Gaz­tetxe berria oku­pa­tu dute Portugaleten

zazpi kale gaztetxea asanblada

Martxoak 27, eguer­di­ko hama­bie­tan Por­tu­ga­le­te­ko Gaz­te Asan­bla­dak dei­tu­ta 100 gaz­tek oku­pa­zioa­ren alde­ko kale­ji­ra bat buru­tu dute alde zaha­rre­ko kalee­ta­tik. Ondo­ren Kos­ko­ja­les kalean koka­tu­ta dagoen etxe­bi­zitza bat oku­pa­tu dutelarik

Ongi eto­rriak izan­go zare­te “KOSKOENEA GAZTETXEA”REN ATEAK PAREZ-PARE ZABALIK AURKITUKO DITUZUE! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!

KOSKOENEA AURRERA!

Pasa den larun­ba­tean, Por­tu­ga­le­te­ko Gaz­te Asan­bla­dak Kos­ko­ja­les kalean hutsik zegoen erai­kin bat oku­pa­tu zuen. Erai­kin hutsik hau, gaz­tetxe bihur­tu dute. Momen­tuz, egun­do­ko lana egin dute gar­bitze­ko, eta lagun­tza ez da sobe­ran izan­go, nos­ki. Hitze­ta­tik ekin­tza­ra pasa­tu diren gaz­te hauen deial­die­ta­ra adi egon behar gara, Por­tu­ga­le­te­ko gaz­te­riak bes­te etor­ki­zun bat mere­zi due­la­ko. Gaz­tetxe berria «Kos­koe­nea» izen­da­tu dute.

PGA­ren oharra:

Gaur, Martxoak 27, Por­tu­ga­le­te­ko Gaz­te Asan­bla­dak hain­bat urtez hutsik zera­man etxe­bi­zitza bat oku­pa­tu du Alde Zaha­rre­ko Kos­ko­ja­les kalean.

Uda­lak gaz­te isil, pasi­bo eta kon­tsu­mis­tak nahi ditu. Gu, Gaz­te Asan­bla­da, ez gatoz bat inpo­sa­tu nahi izan digu­ten bizitza ere­dua­re­kin. Por­tu­ga­le­tek, eta Eus­kal Herriak, pai­ratzen duen sis­te­ma­ren bitar­tez (arlo sozial, eko­no­mi­ko eta poli­ti­koan) gaz­teon etor­ki­zu­na bal­din­tza­tu nahi dute, bai­ta hein han­di batean lor­tu ere. Ballon­ti mer­ka­tal gunean nahi gai­tuz­te, hiri­gu­ne­tik kan­po, eten­ga­be eros­ke­tak egi­ten, kon­tsu­mitzen, isilik…

Bai­na ez, ez dute lor­tu, ezta lor­tu­ko ere. Por­tu­ga­le­te gaz­te akti­bo, kri­ti­ko eta askez bete­ta dago. Honen era­kus­ga­rri dugu Gaz­te Asan­bla­da. 2 urte luze dara­matza­gu kalean, alter­na­ti­bak erai­kitzen, gurea ere den herria eral­datzen. Hamai­ka ekin­tza buru­tu ditu­gu (Sols­ti­zio gauak, bideo-ema­nal­diak, hitzal­diak, kale­ji­rak…), bai­na haue­kin jarraitze­ko ezin­bes­te­koa dugun lana­be­sa GAZTETXEA da.

Pau­soa ema­tea era­ba­ki dugu. Deno­na izan behar duen espa­zio auto­ges­tio­na­tua erai­kitzen hasi gara. Alde Zaha­rrak, eta Por­tu­ga­le­tek, behar duen erre­fe­ren­tziaz­ko gune kul­tu­ra­la bihur­tu­ko dugu, Uda­la­ren inola­ko esku­sar­tze eta inpo­sa­ke­ta­rik gabe. Horre­ta­ra­ko denok gara beha­rrez­koak, bai gaz­teok bai­ta auzo­ki­deak ere. Gu ardu­ra­tu­ko gara hil­da eta hautsez bete­ta zegoen etxe­bi­zitza hau gar­bi­tu eta bizi­rik man­ten­tzeaz. Uda­lak zuri-bel­tzean hain­bat urtez mar­gotzen saia­tu den kale hauek hamai­ka kolo­rez pin­ta­tu­ko ditu­gu! Denon artean egi­ten badu­gu deno­na izan­go da!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *