Momen­tu poli­ti­koaz /​Momen­to político

[EUS]

Azken aste osoan, Donos­tian, Ezker Aber­tza­leak ten­tsioa igo du eta mutu­rre­ra era­man du Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ko mili­tan­te­en­ga­na­ko pre­sioa, larun­ba­tean egoe­rak eztan­da egin eta gataz­ka fisi­koa iritsi zen arte. Agian, Ezker Aber­tza­le­koak orain arte iku­si gabe geun­den moduan estutzen saia­tu dira komu­nis­tak, eta horren adi­bi­de ditu­gu Kije­ra aurrean ger­ta­tu zen era­so fisi­koa (larun­ba­ta baino lehen), difa­ma­zioa, mili­tan­teen sei­na­la­men­du publi­koa, arra­zoi poli­ti­koen­ga­tik lane­tik kale­ra­tu iza­na edo larun­bat gauean mili­tan­te bat, aste guz­tian publi­ko­ki sei­na­la­tu duten ber­be­ra, etxe ata­ri­ra jarrai­tu eta ber­tan jipoi­tu izana.

Ezker Aber­tza­leak estra­te­gia bat eta baka­rra izan du Mugi­men­du Sozia­lis­ta­re­ki­ko bere sorre­ra­tik gaur arte. Iker Casa­no­va EH Bil­du­ko lege­bil­tzar­ki­deak EITBn Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ri buruz esan­da­koek eta esan gabe utzi­ta­koek ondo adie­raz­ten dute zer­tan datzan: mai­la media­ti­ko-publi­koan exis­ti­tu­ko ez balitz beza­la jokatzean eta, zer­bait esa­te­ko­tan, derri­go­rra bada, inola­ko garran­tzi poli­ti­ko­rik edu­ki ezin duen «gru­pus­ku­lo» erra­di­kal modu­ra proiek­tatzean. Ote­gi ere, toka­tu zaio­nean, horre­ta­ra muga­tu da. Kale mai­lan, aldiz, egu­rra ema­ten dio­te mugi­men­dua­ri, ez elka­rriz­ke­ta eta ez ezta­bai­da poli­ti­ko arra­zio­na­lik ez dute nahi hare­kin, Mugi­men­du Sozia­lis­ta des­age­rra­raz­tea hel­bu­ru duten ekin­tzak soi­lik. Horre­la uler­tzen da Mugi­men­du Sozia­lis­ta txos­na eta espa­zio publi­koe­ta­tik kan­po­ra­tu iza­na edo hain­bat herri edo auzoe­ta­ko Ezker Aber­tza­le­ko gaz­te­ria osoa esklu­si­bo­ki mugi­men­dua blo­keatze­ko eta ahul­tze­ko lane­ta­ra jarri izana.

Honez­ke­ro eskue­ta­tik joan zaio egoe­ra, ordea, har­tu­ta­ko estra­te­giak ez bai­tu bat egi­ten errea­li­ta­tea­re­kin. Nola bihur­tu dai­te­ke iku­se­zin zaz­pi mila per­tso­na baino gehia­go­ko mani­fes­ta­zioak egin dituen eta dagoe­ne­ko eus­kal gizar­tea­ren zati han­di batek eza­gutzen duen mugi­men­du bat? Zer­ga­tik jarraitzen dute pen­tsatzen egun bate­tik bes­te­ra des­age­rra­ra­zi deza­ke­te­la lauz­pa­bost urte haz­kun­dean dara­matzan mugi­men­du bat?

Itaia Ema­ku­me Sozia­lis­ten Anto­la­kun­dea­ren aste­bu­ru­ko jar­du­nal­dien arra­kas­ta haz­kun­de horren adi­bi­de da, bai­ta aipa­tu­ta­ko Ezker Aber­tza­lea­ren estra­te­gia­ren era­gin­kor­ta­sun eza­re­na ere. Nahiz eta Itaia­ren aur­ka­ko difa­ma­zio eta bur­la kan­pai­na bat egon den astee­tan zehar –femi­nis­mo hege­mo­ni­koa kri­ti­katzea­ga­tik eta hare­ki­ko modu inde­pen­den­tean anto­latzea­ga­tik matxis­tak dire­la edo gizo­nek engai­na­tu dituz­te­la esa­nez, adi­bi­dez– eta Berria egun­ka­rian zein Eus­ka­di Irra­tian zen­bai­tek gezur eta desitxu­ra­ke­ta horiek eli­ka­tu dituen, mila lagun baino gehia­go batu zituen Itaiak Her­na­nin, eta gehien­go zaba­la ema­ku­mez­koek osatzen zuten, gai­ne­ra. Ema­ku­meak poli­ti­zatzen eta anto­la­kun­tza­ra batzen egi­ten duen lan nekae­zi­na­ren emaitza izan da hori. Ema­ku­me lan­gi­leen­ga­na­ko zapal­kun­tza azter­tu eta horri aurre egi­te­ko bitar­te­koen ingu­ruan haus­nar­tze­ko batu ziren, eta bai­ta horrek sozia­lis­moa­ren erai­kun­tza­re­kin izan beha­rre­ko harre­ma­na pen­tsatze­ko ere.

Ezker Aber­tza­leak Mugi­men­du Sozia­lis­ta­re­ki­ko duen jarre­ra alda­tu egin behar­ko luke, bera­ren exis­ten­tzia ontzat eman eta bere jar­du­na nor­ma­li­za­tu. Horre­ta­ra­ko, gai­ne­ra, bi mugi­men­duen arte­ko gutxie­ne­ko jarre­ra eta marra gorri batzuk ados­tea beha­rrez­ko bal­din­tza da. Sor­tuk eta EH Bil­duk dute jarre­ra alda­ke­ta hori egi­te­ko gai­ta­su­na, eta beraz, haien ardu­ra da horri bide ema­tea. Bes­te­la, egoe­ra bor­titz horrek eta ten­tsioak area­gotzen jarraitzen badu, gal­tze­ko gehien ditue­na lan­gi­le kla­sea bera da, masa zaba­len­gan poli­ti­ka­re­ki­ko, mili­tan­tzia­re­ki­ko eta borro­ka­re­ki­ko des­atxi­ki­men­dua are gehia­go zabal­tze­ra arris­ka­tu­ko ginatekeelako.

2022ko ekai­na­ren 8a

Gedar (edi­to­ria­la)

[ES]

Duran­te toda la últi­ma sema­na, en Donos­tia, la Izquier­da Aber­tza­le ha ele­va­do la ten­sión y ha lle­va­do al extre­mo la pre­sión sobre los mili­tan­tes del Movi­mien­to Socia­lis­ta has­ta que el sába­do esta­lló la situa­ción y lle­gó el con­flic­to físi­co. Qui­zá los de la Izquier­da Aber­tza­le han tra­ta­do de expri­mir a los comu­nis­tas de la mane­ra que está­ba­mos sin ver has­ta aho­ra, y ejem­plo de ello es la agre­sión físi­ca que se pro­du­jo delan­te de Kije­ra –antes del sába­do – , la difa­ma­ción, el seña­la­mien­to públi­co de los mili­tan­tes, el des­pi­do del tra­ba­jo por moti­vos polí­ti­cos o el hecho de que el sába­do por la noche un mili­tan­te, el mis­mo al que han seña­la­do públi­ca­men­te toda la sema­na, al entrar al por­tal de su casa fue­ra apaleado.

La izquier­da aber­za­le ha man­te­ni­do una y úni­ca estra­te­gia res­pec­to al Movi­mien­to Socia­lis­ta des­de su fun­da­ción has­ta hoy. Las pala­bras y omi­sio­nes del par­la­men­ta­rio de EH Bil­du Iker Casa­no­va en rela­ción al Movi­mien­to Socia­lis­ta en EITB indi­can que se tra­ta de actuar como si no exis­tie­ra en el plano mediá­ti­co-públi­co y pro­yec­tar­lo como un «gru­púscu­lo» radi­cal que, si es nece­sa­rio, no pue­de tener nin­gu­na tras­cen­den­cia polí­ti­ca. Ote­gi, cuan­do le ha toca­do, tam­bién se ha limi­ta­do a eso. A nivel de calle, en cam­bio, dan leña al movi­mien­to, no quie­ren ni el diá­lo­go ni el deba­te polí­ti­co racio­nal con él, solo accio­nes enca­mi­na­das a erra­di­car el Movi­mien­to Socia­lis­ta. Así se entien­de que el Movi­mien­to Socia­lis­ta haya sido expul­sa­do de txos­nas y espa­cios públi­cos o que toda la juven­tud de la Izquier­da Aber­tza­le de dife­ren­tes pue­blos o barrios se haya pues­to a tra­ba­jar en exclu­si­va para blo­quear y debi­li­tar el movimiento.

A estas altu­ras la situa­ción se le ha ido de las manos, sin embar­go, por­que la estra­te­gia adop­ta­da no cua­dra con la reali­dad. ¿Cómo pue­de hacer­se invi­si­ble un movi­mien­to que ha hecho mani­fes­ta­cio­nes de más de sie­te mil per­so­nas y que ya es cono­ci­do por bue­na par­te de la socie­dad vas­ca? ¿Por qué siguen pen­san­do que de un día para otro pue­den erra­di­car un movi­mien­to que lle­va cua­tro o cin­co años en crecimiento?

El éxi­to de las jor­na­das de fin de sema­na de la Orga­ni­za­ción de Muje­res Socia­lis­tas Itaia es un ejem­plo de este cre­ci­mien­to y de la inefi­ca­cia de la cita­da estra­te­gia de la Izquier­da Aber­tza­le. A pesar de que duran­te sema­nas ha habi­do una cam­pa­ña de difa­ma­ción y bur­la con­tra Itaia –por cri­ti­car el femi­nis­mo hege­mó­ni­co y orga­ni­zar­se de for­ma inde­pen­dien­te hacia él dicien­do que son machis­tas o han sido enga­ña­dos por hom­bres– y tan­to en el perió­di­co Berria como en Eus­ka­di Irra­tia ha habi­do quien ha ali­men­ta­do estas men­ti­ras y ter­gi­ver­sa­cio­nes, Itaia sumó más de un millar de per­so­nas en Her­na­ni y la inmen­sa mayo­ría esta­ba com­pues­ta, ade­más, por muje­res. Esto ha sido fru­to de su incan­sa­ble labor de poli­ti­za­ción y de unión de las muje­res a la orga­ni­za­ción. Se unie­ron para ana­li­zar la opre­sión hacia las muje­res tra­ba­ja­do­ras y refle­xio­nar sobre los medios para com­ba­tir­la, así como su rela­ción con la cons­truc­ción del socialismo.

La acti­tud de la izquier­da aber­za­le hacia el Movi­mien­to Socia­lis­ta debe­ría cam­biar, dar por bue­na su exis­ten­cia y nor­ma­li­zar su actua­ción. Para ello, ade­más, es con­di­ción nece­sa­ria acor­dar una posi­ción míni­ma y unas líneas rojas entre ambos movi­mien­tos. Sor­tu y EH Bil­du tie­nen la capa­ci­dad de hacer ese cam­bio de acti­tud, por lo que es su res­pon­sa­bi­li­dad dar­le cau­ce. De lo con­tra­rio, si esta situa­ción vio­len­ta y la ten­sión sigue aumen­tan­do, la que más tie­ne que per­der es la pro­pia cla­se tra­ba­ja­do­ra, por­que nos arries­ga­ría­mos a exten­der aún más el des­ape­go hacia la polí­ti­ca, la mili­tan­cia y la lucha en amplias masas.

8 de junio de 2022

Gedar (edi­to­rial)

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.