Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herria aldaketa bidean da, borrokan garen langile guztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnaka gatazketan lan eskubideen eta eskubide sozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokak egin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hain zuzen ere aurtengo Maiatzaren Lehenean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.
Euskal langileon kontrako erasoaldia ez da baretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte. Finantza sistemak eta multinazionalek erabakitzen dituzte gaur politikak, lan merkatua desarautu dute, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte. Langile borrokari esker ez balitz, oihaneko legea kapitalarentzat eta basamortu gorria langileontzat, besterik ez genuke izango.
Borroka sindikalaren premia gaur inoiz baino ageriagokoa da. Euskal sindikalgintzak harresia jarri dio euskal langileen kontrako oldarraldiari. Eta, gainera, ez gara horrekin konformatu. Bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomikoa aldarrikatzen dugu, eta alternatiba horren eraikuntza gaurdanik martxan da.
Maiatzaren Lehena beti da garrantzitsua sindikatuarentzat. Aurtengoa berezia dugu, LABen sorreraren 40.urteurrena ospatzen ari garelako. Egindako ibilbideak eman digun eskarmentutik eta aurtengo hauteskunde sindikaletan lortutako babesaren bultzadarekin, etorkizunera begira jartzeko unea dugu orain. Eta tamainako erronka dugu esku artean: eredu sindikalaren eztabaida, Euskal Herriak behar duen sindikalgintza eredua finkatu eta gauzatzeko.
Arduraz, konpromisoz eta ilusioz, bidea egiten jarraitzea dagokigu. Langile guztien defentsa da gure eginkizun behinena, eta horretarako lantokietan zein kalean, borrokarako eskaintza eta proposamen eraginkorrak egiten jarraitzeko konpromiso irmoa dugu.
Munduko militantziarik onenarekin, eta milaka euskal langile borrokalariren indarrarekin, lortuko dugu.
Gora langile borrokalariak!
Gora LAB!
BILBO
Bilbo, 12:00etan Manifestazioa
Zabalburu plazatik udaletxeraino
BUSTURIA-LEA ARTIBAI
Lekeitio, 12:30etan
manifestazioa Eskolapetik
Bermeo, 12:30etan
manifestazioa Goiko Plazatik
EZKERRALDEA
Barakaldo, 12:00etan
manifestazioa Bide Oneratik
ESKUMALDEA
Erandio, 12:00etan
manifestazioa Astrabuduako
Josu Muruetan plazan
DURANGALDEA
Durango, 11:30ean Gazte Blokea Andra Mariko Elizpetik Txiki Otaegi Plazara
Durango, 12:00tan Txiki Otaegi plazatik manifestazioa
HEGO-URIBE
Galdakao, 12.30etan plazako etxetik manifestazioa
DONOSTIA
Donostia, 12 :30etan Bulebarretik manifestazioa
DEBALDEA
Eibar, 12:00etan manifestazioa
BURUNTZA-GOIERRI
Beasain, 12:00etan manifestazioa Zubumuzu plazatik
Tolosa, 12:00etan manifestazioa Triangelutik
Hernani, 12:00etan manifestazioa Gudarien Plazatik
OARSO BIDASOA
Orereta, 12:30etan manifestazioa Alamedatik
KOSTA UROLA
Zestoa, 12:00etan plazatik manifestazioa (bi zutabe)
BAIONA
13:30etan manifestazioa Réduit Plazatik
MAULE
11:00etan manifestazioa Kurutze Xurian
ZIBURU
11:00etan manifestazioa Frontoitik
GASTEIZ
Gasteiz, 12:30etan manifestazioa Bilbo Plazatik
AIARA
Laudio, 12:00etan manifestazioa Lamuza Plazan
OION
Oion, 12:30etanmanifestazioa Nagusi Plazatik
IRUÑERRIA
9:30ean Potasasetik Iruñera Martxa
Iruñea, 12:00etan manifestazioa Autobus Geltokitik Gaztelu Plazara
BORTZIRIA
Bera, 12etan manifestazioa Funvera paretik
ERDIALDE-ERRIBERA
Lizarra, 12etan manifestazioa bus geltokitik
Tafalla, 12:30etan manifestazioa Nafarroako Plazatik
Tutera, 12:00etan manifestazioa Foru Plazatik
SAKANA
Altsasun, 12:00etan manifestazioa Foruen Plazan