%99AREN POLITIKA ALA KLASE POLITIKA – ITAIA

2018ko martxoa­ren 8an eza­gu­tu zuen mun­duak azke­nal­dian hain eza­gu­nak egin diren aka­de­mia­tik dato­zen hiru ema­ku­me­ren pro­po­sa­men poli­ti­koa: femi­nis­moa %99aren alde, mani­fes­tu bat. [1]Nancy Fra­ser, Cin­zia Arruz­za eta Tit­hi Bhat­ta­char­yak, 2011an gara­tu zen Occupy Wall Street mugi­men­duak ins­pi­ra­tu­rik, femi­nis­mo libe­ra­la zalan­tzan jarri nahi duen femi­nis­mo “anti-kapi­ta­lis­ta” indar­tzea dute hel­bu­ru. Horre­la “egun­go posi­zioek ezku­tatzen dituz­ten auke­ra eman­tzi­patzai­leak ikus­ga­rri eta gau­za­ga­rri egin nahi dituz­te” (Arruz­za, Bhat­ta­char­ya & Fra­ser, 2019, p.84)

Auto­reek dio­te­nez, egun, eli­te poli­ti­koen sines­ga­rri­ta­su­na­ren kolap­soak, femi­nis­mo “anti­ka­pi­ta­lis­ta” pen­tsatze­ko bal­din­tzak utzi ditu. 2016an Hillary Clin­ton-en porro­tak, femi­nis­mo libe­ra­la­ren gain­behe­ra eka­rri zue­la azpi­ma­rratzen dute, azal­duz Clin­ton-ek goi kar­gue­ta­ra iritsi­ta­ko ema­ku­meen eta gehien­goen bizitzen onu­ra­ren arte­ko arra­ka­la per­tso­ni­fi­katzea izan zela horren arra­zoia. Horre­la, porrot horrek, auzia ezke­rre­tik lan­tze­ko auke­ra ire­ki zue­la dio­te (Arruz­za et al., 2019).

Harritze­koa da bai­na, Hillary Clin­ton-en porro­te­tik, bere alder­diak bi Ema­ku­me Mun­du Martxa, Ema­ku­me Gre­ba bat eta MeToo kan­pai­na sus­ta­tu iza­na, mani­fes­tua­ren auto­reek eten­ga­be femi­nis­mo anti­ka­pi­ta­lis­ta­ren adi­bi­de gisa­ra dituz­ten feno­me­noak iza­ki hauek. Hori uler­tze­ko, azpi­ma­rratze­koa da, 80. hamar­ka­da­tik, aka­de­mian gara­tu­ri­ko teo­riek kla­sea­ren kon­tzep­tua albo­ra­tu zute­ne­tik, Alder­di Demo­kra­tak bere pro­po­sa­men elek­to­ra­lak bes­te iden­ti­ta­te batzue­ta­ra bide­ra­tu iza­na, fun­da­zio sare baten bitar­tez kolek­ti­bo ezber­di­nak finan­tza­tuz eta bere­ga­na­tuz (Baraho­na, 2018). Horren ondo­rio gisa uler­tu gene­za­ke, 2016an, Hillary Clin­ton-ek Trump-en aurrean gal­du ondo­ren, azken honen kon­tra­ko mobi­li­za­zio masi­boa anto­la­tu iza­na: Washing­ton-eko Ema­ku­me Martxa. Baraho­nak (2018) dioe­na­ren ara­be­ra, age­rral­di horrek hasie­ra­tik hain­bat balia­bi­de­ren lagun­tza izan zuen, horien artean Open Society Foun­da­tion[2]-era lotu­ri­ko Move On[3]pla­ta­for­ma­ren babe­sa, azken hau hau­tes­le demo­kra­ten osa­ke­ta eta sus­ta­pe­nean buru-bela­rri ibi­li dela­rik. Izan zuen arra­kas­ta iku­si­rik, mobi­li­za­zioa­ren sus­tatzai­leek ez zuten asko itxa­ron eta den­bo­ra gutxian zirri­bo­rra­tua zuten martxoa­ren 8an ospatze­ko Ema­ku­meen Gre­ba Inter­na­zio­na­la.

2018ko urta­rri­lean biga­rren­goz anto­la­tu­ri­ko Ema­ku­me Mun­du Martxa aldiz, inon­go estal­ki­rik gabe aur­kez­tu zitzai­gun Power to the Polls (bote­rea hau­tes­ton­tziei) lema­pean. Horren ondo­rioak gar­bi iku­si ahal izan geni­tuen urte ber­di­ne­ko aza­roan, Esta­tu Batue­ta­ko sena­tu­ra­ko hau­tes­kun­dee­tan inoiz iku­si ez den aniz­ta­su­nak argiz­ta­tu gin­tue­nean (260 ema­ku­me hau­tes­le). “Ema­ku­mez­koen ola­tu aurre­ra­koia” beza­la izen­da­tu zuten batzuek feno­meno hura eta Fra­ser bera ere ez zen atzean gera­tu, Alder­di Demo­kra­ta­ko ema­ku­me hauek herrial­de­ko fun­tzio­na­men­duan egin nahi zuten alda­ke­ta estruk­tu­ra­la dela azal­duz eta ema­ku­me “anti­sis­te­ma” gisa­ra defi­ni­tuz. Beraz, nahi­ko kon­trae­san­ko­rra suer­tatzen da femi­nis­mo “anti-kapi­ta­lis­ta” garatze­ko bal­din­tzak sor­tu zituen Clin­to­nen femi­nis­mo libe­ra­la­ren hutse­gi­tea iza­tea, era berean, femi­nis­mo “anti-kapi­ta­lis­ta­ren” adi­bi­de nagu­si.

Bai­na tira, gai­ra buel­ta­tuz, esan gene­za­ke Esta­tu Batue­ta­ko egoe­ra poli­ti­ko kon­kre­tu horrek eta mun­du mai­lan kri­siak era­gin­da­ko lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­ko ofen­tsi­ba berriak, auke­ra sor­tu due­la “%99 femi­nis­moa” beza­la­ko pro­po­sa­men poli­ti­koak mahai-gai­ne­ratze­ko. Auto­reek dio­te­nez (2019): “%99ren alde­ko femi­nis­moak egun­go eta etor­ki­zu­ne­ko mugi­men­duak oina­rri zaba­le­ko mun­du mai­la­ko matxi­na­da batean batzea du hel­bu­ru” (p.78). Horre­ta­ra­ko “batez ere 99%a defen­datzen duten mugi­men­du guz­tie­ta­ko ezke­rre­ko korron­te anti­ka­pi­ta­lis­te­kin alian­tzak sor­tu behar ditu­gu” adie­raz­ten dute (p.75).

Aka­de­mia­tik dato­zen ema­ku­me hauek dio­te, azken urtee­tan gara­tu den “gre­ba” kon­tzep­tu berriak, poli­ti­ka egi­te­ko for­ma berrie­tan era­gi­na izan due­la, batez ere, “lana­ren” uler­me­na bera zabal­du due­la eta ondo­rioz, “lan­gi­le kla­sea” zer den ere bir­de­fi­ni­tu dela. Ados gau­de, lan­gi­le kla­sea­ren ira­kur­ke­ta eko­no­mi­zis­ta gara­tu duten ezker mugi­men­duak akats larrian ero­ri dire­la. Horren aldean, guk ere, lan­gi­lea­ren defi­ni­zio estruk­tu­ra­la, honek kapi­ta­la­ren pro­ze­su glo­ba­lean betetzen duen lekuan kokatzen dugu, hau da, bizi­rau­te­ko sol­da­ta baten beha­rra duen oro lan­gi­le kla­se­ko kide da. Horrek kapi­ta­la eta lana­ren arte­ko kon­trae­sa­na, bi kla­seen arte­ko interes anta­go­ni­koa, age­rian uzten du.

Hala ere, kla­sea­ren ana­li­si horre­ta­tik %99aren alde­ko apus­tua egi­te­ra iris­te­ko, auto­reek (2019) kri­si garaian, bal­din­tza objek­ti­boek izan duten gara­pe­nak sor­tu­ri­ko kon­trae­sa­nak begiz­tatzen dituz­te, horien era­gi­na iza­nik, pro­po­sa­men poli­ti­ko honen sub­jek­tua defi­nitzen due­na: “egun kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­san guz­tiak ira­ki­te pun­tu gore­ne­ra hel­du dira. Prak­ti­kan -%1a sal­bu- inor ez da nahas­te poli­ti­koen, pre­ka­rie­ta­te eko­no­mi­koa­ren eta neke sozio-erre­pro­duk­ti­boa­ren era­gi­ne­tik libratzen” (p.88).

Pun­tu hone­ta­ra iritsi­ta, argi­pen zehatza­go­rik azal­tzen ez duen pro­po­sa­men estra­te­gi­ko honek jada, hain­bat akatsi eran­tzu­ten die­la naba­ria da. Alde bate­tik, kla­sea bera sol­da­ta­pe­ko lan­gi­le­tik hara­ta­go zabal­tzeak, ezin gai­tu kla­se iden­ti­ta­te zehaz­tu­ga­beak erai­kitze­ra era­man, kasu hone­tan, %99a. Ara­zoa %1arengan kokatzeak, errea­li­ta­tea­ren ira­kur­ke­ta guz­tiz irreal bat egi­te­ra gara­matza. Hemen aipatze­koa da, ekoiz­pen modu kapi­ta­lis­ta, kla­se kon­po­si­zio kon­kre­tu batean oina­rritzen bada ere ‑Mar­xek kapi­tal harre­ma­na beza­la iden­ti­fi­ka­tu zue­na: kapi­ta­lis­ta eta sol­da­ta­pe­ko lan­gi­le kate­go­rien opo­si­zioa­ren bitar­tez defi­nitzen den kla­se-kon­po­si­zioa- (Yeni­koy, 2019), XX. men­dea­ren biga­rren erdi­tik, men­de­bal­de­ko herrial­dee­tan eza­gu­tu izan diren Ongi­za­te Esta­tuek auke­ra sor­tu zute­la lan­gi­le-aris­to­kra­zia­ren feno­me­noa gau­za­tu zedin. Azken hau lan­gi­le kla­sea­ren egi­tu­ra his­to­ri­koa­ren par­te bada ere, pro­le­tal­goa­re­kin kon­pa­ra­tuz, diru-meta­ke­ta gai­ta­sun han­die­na duen estra­tua da: esta­tu ere­du hauek (Ongi­za­te Esta­tuek) izan zituz­ten inber­tsio publi­koak dire­la eta, sol­da­ten dirua aurrez­te­ko auke­ra izan zuen sek­to­re sozia­la. Beraz, aurre­tik aipa­tu beza­la, defi­ni­zio objek­ti­bo batek sub­jek­tuek ekoiz­pen pro­ze­suen bai­tan duten posi­zio sozia­la­ri erre­pa­ratzen badio­te ere, hau bi kla­se anta­go­ni­koen arte­ko ana­li­si­tik hara­ta­go doa egun.

Bes­te­tik, ana­li­si poli­ti­ko bat garatze­ko, beha­rrez­koa dugu kla­sea­ren defi­ni­zio poli­ti­koa eza­gutzea, posi­zio tek­ni­koak ez bai­tu de fac­to honen posi­zio poli­ti­koa fin­katzen. Beraz, zehaz­ta­pen sub­jek­ti­boak, kla­se sozia­lek sub­jek­tu poli­ti­ko beza­la eki­tea­ri eran­tzun­go lio­ke. Kasu hone­tan, lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren auziak bere­bi­zi­ko garran­tzia har­tzen du, sek­to­re sozial honek lor­tu­ri­ko bizi bal­din­tzek, honen­gan era­gin dituen desioek, “kla­se-ertai­na­ren” feno­me­noa­ri ateak ire­ki diz­kio eta. Hau da, lan­gi­le-aris­to­kra­ziak bere intere­sak bur­ge­sia-txi­kia­re­na­re­kin kon­pa­ratze­ko auke­ra izan due­nean, hauen arte­ko blo­ke poli­ti­ko­ra­ko auke­rak sor­tu izan dira, lehe­nen­goa saia­ke­ra iraul­tzai­leen aurrean posi­zio poli­ti­ko erreak­zio­na­rioak har­tze­ra bide­ra­tuz.

Hori dela eta, esan gene­za­ke, kapi­ta­la­ren bar­ne kon­trae­sa­nen ondo­rioak pai­ratzeak ez due­la zuze­nean sub­jek­tu hori iraul­tzai­le bihur­tzen. Asko­tan aipa­tu izan dugu, esa­te­ra­ko, egun ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tzak oina­rri mate­rial bati eran­tzu­ten badio ere, honen ondo­rio kul­tu­ral eta juri­di­koek ema­ku­me guz­tien­gan dute­la era­gi­na. Horrek aldiz, ez ditu kla­se jabe­du­ne­ta­ko ema­ku­meak alia­tu bila­katzen, euren posi­zio sozia­la man­ten­tze­ko beha­rrez­koa duten zapal­kun­tza­ren ondo­rioak onar­tzen bai­ti­tuz­te. Beraz, %99a kla­se ikus­pe­gia gara­tu nahi duen estra­te­gia poli­ti­ko baten sub­jek­tu beza­la zehaz­tea zen­tzu­ga­bea bihur­tzen da.

Sub­jek­tua modu horre­tan defi­ni­tu­ta, mani­fes­tua­ren sor­tzai­leek ondo­ren­go ana­li­sia pla­za­ratzen dute (2019): %99aren pro­po­sa­me­nak “zuze­nean egi­ten dio aurre kapi­ta­lak orain eskain­tzen dituen bi auke­ra nagu­siei. Popu­lis­mo erreak­zio­na­rioa ez ezik, neo­li­be­ra­lis­mo aurre­ra­koia ere arbuiatzen dugu” (p.75). “Gure pro­po­sa­me­na kapi­ta­lis­moa­ren alde­ko bi blo­ke poli­ti­koe­ta­ko lan­gi­le kla­sea­ren frak­zioak ira­baz­tea da. Horre­la, gizar­tea eral­da deza­keen indar anti­ka­pi­ta­lis­ta han­di eta bote­retsu bat erai­ki nahi dugu” p.76). Errea­li­ta­tean aldiz, for­ma poli­ti­ko neo­li­be­ra­len kri­sia­ri ez zaio soi­lik popu­lis­mo erreak­zio­na­rioa kon­tra­jar­tzen. Aitzi­tik, demo­kra­zia kapi­ta­lis­ta­ren sos­ten­gu diren bes­te auke­ra poli­ti­ko batzuk exis­titzen dira, horien artean nabar­me­na sozial­de­mo­kra­zia edo ezke­rre­ko popu­lis­moa. Pro­po­sa­men poli­ti­ko hauek kla­se ertai­na­ren feno­me­noa­ren isla izan ohi dira, bere sta­tu quo‑a man­ten­tze­ko lan­gi­le aris­to­kra­ziak Ongi­za­te Esta­tu­ra buel­ta­ra­ko egi­ten duen hau­tua. Sines­gaitza diru­di auto­reek honen ingu­ruan hitzik ere esan ez iza­na, kon­tuan izan­da Ber­nie San­ders [4]litza­te­kee­la honen adi­bi­de esta­tu­ba­tuar gar­bie­na (“sozia­lis­mo demo­kra­ti­koa­ren[5]” ordez­ka­ria) eta Fra­ser-ek behin­tzat publi­ko­ki hau­ta­gai hone­ki­ko apus­tua egi­ten due­la adie­ra­zi due­la. Ez al dira bada, beraiek izan­go auke­ra poli­ti­ko honen adie­raz­pen? Hain zuzen ere, kla­se ertai­na­ren apo­lo­gia da (nahiz eta modu disi­mu­la­tuan), kla­se borro­ka pro­le­ta­rioa­ren egu­ne­ro­ko kon­trae­sa­nak ezku­ta­tu eta kla­se iden­ti­ta­te zehaz­tu­ga­beak sor­tzen ditue­na: pue­blo con­tra oli­gar­quia edo %99a vs. %1a beza­la­koak (Alda­lur, 2019).

Dagoe­ne­ko ika­sia dugun lezioa da kla­se estra­te­gia bat gara­tu nahi duen pro­po­sa­men poli­ti­koak ezin die­la bes­te­rik gabe deia luza­tu behe­tik jaiotzen diren borro­ken aniz­ta­su­na­ri [6](Arruz­za et al., 2019), teo­ria inter­sek­zio­na­la­ren ideiei eran­tzu­ten dien buru­ta­pen horrek, ez bai­tu ber­me­rik ema­ten borro­ka horien prin­tzi­pio eta pro­po­sa­men tak­ti­ko-estra­te­gi­koek pro­le­tal­goa­ren intere­sei eran­tzun­go die­te­nik. Beraz, indar sozia­la lan­gi­leon intere­sen bai­tan anto­la­tu nahi duen auke­ra poli­ti­koak, arre­ta bere­zia jarri behar du “kla­se-etsaiak garai eta une his­to­ri­ko bakoitzean bere bote­rea egi­ka­ritze­ko garatzen duen anto­la­ke­ta ere­duan” (Yeni­koy, 2019, p.14). Hau da, iraul­tza­ren objek­tua den kla­se-etsaia iden­ti­fi­katzeaz gain, honen intere­sak (modu inkon­tzien­tean bada ere) bar­ne­ra­tu eta defen­datzen dituz­ten horiek nor diren jakin behar du, horiek iza­ten bai­ti­ra egi­tas­mo iraul­tzai­leen lehen ozto­po edo era­goz­pen. “Honen hari­ra esan gene­za­ke azken sei hamar­ka­daz lan­gi­le aris­to­kra­ziak bila­ka­tu izan due­la hege­mo­ni­ko “men­de­bal­de­ko” ongi­za­te-esta­tue­ta­ko lan­gi­le estra­tu ezber­di­nen artean, eta oro har lan­gi­le­ria­ren bai­tan, bur­ge­sia­ren pro­gra­ma poli­ti­koa” (Yeni­koy, 2019, p.15).

Egun­go kri­si tes­tuin­gu­ruan aldiz, gizar­tea­ren for­ma eko­no­mi­koa, lana­ren mun­dua, eral­da­ke­ta pro­ze­suan dago, era berean, kla­se kon­po­si­zioa ere alda­tuz. Horrek ezau­ga­rri berriak izan­go dituen meta­ke­ta ziklo berria gal­de­gi­teaz gain, ziklo poli­ti­ko berri baten aurrean kokatzen gai­tu eta horrek egoe­ra­ren ana­li­si zehatza exijitzen du. Bal­din­tza objek­ti­boak pix­ka­na­ka hel­tzen ari dira, sis­te­ma­ren bar­ne kon­trae­sa­nak naba­ri heda­tuz, auto­reek adie­ra­zi duten moduan. Horren adi­bi­de da, ema­ku­me eta gizo­nen arte­ko ber­din­ta­sun lega­lean eman diren aurre­ra­pe­nak aipatze­koak diren bitar­tean, sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­ne­tan bio­len­tzia matxis­tak izan duen gora­ka­da. Hala ere, ezin pen­t­sa gene­za­ke, bal­din­tza eko­no­mi­koen gara­pe­nak meka­ni­ko­ki eta modu para­le­loan bal­din­tza sub­jek­ti­boak garatzen ditue­nik. Ikus gene­za­ke ordea, objek­tuak tar­te­ka bere zere­gin his­to­ri­koa­re­kin kohe­ren­tzian espre­satzen den sub­jek­tua bera­re­kin daka­rre­la (Sama­nie­go, 2019). Bai­na, bere esplo­ta­zio bal­din­tza medio, sub­jek­tu honek bere poten­tzian due­na askatze­ko beha­rrez­ko pre­mi­sa dugu lan bana­ke­ta sozial ego­kia asmatzea, hau da, anto­la­kun­tza era­gin­ko­rra. Bere­bi­zi­ko garran­tzia har­tzen du hone­tan inde­pen­den­tzia orga­ni­za­ti­boa­ren auziak, bote­re erla­zio bur­ge­sak badi­tu­gu jomu­ga, bur­ge­sia­ren fak­zio guz­tiak borro­ka­tu behar ditu­gu eta, estruk­tu­ra­lak, zein poli­ti­koak.

Hori dela eta, kapi­ta­lis­moa­ren gain­di­pe­na hel­bu­ru gisa duen femi­nis­moak, hel­bu­ru kon­kre­tuak iden­ti­fi­ka­tu eta horiek lor­tze­ko bide-orri zehatzak asma­tu behar ditu. Hau da, ema­ku­me lan­gi­leen interes zehatzen ara­be­ra­ko pro­gra­ma poli­ti­koa gara­tu eta zapal­kun­tza guz­tien aur­ka­ko borro­ka­ra­ko lan­gi­le bata­su­na gor­puz­tea du erron­ka. Horre­ta­ra­ko, ema­ku­me lan­gi­lea akti­bo mili­tan­te bila­katzea xede duten anto­la­kun­tza for­mak osatzea dela­rik lehen­ta­su­nez­ko desafio.

BIBLIOGRAFIA:

– Alda­lur, B. (2019÷06÷05). Des­mo­bi­li­za­zioa eta iden­ti­ta­te poli­ti­kak. Recu­pe­ra­do de: https://​gedar​.eus/​k​o​i​u​n​t​u​r​a​/​b​e​n​a​t​a​l​d​a​l​u​r​/​d​e​s​m​o​b​i​l​i​z​a​z​i​o​a​-​e​t​a​-​i​d​e​n​t​i​t​a​t​e​-​p​o​l​i​t​i​kak

– Alda­lur, B. (2019÷09÷11). G7a Bia­rritzen, kla­se ana­li­si­ra­ko ekar­pen labu­rra. Recu­pe­ra­do de: https://​gedar​.eus/​k​o​i​u​n​t​u​r​a​/​b​e​n​a​t​a​l​d​a​l​u​r​/​g​7​a​-​b​i​a​r​r​i​t​z​e​n​-​k​l​a​s​e​-​a​n​a​l​i​s​i​r​a​k​o​-​e​k​a​r​p​e​n​-​l​a​b​u​rra

– Alda­lur, B. (2019÷11÷05). Kla­se iden­ti­ta­teak eta pro­ze­su sozia­lis­ta: gau­za bera ote dira? Recu­pe­ra­do de: https://​gedar​.eus/​k​o​i​u​n​t​u​r​a​/​b​e​n​a​t​a​l​d​a​l​u​r​/​k​l​a​s​e​-​i​d​e​n​t​i​t​a​t​e​a​k​-​e​t​a​-​p​r​o​z​e​s​u​-​s​o​z​i​a​l​i​s​t​a​-​g​a​u​z​a​-​b​e​r​a​-​o​t​e​-​d​ira

– Arruz­za, C., Bhat­ta­char­ya T. & Fra­ser N. (2019). Mani­fies­to de un femi­nis­mo para el 99%. Bar­ce­lo­na: Her­der.

– Andra­de, A. & De Sus, E. (2019÷04÷03). “Nece­si­ta­mos una defi­ni­ción total­men­te dife­ren­te del con­cep­to de cla­se tra­ba­ja­do­ra” Nancy Fra­ser. Reupe­ra­do de: https://​ctxt​.es/​e​s​/​2​0​1​9​0​4​0​3​/​P​o​l​i​t​i​c​a​/​2​5​3​7​4​/​n​a​n​c​y​-​f​r​a​s​e​r​-​f​e​m​i​n​s​i​m​o​-​t​r​u​m​p​-​a​d​r​i​a​n​a​-​m​-​a​n​d​r​a​d​e​-​e​l​e​n​a​-​d​e​-​s​u​s​.​htm

– Baraho­na, T. (2018÷01÷30). La mar­cha inter­na­cio­nal de las muje­res o la arte­ra ins­tru­men­ta­li­za­ción del femi­nis­mo. Recu­pe­ra­do de: https://​www​.lahai​ne​.org/​m​m​_​s​s​_​m​u​n​d​o​.​p​h​p​/​l​a​-​m​a​r​c​h​a​-​i​n​t​e​r​n​a​c​i​o​n​a​l​-​d​e​-​las

– D’atri, A. & Muri­llo, C. (2019÷07÷28). Femi­nis­mo para el 99%: estra­te­gias en deba­te. Recu­pe­ra­do de: http://​www​.izquier​da​dia​rio​.es/​F​e​m​i​n​i​s​m​o​-​p​a​r​a​-​e​l​-​9​9​-​e​s​t​r​a​t​e​g​i​a​s​-​e​n​-​d​e​b​ate

– Sama­nie­go, M. (2019÷06÷26). Sor­ta­su­nez­ko komu­nis­moa eta ziklo poli­ti­ko edo ziklo eko­no­mi­ko berria. Recu­pe­ra­do de: https://​gedar​.eus/​k​o​i​u​n​t​u​r​a​/​m​a​r​k​e​l​s​a​m​a​n​i​e​g​o​/​s​o​r​t​a​s​u​n​e​z​k​o​-​k​o​m​u​n​i​s​m​o​a​-​e​t​a​-​z​i​k​l​o​-​p​o​l​i​t​i​k​o​-​e​d​o​-​m​e​t​a​k​e​t​a​-​z​i​k​l​o​-​b​e​r​ria

– Yeni­koy (2019). Kapi­ta­la­ren des­po­tis­moa eta pro­le­ta­riotza. Recu­pe­ra­do de: https://​gedar​.eus/​p​d​f​/​l​z​/​2​0​1​9​1​1​1​9​_​K​a​p​i​t​a​l​a​r​e​n​_​d​e​s​p​o​t​i​s​m​o​a​_​e​t​a​_​p​r​o​l​e​t​a​r​i​o​t​z​a​.​pdf

[1] Jato­rriz­ko hiz­kun­tzan: Femi­nism for the 99%: A Mani­fes­to

[2] Geor­ge Soros mag­na­teak sor­tu­ri­ko sare inter­na­zio­na­la da. Gizar­te zibi­le­ko tal­deak finan­tziatzea du fun­tzio gisa. Ikus: https://​www​.open​so​ciety​foun​da​tions​.org/

[3] Mobi­li­za­zioen anto­la­kun­tza eta ges­tioa gau­zatzen dituen pla­ta­for­ma da. Beraien orrial­dean argi adie­raz­ten da Alder­di Demo­kra­ta­re­kin duen lotu­ra, 2020rako beraien hau­ta­gaitza ikus­tea bes­te­rik ez dago: “In the 2020 elec­tion cycle, MoveOn is com­mit­ted to making sure that a pro­gres­si­ve, ins­pi­ring, and com­pe­ti­ti­ve Demo­cra­tic nomi­nee who is accoun­ta­ble to the broa­der move­ment emer­ges from the pre­si­den­tial pri­ma­ries to defeat Donald Trump.” Ikus: https://​front​.moveon​.org/​a​b​o​u​t​/​?​u​t​m​_​s​o​u​r​c​e​=​f​r​o​n​t​&​u​t​m​_​c​o​n​t​e​n​t​=​nav

[4] 2015 – 2016an Alder­di Demo­kra­ta­re­kin aur­kez­tu zen. Hala ere, Esta­tu Batue­ta­ko Kon­gre­su­ko his­to­rian inde­pen­den­te gisa­ra antzi­na­ta­sun mar­ka dau­ka.

[5] Honen ingu­ruan sakon­tze­ko, ikus: http://​cana​rias​-sema​nal​.org/​a​r​t​/​2​5​0​6​5​/​f​e​m​i​n​i​s​m​o​-​d​e​l​-​9​9​-​l​a​-​u​l​t​i​m​a​-​e​s​t​r​a​t​e​g​i​a​-​p​a​r​a​-​d​e​s​p​i​s​t​a​r​-​a​-​l​a​s​-​t​r​a​b​a​j​a​d​o​ras edo http://​cana​rias​-sema​nal​.org/​a​r​t​/​2​5​7​0​5​/​e​n​-​l​o​s​-​e​s​t​a​d​o​s​-​u​n​i​d​o​s​-​e​l​-​s​o​c​i​a​l​i​s​m​o​-​t​e​-​l​o​-​t​r​a​e​-​e​l​-​d​e​p​a​r​t​a​m​e​n​t​o​-​d​e​-​e​s​t​ado

[6] Mani­fes­tuan hitzez hitz: “hemos pro­pues­to un uni­ver­sa­lis­mo que adquie­re su for­ma y con­te­ni­do des­de la mul­ti­pli­ci­dad de luchas que nacen des­de aba­jo.” p.106

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: