Atzo Ger­ni­ka gaur Don­bass – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

NAZIEN HOLOKAUSTOAREN BIKTIMAK OROITZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

1945eko urta­rri­la­ren 27an, sobie­tar tro­pek nazien kon­tzen­tra­zio-espa­rrua aska­tu zuten Ausch­witz-Bir­ke­nau Polonian.

Biga­rren mun­du gerra piz­tu ondo­ren, nazien tro­pak Fran­tzia­ko Esta­tuan sar­tu ziren eta haien sarras­ki-poli­ti­ka­ren ondo­rioz, gutxien­go etni­ko, homo­se­xual, komu­nis­ta, anar­kis­ta eta erbes­te­ra­tuak kon­tzen­tra­zio-espa­rrue­tan sar­tun zituz­ten. Orain­dik Fran­tzia­ko Esta­tuan jarraitzen zuten Espai­nia­ko Esta­tu­tik joan­da­ko-ak, tar­tean Hego Eus­kal Herri­ko herri­ta­rrak. Espai­niar Esta­tu­ko erail­da­ko per­tso­nen kopu­rua­ri dago­kio­nez 4000 per­tso­na­tik gora­koa izan zen. Nazis­moa­ren alia­tu estra­te­gi­koa zen Espai­nia­ko gober­nu fran­kis­ta­ren laguntzarekin.

Bus­tu­rial­de­ko per­tso­nak ere izan ziren nazis­moa­ren bik­ti­ma. Pedro Mada­ria­ga ber­meo­ta­rra Manthau-
seme­ko kon­tzen­tra­zio-espa­rruan egon zen pre­so; des­ager­tu egin zen, ziu­rre­nik erai­la. Bus­tu­ria­ko bizi­la­gu-na, Pedro Arro­na­te­gi eus­kal erbes­te­ra­tua naziek pre­so har­tu zuten, ihes egi­tea lor­tu zuen bai­na ondo­ren bere gati­bual­dian har­tu zuen tuber­ku­lo­siak jota hil zen. Roman Orbe ere Bus­tu­ria­ko bizi­la­gu­na Gur­se­ko erre­fu­xia­tu-espa­rruan egon zen, bai­na arma­da nazia sar­tu ondo­ren des­ager­tu egin zen. Flos­sem­ber­ge­ko beza­la­ko kon­tzen­tra­zio-espa­rrue­tan heriotza­ren martxak anto­latzen zituz­ten, non pre­soak hil eta bide baz­te­rre­tan uzten zituz­ten. Hori da hain zuzen ere, kon­tzen­tra­zio-espa­rrua aska­tu baino egun batzuk lehe­na-go hil zuten Bus­tu­ria­ko Anjel Lekuo­na­ren kasua.

Ausch­witze­ko aska­pe­na­ren 78. urteu­rre­nean, egu­ne­ro Ukrai­na­ko nazien batai­loien bon­bar­da­ke­tak ja-
saten dituz­ten Don­ba­se­ko biz­tan­lea­ria­ri gogo­ra­ra­zi nahi die­gu , 2023ko aben­duan baka­rrik jaur­ti zituz­ten 2.000 bon­ba baino gehia­go herri­tar zibi­len aur­ka, ospi­ta­lak, mer­ka­tuak, esko­lak… Ger­ni­ka bon­bar­da­tu zuten hegaz­ki­nek zera­matza­ten gama­dun gurutzeak, esbas­ti­ka ber­di­nak dara­matza­te soi­nean, gaur egun popu­la­zio zibi­la sarras­kitzen duen Ukrai­na­ko arma­da­ren batai­loiak . Ez deza­gun ahaz­tu 2014tik Ukrai­na­ko arma­dak eta para­mi­li­ta­rrek 15.000 per­tso­na ingu­ru hil dituz­te­la. Gar­bi­ke­ta etni­koa da haien hel­bu­rua. Era berean ez deza­gun ahaz­tu egun batzuk lehe­na­go Ukrai­na­ko pla­zak bete egin dire­la Ste­pan Ban­de­ra­ren jaiotza ospatze­ko. Ukra­nia­ren aitatzat dute, gaur egun­go agin­te­riek eta popu­pa­zioa­ren zati haun­di batek.

Ban­de­ra, Nazien kola­bo­ratzai­lea izan zen, ehun­ka mila erru­siar, polo­niar, judu, iji­to.. erail­ke­ta­ren ardu­ra­du­na izan zen. Faxi­ti­za­zioa, nazis­moa berriz ere hedatzen ari dira mun­duan zehar horre­gai­tik erne egon behar gara eta aurre­ra egin dezan era­gotzi behar dugu.

No pasa­ran!

Aska­ta­sun Hai­zea Herri Ekimena

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *