«Mahai­gai­ne­ra­tu nahi dugu nazio auzia ebaz­te­ko bes­te modu bat»

Gas­teiz­ko Auzo­la­na pilo­ta­le­kuan aur­kez­tu zuten ehun­dik gora gaz­tek GKS Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta, otsai­la­ren 17an. Askok agor­tutzat zituz­ten «kla­se ter­mi­noe­tan» min­tzo dira Ane Ibar­za­bal (1994) eta Unai Mar­ti­nez (1996), «ez itxu­raz­ko erra­di­kal­ta­sun bat antzez­te­ko», hau­tu poli­ti­ko gisa bai­zik, «asko­ta­ri­ko zapal­kun­tzen oina­rri komu­na aza­le­ratze­ko».

«Batzen gai­tue­na sozia­lis­moa­ren defen­t­sa da», dio­zue aur­kez­pen agi­rian. Bata­sun hori hutsu­ne bate­tik al dator?

Ez, GKS ez da eze­re­ze­tik sor­tzen. Pro­po­sa­men poli­ti­ko oro beza­la, gizar­te­ko errea­li­ta­te bate­tik sor­tzen da, eta gizar­te­ko errea­li­ta­te bati eran­tzu­te­ko. Hori da poli­ti­ka: errea­li­ta­tea egi­tu­ratzen duen indar harre­ma­nen sarean esku har­tzea, nor­be­re posi­zioa eta pro­po­sa­me­nak indar­tze­ko.

Beraz, non­dik dator bata­su­na?

Azken urteo­tan era ez-homo­ge­neoan Eus­kal Herrian gara­tuz joan den joe­ra poli­ti­ko sozia­lis­tan du jato­rria: lekuan leku gara­tu­ta­ko gaz­tetxeen pro­po­sa­me­nak, gene­ro auzia kla­se ikus­pe­gi­tik lan­tze­ko sareak eta ema­ku­me tal­deak, ikas­leen borro­kak, lan­gi­leen babes sareak… Oro har, kri­si kapi­ta­lis­ta­ren tes­tuin­gu­ruan sor­tu diren indar eta pro­po­sa­men poli­ti­ko sozia­lis­tek ahal­bi­de­tu dute sorre­ra. Par­tai­deak, berriz, asko­ta­ri­ko proiek­tue­ta­tik gatoz: kul­tu­ra­tik, uni­ber­tsi­ta­te­ko mili­tan­tzia ere­mu­tik…

Sis­te­ma kapi­ta­lis­taz eta gizar­te bur­ge­saz ari zare­te. Non­dik hasi duzue egoe­ra­ren ana­li­sia?

Fase des­ber­di­nak izan arren, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak lege pro­pioak ditu, eta beti erre­pi­katzen da egoe­ra bat: lan­gi­le­ria­ren gai­ne­ko domi­na­zioa. Ez dugu lan­gi­le­ria ikus­pun­tu eko­no­mi­ko soi­le­tik uler­tzen. Lan­gi­le iza­tea bizi bal­din­tza bat da, bizitza­ren ere­mu guz­tie­ta­ra hedatzen dena. Nahiz eta kapi­ta­lis­moa­ren fun­t­sa bizi balia­bi­deen jabetza pri­ba­tuan aur­ki­tu, kapi­ta­lis­moak gure bizitza­ren espa­rru guz­tiak deter­mi­natzen ditu. Edo­no­la ere, garran­tzitsue­na tes­tuin­gu­ru his­to­ri­koa azter­tzea da, lan­gi­le­ria­ren domi­na­zioa zer for­me­tan gau­zatzen den ikus­te­ko. Uste dugu kri­si kapi­ta­lis­tak defi­nitzen due­la egun­goa.

Inter­pre­ta­zio hori, ordea, gaz­te ikus­pe­gi­tik egi­ten duzue. Zer garran­tzi du alda­gai horrek?

Kri­sia­ren efek­tue­ta­ko bat izan da gaz­teon­tza­ko eze­gon­kor­ta­su­na eta bizi proiek­zio­ra­ko ezin­ta­su­na. Aurre­ko belau­nal­die­ta­ko gehie­nen auke­ra izan da jabetza­ra eta kon­tsu­mo dina­mi­ke­ta­ra sar­bi­dea iza­tea. Hori anto­la­kun­tza poli­ti­ko sin­di­kal eta poli­ti­ko han­dien emaitza izan da, bai­na den­bo­ran muga­tua, eta deu­sez­tatze bidean dago orain. Gai­ne­ra, dis­kur­tso eta hiz­te­gi poli­ti­ko jakin bat ego­kitzen ari da kri­si kapi­ta­lis­tak sor­tu­ta­ko egoe­ra­ra. Kla­se ter­mi­noe­tan hitz egi­tea arrotz bihur­tu da aurre­ko belau­nal­di­ko ezker mugi­men­du­ko kide asko­ren­tzat.

Zuek, ordea, kon­tzep­tu kla­si­koa­goak era­bil­tzen ditu­zue, ezta?

Kla­se ter­mi­no­lo­gia berres­ku­ra­tu nahi dugu, ez itxu­raz­ko erra­di­kal­ta­sun bat antzez­te­ko, bai­zik eta uler­tzen dugu­la­ko asko­ta­ri­ko zapal­kun­tzak —arra­za­re­na, gene­roa­re­na, gaz­te­ria lan­gi­lea­re­na…— kla­se dina­mi­ka glo­ba­la­ren emaitza dire­la. Ikus­pe­gi eko­no­mi­zis­ta eta erre­duk­zio­nis­ta batek zapal­kun­tzen oina­rri komu­na ezku­tatzen du. Guk ter­mi­no­lo­gia poli­ti­ko his­to­ri­koa berres­ku­ra­tu nahi dugu, oina­rri hori aza­le­ratze­ko eta mugi­men­du sozia­lei kla­se bata­su­na ahal­bi­detze­ko.

Egotzi dizue­te nazio auzia edo eus­kal erre­pu­bli­ka ez aipatzea.

Auzi bat ebaz­te­ko modu­rik era­gin­ko­rre­na auzia ongi plan­te­atzea da, eta horre­ta­ra­ko gal­de­ra bera ongi for­mu­la­tu behar da, eran­tzun ego­kia ema­te­ko. Nazio auzia gure ardu­ra nagu­sie­ta­ko bat da, bai­na desego­kia iru­ditzen zai­gu zen­bai­tek nola plan­te­atzen duten. Askok nazio auzia eta auzi sozia­la bereiz­ten dituz­te era­bat, bi errea­li­ta­te dife­ren­te bali­ra beza­la, eta horien arte­ko lehen­ta­su­nak ezar­tze­ra behar­tzen gai­tuz­te. Bai­na hori auzia plan­te­atze­ko modu bat bes­te­rik ez da, eta guk ez dugu bat egi­ten. Horrek jarre­ra poli­ti­ko bat ezku­tatzen du: uler­ke­ra horre­tan sar­tzen ez den oro espai­nol edo obre­ris­ta bihur­tzea, esa­te­ra­ko. Bai­na argi dio­gu ez dugu­la albo­ratzen nazio auzia. Guk Eus­kal Herrian nazio auzia ebaz­te­ko bes­te modu bat mahai­gai­ne­ra­tu nahi dugu, Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren alde lan egi­te­ko.

Zer ere­du da hori?

Kapi­ta­lis­moak nazio ere­du moderno ezber­din­du bat sor­tu du, eta hori bur­ge­sia­ren gida­ritza poli­ti­koa­ren men­pe dago era­bat. Kapi­ta­lis­moak sor­tzen duen komu­ni­ta­te ere­dua­ren ele­men­tu gehie­nak bote­re bur­ge­sa­ren dina­mi­ka­ri azpi­ra­tu­ta dau­de: erre­pi­de sareak, uni­ber­tsi­ta­teak, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koak, ehun pro­duk­ti­boa… Guk lan­gi­le kla­sea­ren nazioa­ren erai­kun­tza defen­datzen dugu, non komu­ni­ta­te horren ele­men­tuak kon­tzien­te­ki eta eti­ko­ki kon­tro­la­tu behar­ko lira­te­keen.

Zer for­ma luke nazio horrek?

Lan­gi­le kla­sea­ren eta bur­ge­sia­ren komu­ni­ta­te for­ma era­bat des­ber­di­nak dira, eta guk uste dugu bote­re bur­ge­sa­ren beha­rrei eran­tzun beha­rrean lan­gi­le kla­sea­ren intere­sei eran­tzun­go dion nazio ere­dua erai­ki behar dela. Lehe­na jada bada­go: Espai­nia­ko Esta­tua­ren eta 1979ko auto­no­mia esta­tu­tuen for­man. Biga­rre­na erai­ki behar da: Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren bidean gara­tu beha­rre­ko lan­gi­le nazioa­ren erai­kun­tza.

Eus­kal Herria zer da zuen­tzat?

Guretzat Eus­kal Herria egi­ten den zer­bait da, ez soi­lik alda­rri­katzen dena. Komu­ni­ta­te poli­ti­koa erai­kitze­ko espa­rru pro­pioa da, bizi for­ma pro­pioa erai­kitze­ko lan­gi­le­ria­ren boron­da­tea bada­goe­la­ko. Bai­na bitar­te­ko guz­tie­kin uka­tu izan da his­to­ri­ko­ki, bai­ta egun ere. Horri jus­ti­zia egi­tea dago­ki­gu. Bizi for­ma hori erai­kitze­ko, beha­rrez­koa da Eus­kal Herrian azpie­gi­tu­ra nazio­nal bat garatzea, lan­gi­le­ria­ren intere­sei eran­tzu­te­ko. Ber­tan, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­ko guz­tiak komu­ni­ta­te poli­ti­ko horren bizi espre­sio izan­go dira. Kapi­ta­lis­moak sor­tzen duen komu­ni­ta­tean, berriz, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koak dina­mi­ka kapi­ta­lis­ta­ren­tza­ko interes par­ti­ku­la­rra duten feno­me­noak dira, eta bizi­rau­pe­na dina­mi­ka kapi­ta­lis­ta horren men­pe­koa da era­bat. Horren aurrean, eus­kal kul­tu­ra sozia­lis­ta defen­datzea beha­rrez­koa da. Eus­kal Herria, beraz, kon­tzep­tu poli­ti­koa da guretzat, eta nazio erai­kun­tza, pro­ze­su sozia­lis­ta­ren par­te.

Gai­ne­ra­koan, nola jaso ditu­zue lehen erreak­zioak?

Aur­kez­tu baino ez gara egin, eta ikus­ten ari gara nola baliatzen diren aur­kez­pen soil baten mugak gure iru­di­te­gi sozial dis­tor­tsio­na­tua sor­tze­ko, ondo­ren erraz kol­pa dai­te­kee­na. Poli­ti­ka egi­te­ko modu hau oro­kor­tzen ari da pen­tsa­men­du libe­ra­lean: egia poli­ti­koak baino, aur­ka­ri poli­ti­koa­ren ingu­ruan sor­tzen den iru­diak defi­nitzen zai­tu. Ez dugu bat egi­ten horre­kin, eta kez­ka­ga­rria iru­ditzen zai­gu beren burua kri­ti­kotzat duten mugi­men­duak modu berean aritzea. Ez dugu inola ere ezta­bai­da poli­ti­koa saihes­tu nahi; gure erron­ke­ta­ko bat da hain­bat auzi­ren ingu­ru­ko ikus­pe­gia aha­lik eta modu gara­tu eta argie­nean pla­za­ra­tuz joa­tea.

Kla­se femi­nis­moa dio­zue. Inork pen­t­sa deza­ke gene­ro auzia biga­rren mai­lan uzten duzue­la.

Guretzat ez dago lehen eta biga­rren mai­la­ko zapal­kun­tza­rik. Guz­tiak dira domi­na­zio bur­ge­sa­ren for­ma kon­kre­tuak. Ondo­rioz, guz­tien fun­tzioa da lan­gi­le kla­sea domi­natzea. Gene­ro zapal­kun­tza andre lan­gi­lea­re­ki­ko ezar­tzen da, eta lan­gi­le kla­sea­ren men­de­ratzean sakon­tzen du. Uste dugu gene­ro zapal­kun­tza gain­ditzea bote­re bur­ge­sa borro­katze­ko lan­gi­le­ria­ren estra­te­gia­ren bai­tan koka­tu behar dugu­la. Gene­ro zapal­kun­tzak bere­bi­zi­ko garran­tzia du lan­gi­le­ria­ren­tzat, eta mili­tan­te guz­tion ardu­ra da pro­ble­ma­ti­ka hori geu­re egin eta gain­ditze­ko anto­la­kun­tza bitar­te­koak sor­tzea.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra ize­na har­tzea ez da ausaz­ko era­ba­kia…

Gaz­te pro­ble­ma­ti­ka ez da gaz­te­ria osoa­ri era­gi­ten dion auzia; lan­gi­le kla­se osoa­ri bere bizitza­ren aro batean era­gi­ten dion feno­me­noa bai­zik. Gaz­te­ria dio­gu­nean, lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re bati buruz ari gara. Gaz­te­ria lan­gi­leak fun­tzio jakin batzuk betetzen ditu bote­re bur­ge­sa­ren­tzat; adi­bi­dez, ira­ba­zi tasa han­ditzea ahal­bi­detzen dio. Gaz­te­ria dio­gu­nean, errea­li­ta­te espe­zi­fi­ko batez ari gara, eta GKS­ren hel­bu­rua da errea­li­ta­te horre­tan gaz­te pro­ble­ma­ti­kan esku har­tzea.

Nola egin­go duzue hori?

Tres­na espe­zi­fi­koen bidez. GKSk ez ditu hasie­ran aipa­tu­ta­ko adie­raz­pen sozia­lis­ta horiek koor­di­na­tu­ko; gaz­tetxeak, adi­bi­dez. Gaz­te pro­ble­ma­ti­kan esku har­tze­ko sor­tu­ko dituen tres­nak koor­di­na­tu­ko ditu. Lan­gi­le gaz­teen behar poli­ti­koei anto­la­kun­tza for­ma oro­ko­rrak eskai­ni­ko diz­kie, ere­du par­ti­ku­lar anitze­koak. Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa da kla­se gisa gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren ele­men­tu guz­tiak oso­ki txer­tatzea, gizar­tea­ren fun­tzio­na­men­du oro­ko­rra­ren bai­tan har­tzen dute­la­ko zen­tzua.

Itu­rria: Berria​.eus

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *