zuten, Era­kun­deak bere Batza­rrean era­ba­ki­ta­koa ez zela efi­ka­za argi eta gar­bi utziz. Pren­tsau­rre­ko era­bat frak­zio­nal horre­tan Ote­gi, Rodri­guez, Zaba­le­ta, Erki­zia, Kiro­ga, Moreno, Diez eta Etxai­de egon ziren, bes­teak bes­te. Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­du­ko frak­zio erre­for­mis­ta­ren aur­kez­pen publi­koa izan zen.

Aza­roa­ren 14an egin zuten age­rral­di fama­tue­na, «Mit­chell» prin­tzi­pioak onar­tuz Ezker Aber­tza­le osoa­ren ize­nean, inola­ko ezta­bai­da­rik gabe. Bene­ta­ko esta­tu-kol­pea. Alfe­rrik da espan­tu­ka aritzea mili­tan­te liki­da­zio­nis­ta horien dizi­pli­na eza eta juku­tria dei­to­ra­tuz, kri­ti­ka­tuz eta kon­de­na­tuz. Alfe­rri­ka­ko lana da, zeren eta lehe­na­go esan dudan beza­la­xe, dizi­pli­na estra­te­gia baten bai­tan subor­di­natzen den osa­gaia bai­ta. Ez da nagu­si bai­na morroi. Beraz, ENAMen bai­tan bi estra­te­gia argi eta gar­bi ager­tu zire­nean, auto­ma­ti­ko­ki bi dizi­pli­na ere sor­tu ziren, ezin­bes­tez eta hala­beha­rrez.

Ondo­ren eto­rri zena kon­tu oso jaki­na da. Dizi­pli­na iraul­tzai­lea bate­re erres­pe­ta­tu ez zute­nak hasi ziren dizi­pli­na eta bata­su­na eskatzen denei, ezker-eskuin eta ozen­ki. Eta nahas­men ika­ra­ga­rria nagu­si­tu zen ENAMen bai­tan, ez baitze­goen argi noren eta zeren alde­ko bata­su­na eta dizi­pli­na eskatzen zen. Erre­for­mis­tek, liki­da­zio­nis­tek eta opor­tu­nis­tek eder­ki balia­tu zuten kon­fu­sio hori, borro­ka arma­tuaz gain, estra­te­gia iraul­tzai­le osoa ere sun­tsitze­ko, kon­tua ez baitzen borro­ka arma­tua bai /​borro­ka arma­tua ez ezta­bai­da itsu eta antzua. Ara­zoa­ren mui­na estra­te­gia iraul­tzai­lea ver­sus estra­te­gia erre­for­mis­ta zen. 20072009 urtee­tan oso mili­tan­te gutxik iku­si zuten ara­zoa. Gaur egun gero eta gehia­gok ikus­ten dugu, eta horren ara­be­ra jokatzen hasi gara.

Honaino iritsi­ta, uste dut gar­bi azal­du duda­la nire jarre­ra mili­tan­tea. Nik dizi­pli­na beti onar­tu dut, Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na­ren estra­te­gia aber­tza­le, inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta iraul­tzai­lea­ren bai­tan. Eta dizi­pli­na horri jarrai­ki, kon­tzien­tzia mili­tan­te horri jarrai­ki, jokatzen ari naiz jokatzen ari nai­zen beza­la. Ez naiz ni dizi­pli­na hautsi due­na, bai­zik eta estra­te­gia erre­for­mis­ta eta liki­da­zio­nis­ta oso-oso­rik eta txin­tik esan gabe iren­tsi duzue­nok. Hor dago gakoa!

20092011 urtee­tan kon­tu hauek guz­tiak era­bat naha­si­ta zeu­den. Kons­pi­ra­zio horren ondo­rioz mili­tan­te askok ez genuen argi ikus­ten gure era­kun­dean bere­zi­ki eta ENAMen oro har ger­tatzen ari zena. Bai­na 2017an gau­de eta orain ez dago aitza­kia­rik. Kon­tuak eta afe­rak gar­bi dau­de. Bi estra­te­gia dira gaur egun, bata erre­for­mis­ta eta bes­te iraul­tzai­lea. Bata liki­da­zio­nis­ta eta bes­tea V. Batza­rra­ren ildo­koa. Bata PNVren men­de­koa, gero eta argia­go, eta bes­tea inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta, Era­kun­dea­ren his­to­ria­re­kin zin­tzo eta kohe­ren­tea. Eta honen guz­tia­ren ondo­rioz, bi dizi­pli­na ere badau­de, bata erre­for­mis­ta eta bes­tea iraul­tzai­lea.

Nik, zuek beza­la, nire hau­tua egi­na dut. Pra­xi iraul­tzai­leak era­ba­ki­ko du nork duen arra­zoia eta nork ez. Azken bost urteek, hala ere, argi utzi dute beti­ko hel­bu­ru eta estra­te­gia­ren alde nor garen, eta hurren­go bos­tek are argia­go utzi­ko dute hori. Eus­kal Herri Lan­gi­lea horre­taz ohar­tzen ari da.

Hau esan­da apro­betxa­tu nahi dut ere, EPPK­ko kidea nai­zen hei­nean, EPP­Kren bai­tan ema­ten ari den «bar­ne ezt­bai­dan» par­te ez har­tzea era­ba­ki duda­la esa­te­ko. Honi ez diot zile­gi­ta­su­nik onar­tzen, izan ere inola­ko ezta­bai­da gabe Ger­ni­ka­ko Akor­dioa sinatzen behar­tu gin­tuen Zuzen­da­ritza bere­tik jaiotzen bai­te­la­ko. Eta pre­so poli­ti­koek lega­li­ta­tea­ren bidea (sal­ba dadi­la ahal due­na) onar deza­gun urte­be­te­ko pre­sio poli­ti­ko-media­ti­koa eta gero, nor­bai­tek sinetsi al deza­ke egoe­ra hone­tan, tes­tuin­gu­ru hone­tan, ezta­bai­da bat serioa dela? Posi­blea dela aska­ta­su­nez ezta­bai­datzea uka­pen poli­ti­koa eta baz­ter­ke­ta­ren artean auke­ratze­ra bul­tzatzen gai­tuz­te­nean? EA Ofi­zia­la­ren ardu­ra­du­nek per­tso­nen ahul eta babes­ga­bee­nak bil­tzen dituen kolek­ti­boa­re­kin egin iza­na frak­zio honek ordez­katzen due­na­ren adie­raz­lea da.

Esan­go dida­zue zuen «estra­te­gia­re­kin» bat egi­ten ez duda­nez gero ez dau­ka­la zen­tzu­rik Era­kun­dean mili­tatzen jarraitzeak, ezta EPP­Kren bar­nean jarraitzeak ere, ni neu koka­tu nai­ze­la bie­ta­tik kan­po. Bai­na nik ez dut horre­la ikus­ten, ni ez naiz banan­du eta ez dut onar­tzen nirea ere baden etxe­tik alde egi­tea. Egin eza­zue borro­ka arma­tu oste­ko mar­koan posi­bleak diren auke­ra guz­tien artean era­ba­kitzea ahal­bi­de­tu­ko duen ezta­bai­da jus­tu bat. «Amnis­tia gau­za ezi­na dela» argu­diatzen duzue bai­na, ordea, inde­pen­den­tzia posi­blea dela iriz­ten duzue (sozia­lis­moa­ri buruz aspal­di hitz egi­ten ez duzue­la!). Uler­tzen ez diren baiez­ta­pe­nak dau­de. Ezta­bai­da jus­tua egin eza­zue eta mili­tan­tziak era­ba­ki deza­la.

«Desobe­ditze­ko gai­ta­su­nak eka­rri bazuen giza­kien his­to­ria­ren hasie­ra, ger­ta lite­kee­na da obe­dien­tziak ekar­tzea haren bukae­ra.» (Erich Fromm)

Patxi Ruiz Rome­ro – Eus­kal pre­so poli­ti­koa

2017ko api­ri­la­ren 27an

Denak ez du balio

Patxi Ruiz, Eus­kal Pre­so Poli­ti­koa

Nire hitzek gai­non­tze­ko mili­tan­te poli­ti­koen hitzek baino gehia­go edo gutxia­go balio behar­ko ez luke­te­nean, ni beza­la kon­de­na betetzen egon ala ez, publi­ko­ki hitza­ren era­bi­le­ra egi­tea beha­rrez­koa ikus­ten dut, Ezker Aber­tza­le ofi­zia­la­ren zuzen­da­ritza Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ri egi­ten ari zaion jazar­pen poli­ti­koa salatze­ko.

Egoe­ra oro­ko­rraz eta batez ere ihes­la­ri zein pre­sook pai­ra­tu deza­ke­gun babes­ga­be­ta­su­naz kez­ka­tu­rik, ezta­bai­da tes­tuin­gu­ru baten ondo­rioz, une jakin batean bil­tzea eta AMNISTIA beza­la­ko alda­rri zile­gi baten alde mili­tatzea zein anto­latzea era­ba­ki duten hamar­ka mili­tan­te­ren­ga­na­ko jazar­pen eta gutxies­pen poli­ti­ko­rik ez.

Mugi­men­du honen zein berau osatzen duten mili­tan­teen aur­ka dagoen “sor­gin ehi­za” antze­ko hori amai­tu dadin eskatzen dut.

Bes­te­tik eta Kolek­ti­bo­ko kide nai­zen alde­tik, beha­rrez­koa ikus­ten dut Ezker Aber­tza­le ofi­zia­la­ren zuzen­da­ritza azken urte haue­tan Kolek­ti­boa­ri ezar­tzen ari zaiz­kion inpo­si­zioak salatzea, “Ger­ni­ka­ko Akor­dioa­ri” egin­da­ko atxi­ki­men­du behar­tu­tik hasi­ta, zein azken urteo­tan buru­tu­ta­ko foro ezber­di­nei geroa­go eman­da­ko atxi­ki­men­du behar­tuak.

Nire ize­nean soi­lik, adie­ra­zi egin nahi dut ez ditu­da­la balio­ga­rritzat har­tzen, for­me­tan zein edu­kian, iru­zu­rrez­koa eta injus­tua izan den bar­ne ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­ruan Kolek­ti­boak har­tu­ta­ko era­ba­kiak, non gure bar­ne kohe­sioa man­ten­tze­tik urru­ti hemen bizi dugun egiaz­ko errea­li­ta­tea (eta anitza!) dis­tor­tsio­na­tu bes­te­rik egi­ten ez duen. EZ, NIRE IZENEAN EZ Kolek­ti­boa­ren era­bil­pen alder­di­koia­ri, modu publiko/​mediatikoan bere bai­tan egin­da­ko eki­men ezber­di­ne­tan izan dugun par­te har­tze mai­la­ren ingu­ruan gezur egi­ten denean.

Eta Kolek­ti­boa­ren bai­tan lega­li­ta­tea­ren bidea era­bil­tzea­ren ingu­ru­ko ezta­bai­da egin “behar” dugu­nean, EZEZKOA ema­ten diet ezta­bai­da bera bal­din­tza­tu nahi duten eki­men zein dekla­ra­zio poli­ti­koei. Bere­bi­zi­koa da Kolek­ti­boa­ren bai­tan gau­za­tu behar dugun ezta­bai­da, bai­na hau edu­kiz anitza izan behar da, eta kan­po­tik bal­din­tzatzen saia­tu gabe. Atzo arte gure kideak izan dire­nen zein gai­non­tze­ko era­kun­de poli­ti­koen par­te­ko erres­pe­tu­tik gara­tu behar da.

Par­te nai­zen era­kun­dea­ren zuzen­da­ritza poli­ti­koa­ri, erres­pe­tu osoz esa­ten diot EZ. Nire ize­nean ez ditu­zue herri honen seme ala­bak dire­nen artean ere etsaiak izen­da­tu­ko. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua ez da Ezker Aber­tza­leak bere oso­ta­su­nean pai­ratzen duen egoe­ra­ren eran­tzu­le. Mugi­men­du hone­tan par­te akti­boa har­tzen duten mili­tan­te­ek zile­gi­ta­sun osoa dau­ka­te gau­zatzen ari diren lan poli­ti­koa aurre­ra era­ma­te­ko.

Pasa den aben­duan, Pari­se­ko epai­te­gi­ko are­to batean sei kidek ira­ku­rri zuten dekla­ra­zio poli­ti­koa­ri dago­kio­nez, nik ere gutun hori ira­kur­tze­ko auke­ra izan duda­la adie­ra­zi nahi dut, eta ber­tan kideen dekla­ra­zioan egin ziren aku­sa­zio larriak jus­ti­fi­katzen zuten inola­ko argu­dio­rik aur­ki­tu ez nue­la. Inola­ko mani­pu­la­zioei, EZ. Nire hitzek gai­non­tze­ko mili­tan­te poli­ti­koen hitzek baino gehia­go edo gutxia­go balio behar­ko ez luke­te­nean, ni beza­la kon­de­na betetzen egon ala ez, batzen ezta indar­tzen ere EZ gai­tue­na­ren zati bat salatzea beha­rrez­koa egi­ten zitzai­dan.

AMNISTIAREN NORABIDEAN… ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!!!

2016ko uztai­la­ren 6an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *