Patxi­ren par­tea (astear­tea, 2020-05-19) | Amnis­tia Ta Aska­ta­su­na

Patxi Ruiz gose eta ega­rri gre­ba­ren bede­ratzi­ga­rren egu­na betetzen ari da gaur. Bere hur­koei jaki­na­ra­zi die egu­na zie­gan pasatzen due­la eta eri­zai­na etor­tzen zaio­nean baino ez dela ber­ta­tik irte­ten. Medi­kua, hiru­ga­rren egu­nez jarraian, ez da Patxi ikus­te­ra pasa­tu.

Patxik ez du dagoe­ne­ko tele­bis­ta ikus­ten bis­tak huts egi­ten dio­la­ko. Gil­tzu­rru­ne­ta­ko min han­diak ditu eta lo egi­tea kos­tatzen zaio eten­ga­be esnatzen dela­ko. Oso neka­tu­ta sen­titzen da. Hala ere, bes­te behin ere esan du aurre­ra jarraitzen due­la. Gaur­koan modu­luz alda­tu dute Patxi, 10. modu­lu­ra zehaz­ki, eta ber­tan EPPK-ko hiru pre­so dago.

Bes­te­tik, Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­le­ko Espetxe Zain­tza­ko Epai­te­gi Zen­tra­lak atzo ate­ra zuen auto bat bere burua Patxi­ren gose eta ega­rri gre­ba­ren jaki­tun zela azal­duz, orain arte komu­ni­ka­bi­dee­tan ager­tu­ta­koa ira­ku­rri izan ez balu beza­la. Hau horre­la izan zen Patxi­ren abo­ka­tuek egin­da­ko kudea­ke­ta­ren ondo­rioz, eta aldi berean horrek esan nahi du orain arte kar­tze­lak ez dio­la epai­te­gia­ri Patxi­ren ingu­ru­ko inola­ko infor­ma­zio­rik bida­li.

Autoan, epai­leak Mur­cia II-ko kar­tze­la­ri eskatzen dio Covid-19a­ren aurrean har­tu­ta­ko neu­rrien berri ema­tea, eta abo­ka­tuen ara­be­ra hau adie­raz­ga­rria da, fro­gatzen due­la­ko kar­tze­lak ez dio­la inori ber­tan har­tu­ta­ko neu­rrien ingu­ruan berri eman (epai­leak ere ez du ezer eska­tu), eta gogo­ra­ra­zi egin behar dela Patxi Rui­zi gai horren ingu­ruan egin­da­ko kon­tzen­tra­zioe­tan par­te har­tzea­ga­tik heriotz-mehatxa­tuak egin ziz­kio­te­la kar­tze­la­riek.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak inda­rra jarri nahi du medi­kua­ren jarre­ran. Espetxe sis­te­mak bera beza­la­ko medi­kuak behar ditu pre­soak are eta gehia­go zigor­tze­ko, eta “Men­ge­le” mur­tziar honek era­kus­ten du ezin­bes­te­ko zuta­be dire­la erre­pre­sio sis­te­man.

Abo­ka­tuek sala­tu­ta­koa­ri dago­kio­nez, berriz ere age­rian gel­ditzen da Mur­tzia II-ko kar­tze­la­ko zuzen­da­ria, Jesus Her­nan­dez ale­gia, jen­de asko­ren bizitza bere eskue­tan dituen psi­ko­pa­ta bat bes­te­rik ez dela.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kar­tze­lan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kar­tze­lan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Saioa­ren txan­da izan da.

Kalean:

Maiatza­ren 12tik: hiru per­tso­na ezke­rral­dean gose gre­ban (zaz­pi­ga­rren egu­na bete dute gaur).

Maiatza­ren 15etik: Deus­tu­ko Arma­da Gorri­ko kideek 24 ordu­ko txan­da­ka­ko baraual­dia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezber­din sar­tu­ko dira txan­dan.

Maiatza­ren 18tik: txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te lau per­tso­nak Gas­tei­zen. Bi egu­ne­tan behin, lau­ko­te berria sar­tu­ko da txan­da egi­te­ra.

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute par­te.

Maiatza­ren 19tik: Vene­zue­lan dagoen Asier Guri­di erre­fu­xia­tu poli­ti­koak Ara­gua, Miran­da eta Dis­tri­to Capi­tal esta­tuak zehar­ka­tu­ko ditu oinez Cara­ca­sen dagoen Espai­nia­ko enba­xa­da­raino, Patxi­ren egoe­ra salatze­ko.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin dio­te.

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Txan­da bakoitzean lau lagun sar­tu­ko da.

Dato­zen mobi­li­za­zioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elka­rre­ta­ratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Mutri­ku: 20:30ean Erro­ton­dan. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Beran­go: 20:00etan Erro­ton­dan. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kon­tzen­tra­zioa.

Bihar, maiatzak 20

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­za. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Gas­teiz: 20:30ean Andra Mari Zurian. Mani­fes­ta­zioa.

  • Bil­bo: 20:30ean Etxe­ba­rrie­ta Anaien pla­za. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­zan. Kon­tzen­tra­zioa.

  • Baio­na: 17:30ean Herri­ko Etxea­ren aitzi­nean. Elka­rre­ta­ratzea.

  • Por­tu­ga­le­te: 20:00etan Trian­ge­luan. Kon­tzen­tra­zioa.

Oste­gu­nean, maiatzak 21

Osti­ra­lean, maiatzak 22

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 19a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *