Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren bidean, Eus­kal Esko­la Nazio­na­la erai­ki! : Ikas­le Abertzaleak

Ikas­le Aber­tza­leon­tzat ezin­bes­te­koa da Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­riak pai­ratzen duen zapal­kun­tza nazio­na­la mahai-gai­ne­ratzea eta berau gain­ditze­ko beha­rrez­ko­ta­su­na sei­na­latzea. Are gehia­go gaur, Abe­rri Egunean.

Eus­kal Herria nazio beza­la kons­ti­tuitze­ko aba­gu­ne guz­tiak ezez­ta­tuak dira Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tu bur­ge­sen­ga­tik. Hain zuzen ere, Eus­kal Herria nazio gisa ez da errea­li­za­tua izan: egi­tu­ra sozioe­ko­no­mi­ko moderno ‑nazio-esta­tu- moduan ez bai­ta egi­ka­ri­tu. Izan ere, eus­kal lurral­dea Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko esta­tuen men­de dago, gure herri­ko ins­ti­tu­zio oro horien par­te izanik.

Hor­taz, argi esan deza­ke­gu Eus­kal Herria­ren boron­da­te nazio­nal his­to­ri­koa uka­tua izan dela sis­te­ma­ti­ko­ki, nazio zapal­kun­tza beti­ko­tuz. Uka­zio hau, ordea, ez da nahi­koa zapal­kun­tza moda­li­ta­te his­to­ri­ko bila­katze­ko. Fun­tsean ukatzen dena zera da: eus­kal lan­gi­le­ria­ren proiek­tua nazio­na­la, Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta. Beraz, eus­kal lan­gi­le­ria­ren proiek­tu poli­ti­koa uka­tua iza­teaz gain zapal­dua ere bade­la uler­tzen dugu. Izan ere, nahiz eta bur­ge­siak ele­men­tu nazio­na­lak alda­rri­ka­tu, ira­ba­zi dina­mi­ka­ren bai­tan kokatzen ditu. Horra­tik, erren­ta­ga­rria zaion bitar­tean ele­men­tu kul­tu­ral-nazio­na­lak alda­rri­ka­tu­ko ditu. Kon­tra­ra, ira­ba­zi dina­mi­ken logi­ka­tik at era­bi­li behar ditu­gu gureak diren hiz­kun­tza eta kul­tu­ra, horiek bizi­rau­tea nahi badu­gu. Zehaz­ki, pro­le­tar­goa­ren egi­tas­moa­ren bai­tan txer­ta­tu behar ditu­gu; berau izan­go da, iza­te­ko­tan, sal­ba ditza­ken bakarra.

Hez­kun­tza alo­rrean ere, eus­kal lan­gi­le­ria­ren boron­da­te nazio­nal-poli­ti­koa­ren uka­zioak bere­bi­zi­ko garran­tzia har­tzen du, Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko esta­tuen ins­ti­tu­zioek egi­ka­ritzen duten domi­na­zioak ondo­rio latzak bai­ti­tu. Alde bate­tik, ins­ti­tu­zio arrotz hauen kon­fi­gu­ra­zio admi­nis­tra­ti­bo terri­to­ria­lak gure herria bere horre­tan zatitzen du, Nafa­rroa, EAE eta Ipar Eus­kal Herria berei­ziz, bere nazio izae­ra uka­tuz. Bes­te alde bate­tik, hez­kun­tza ere­du kapi­ta­lis­tak eta bere anto­la­kun­tza terri­to­ria­lak, oro har, eus­ka­ra­ren eta eus­kal kul­tu­ra­ren gutxies­pen eta baz­ter­tze bat gau­zatzen dute. Hain zuzen, eus­ka­ra lehe­nes­tea guretzat hau­tu poli­ti­ko bat da: gizar­te bur­ge­sak hiz­kun­tza­ri ema­ten dion balio uti­li­ta­ris­ta eta mer­kan­ti­lis­ta­ren aurrean, eus­ka­ra­ren balio his­to­ri­ko eta kul­tu­ra­la­ren defen­t­sa egi­te­ko modua da eus­ka­raz anto­latzea. Zen­tzu horre­tan, gure egi­ten dugu Eus­kal Herria eus­kal­dun­tze­ko konpromisoa.

Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza da eus­kal lan­gi­le­ria­ren zapal­kun­tza nazio­nal egoe­ra gain­ditze­ko segu­ran­tza baka­rra, eta horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren ins­ti­tu­zio pro­le­ta­rioak haus­potzea dago­ki­gu gaur­da­nik, ins­ti­tu­zio hauen erai­kun­tza­ra her­tsi­ki lotua joan­go bai­ta eus­ka­ra­ren zabalpena.

Ikas­le sozia­lis­ton zere­gi­na Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren oina­rriak erai­kitzen joa­tea da, gure hel­bu­rua Hez­kun­tza Sozia­lis­ta­ren egi­tas­moa da eta. Bes­te­la esan­da, ikas­leon mese­de­ta­ra ego­nen den hez­kun­tza pro­ze­su eta hez­kun­tza ins­ti­tu­zio pro­le­ta­rioa erai­kitzea dago­ki­gu Ikas­le Aber­tza­leoi. Finean, Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren pean kokatzen den hez­kun­tza ere­dua da. Sozia­lis­moa­ren erai­kun­tza esplo­ta­zioa­ren eta zapal­kun­tza guz­tien aur­ka­ko borro­ka dela­ko, Pro­ze­su Sozia­lis­tan lerro­katzen gara.

Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta eraiki!

Eus­kal Esko­la Nazio­na­la eraiki!

Ikas­le Abertzaleak

2020/​04/​12

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *