Elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta Alfre­do Cospitorekin

Alfre­do Cos­pi­to, ita­liar pre­so poli­ti­ko anar­kis­tak, 140 egu­ne­tik gora dara­matza gose gre­ban ita­liar esta­tuak eza­rri dion “41 bis” deritzon iso­la­men­du erre­gi­me­na­ren aur­ka. Iso­la­men­du erre­gi­men hau hain­bat anto­la­kun­dek kri­ti­ka­tu eta sala­tu izan dute dau­kan izae­ra gogo­rra­ren­ga­tik eta ber­tan pre­soek jasan behar duten bal­din­tza gogo­rren­ga­tik. Ildo horre­ta­tik, Tor­tu­ra­ren Pre­ben­tzio­ra­ko Euro­par Kon­be­nioak edo­ta Giza Esku­bi­deen Euro­pa­ko Tri­bu­na­lak giza­ta­su­na­ren aur­ka­kotzat jo izan dute, esa­te­ra­ko 2007an, Esta­tu Batuek, haien giza­ga­be­ta­sun eta pre­soe­ki­ko duten jarre­ra doi­lo­rrak eza­gu­tu­ta ere “41 bis” erre­gi­me­na tor­tu­ra meto­do bat dela onar­tu zuten.

Pre­so poli­ti­koen borro­ka hil edo bizi­ko borro­ka da. Lan­gi­le kla­sea zan­pa­tu­ta eta zapal­du­ta nahi duen erre­pre­sio kapi­ta­lis­ta­ren aurrean duin­ta­su­na man­ten­tzea­ren alde­ko borroka.

Mili­tan­te hauek ere­du dira eta horre­la man­ten­du behar dira herri zapal­duen memo­rian eta hauen aska­ta­su­ne­ranz­ko bihar­ko borro­ke­tan. Irlan­dar pre­so poli­ti­ko erre­pu­bli­ka­rrei Sail­ka­pen Bere­zia ezar­tzea­ren aur­ka egin­da­ko gose gre­ban 66 egun egin ondo­ren 1981eko maitza­ren 5ean zen­du zen Bobby Sands-en antze­ra edo­ta bal­din­tza dui­nen alde­ko borro­kan 97 egu­ne­ko gose gre­ba­ren ondo­rioz 1981eko ekai­na­ren 19an Herre­ra de la Man­cha­ko kar­tze­lan zen­du zen PCE ®ko Kepa Kres­po Galen­de­ren antze­ra. Edo­ta ia hamar­ka­da bat beran­dua­go GRA­PO­ko Jose Manuel Sevi­lla­nok 1990eko maiatza­ren 25ean hil zen arte aurre­ra era­man zuen 176 egu­ne­ko gose gre­ba izu­ga­rri hura: ETA, PCE ® eta GRA­PO­ko pre­so poli­ti­koek pai­ratzen zuten dis­per­tsio eta tor­tu­ra­ren aur­ka. Horiez gain ezin ahan­tzi haien esku­bi­deen alde borro­kan tur­kiar esta­tu faxis­ta­ren pre­son­de­gie­tan hil diren ehun­da­ka mili­tan­te kurduak.

Begi­ra­da urrun jarri gabe hain­bat ere­du datoz­ki­gu buru­ra. Due­la gutxi, 2020an hain zuzen, Patxi Ruiz “Kapo­ta” eus­kal pre­so poli­ti­koak egin zuen gose gre­ba eta aurre­ra era­man zuen borro­kal­di ere­du­ga­rria esa­te­ra­ko. Patxik, ETA­ko mili­tan­tea iza­ki, Mur­tzia IIko espetxe­ko iso­la­men­du erre­gi­me­na­ren eta koro­na­bi­ru­sa­ren aitza­ki­pean jasa­ten zituen gehie­gi­ke­ria guz­tien aur­ka­ko borro­ka hasi zuen. Patxik Eus­kal Herria eta kalea piz­tea lor­tu zituen eta bere borro­ka iraul­tzai­le ere­du­ga­rriak bes­te behin ere ongi era­kutsi zigun amnis­tia­ren alde­ko borro­ka herria­ren­tzat fun­tsez­koa eta baz­ter­tu ezi­na dela. Kar­tze­le­ta­ko borro­ka kale­ko borro­kaz uztar­tu beha­rra dago, duin­ta­su­na man­ten­tze­ko eten­ga­be­ko borro­ka­re­kin, gure guda­riak eta borro­ka­la­riak oroitze­ko memo­ria­re­kin eta haien pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­le izaerarekin.

Guz­ti honen bidez Tin­ko­tik gure era­ba­te­ko elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta adie­ra­zi nahi dio­gu Alfre­do Cos­pi­to­ri eta iso­la­men­du erre­gi­me­na­ren aur­ka dara­man borro­ka ere­du­ga­rria­ri babe­sa eman.

41 BIS ERREGIMENARI EZ!

AMNISTIA OSOA!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *