Koro­na­bi­ru­sa, kar­tze­la eta erre­pre­sio sozia­la

Agi­ri honen bitar­tez Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak koro­na­bi­ru­sak kar­tze­le­tan zein kalean era­gin­da­ko egoe­ra erre­pre­si­boen ingu­ru­ko ira­kur­ke­ta pla­za­ratzea dau­ka hel­bu­ru. Bi zati­tan bana­tu­ko dugu ira­kur­ke­ta hau, jakin­da biak estu lotu­rik dau­de­la: kar­tze­la eta kalea.

Kar­tze­la.

Ohi­koa den moduan, kasu hone­tan ere kar­tze­la barruan dau­den per­tso­nak are eta egoe­ra oke­rra­goan dau­de edo­zein zail­ta­su­na­ren aurrean. Mun­du­tik nahi­ko iso­la­tu­ta dau­de egu­ne­ro­koan, eta eza­rri­ta­ko neu­rrie­kin iso­la­tua­go dau­de orain eta, ondo­rioz, babes­ga­be­ta­sun egoe­ra han­dia­go batean. Bai Espai­niar zein Fran­tziar Esta­tue­tan bisi­tak debe­ka­tu dituz­te.

Espai­niar Esta­tu­ko kar­tze­le­tan dau­den pre­soei (BOE, martxoa­ren 15eko INT/​227/​2020) dei gehia­go onar­tu diz­kie­te tele­fo­noz kon­tak­tua man­ten­du deza­ten, bai­na bes­te­tik abo­ka­tuen bisi­tak ber­tan behe­ra utzi dituz­te, haue­ki­ko komu­ni­ka­zioak dei tele­fo­ni­koe­ta­ra murriz­tuz, pre­soa­ri honek dakar­kion babes­ga­be­ta­su­na­re­kin. Kar­tze­lak, berez, nahi­ko leku ilu­nak dira pre­soen­ga­na­ko gehie­gi­ke­riak aurre­ra era­ma­te­ko orduan, eta egoe­ra honek pre­soen kon­tra­ko era­soei erraz­ta­sun bat gehia­go ema­ten dio. Egun­ka­ri­rik ezin­go dute jaso eta pos­ta, oro har, motel­du­ta dago Correos-en egoe­ra­ga­tik. Arro­pa pake­te­rik ezin dute jaso.

Fran­tziar Esta­tu­ko kar­tze­le­tan dau­den pre­soei dago­kie­nez, 20 euro kar­ga­tu­ko diz­kie­te tele­fo­noan martxoan, eta 40 api­ri­lean, etxe­koe­kin kon­tak­tua izan deza­ke­te­la ber­matze­ko. Era berean tele­bis­ten alo­kai­rua doa­ne­koa izan­go da tar­te hone­tan. Asis­ten­tzia juri­di­koa­ri dago­kio­nez, ordea, abo­ka­tuak kar­tze­la­ra joan ahal­ko lira­te­ke soi­lik larri­ta­sun han­di­ko kasue­tan, nahiz eta ez den zehaz­ten zein­tzuk diren kasu horiek. La Pos­te-ek ez du ber­matzen gutu­nak hela­raz­tea eta egun­ka­ri­rik ere ez dute jaso­ko. Arro­pa pake­te­rik ezin dute jaso.

Ikus­ten dugu­nez, bai Espai­nia­ko zein Fran­tzia­ko kar­tze­le­tan asis­ten­tzia esku­bi­dea ukatzen ari zaiz­kie pre­soei, juri­di­koa zein medi­koa. Ezin­bes­te­koak diren bes­te sek­to­re batzuk martxan man­ten­tzen dituz­ten bitar­tean, pre­soei oina­rriz­koe­na ukatzen ari zaiz­kie berriz ere. Segur­ta­su­na­ren aitza­kia­pean, esku­bi­deen anu­la­zioa gau­zatzen ari dira. Azpi­ma­rra­ga­rria da Sevi­lla II kar­tze­la­ko kasua, non hila­be­teak diren medi­ku­rik ez dute­la. Bere lekuan boti­kak ema­ten diz­kien eri­zain bat doa.

Bes­te alde bate­tik, fran­tziar eta espai­niar kar­tze­lak masi­fi­ka­tu­ta dau­de, eta batzuen zein bes­teen lege­dia­ren ara­be­ra ez da bate­re zai­la pre­so bukatzea. Bes­te garai batean isun bate­kin zigor­tzen zituz­ten kasu asko, kar­tze­laz zigor­tzen dituz­te gaur. Alar­ma Egoe­ra dekre­ta­tu duten arren, inon­go momen­tuan ez dute plan­te­atu pre­so eriak, adin­duak, pre­ben­ti­boak eta kon­de­nak betetzear dituz­te­nak etxe­ra bidal­tzea. Ez dute plan­te­atu indul­tu­rik ema­tea, kri­si honen aurrean inoren osa­su­na ez dute­la lehe­nes­ten era­kutsiz. Lehen­ta­su­na zigor­tzea da.

Egoe­ra hone­tan gogo­ra­ra­zi behar dugu kar­tze­la barruan ditu­gun bur­ki­deak aska­ta­su­na­ren alde borro­ka egi­tea­ga­tik dau­de­la pre­so. Sal­bues­pen Egoe­ra hone­tan ere haien balo­reak, borro­ka eta amnis­tia osoa defen­datzea dago­ki­gu. Inoiz baino iso­la­tua­go man­ten­tzen dituz­ten hone­tan, aha­le­gin­du gai­te­zen haien ere­dua aha­lik eta gehien zabal­tzen, haien aska­ta­su­na alda­rri­katzen eta ondo­rio gisa kar­tze­la izan zuen haien borro­ka indar­tzen.

Kalea.

Kalea dio­gu, bai­na bene­tan kalea ere lapur­tu digu­te. Larrial­di sani­ta­rio baten aitza­kia­pean gure esku­bi­de guz­tiak lur­pe­ra­tu dituz­te. Etxean kon­fi­na­tu­ta gauz­ka­te edo lane­ra segur­ta­sun neu­rri­rik gabe joa­ten behar­tzen gai­tuz­te. Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren esen­tzia basa­tia age­rian gel­ditzen da. Ez da giza­te­ria babes­te­ko gai, eta ez hori baka­rrik, bai­zik eta sis­te­ma hori dela giza­te­ria gal­bi­de­ra dara­ma­na. Jen­dea bitar­te­ko medi­koen fal­ta­ga­tik hil­tzen ari da ospi­ta­lee­tan, pan­de­mia neu­tra­li­zatze­ko inola­ko gai­ta­su­nik ez dute era­kutsi mun­du­ko esta­tu kapi­ta­lis­tek, bai­na bai ordea erre­pre­sio maki­na­ria osoa neu­rri­ga­be era­bil­tze­ko.

Arma­dak kale­ra ate­ra eta Eus­kal Herria, muga fal­tsuez bitan zatitzeaz gain, mili­tar­ki oku­pa­tu dute. Oku­pa­zio inda­rrak Eus­kal Herrian aspal­di dau­den arren, indar era­kus­tal­dia egi­ten ari dira orain. Ger­ni­ka­ko Esta­tu­tua­ren eta Nafa­rroa­ko Foru Hobe­kun­tza­ren iru­zu­rrak age­rian gel­di­tu dira, izan ere Hego Eus­kal Herri­ko ins­ti­tu­zio admi­nis­tra­ti­bo guz­tiak Espai­nia­ko Gober­nua­ren men­pe dau­de­la ebi­den­tzian gel­di­tu bai­ta.

Kez­kaz ikus­ten dugu zelan shock eta bel­du­rra­ren dok­tri­na balia­tu­ta per­tso­na zibi­lak poli­zia­ren sala­ta­ri bihur­tzen dituz­ten, zelan auzo­ki­deek, lan­gi­leek, elkar zela­tatzen eta kon­tro­latzen duten, eta zelan oli­gar­kiak ondo neur­tu­ta­ko pano­ra­ma labo­ral, eko­no­mi­ko eta sozial gor­din honen aurrean erru­du­nei etor­ki­zu­ne­ko bal­din­tzak era­ba­kitze­ko auke­ra ema­ten die­ten inola­ko kon­tra­ja­rre­ra­rik gabe.

Poli­zia, bitar­tean, txe­ke zuria jaso du erre­pre­sioa apli­katze­ko. Kon­trol, isun eta atxi­lo­ke­tez gain, gehie­gi­ke­rien adi­bi­de ezber­di­nak iku­si ahal izan ditu­gu Eus­kal Herri­ko pun­tu ezber­di­ne­tan. Ez da zer­bait berria eta Sal­bues­pen Egoe­ra eza­rri aurre­tik, Por­tu­ga­le­te­ko Udal­tzain­goak bi per­tso­na tiro­ka­tu eta erail zituen Bara­kal­do­ko Erre­katxo auzoan autoz egin­da­ko jarrai­pen poli­zial bati bukae­ra ema­te­ko. Orain, bai­na, gus­tu­ra dabil­tza kolo­re guz­tie­ta­ko poli­ziak legea haiek dire­la fro­ga­tu nahian.

Gizar­te sumi­soa, akri­ti­koa, indar­tsua­re­kin otza­na eta ahu­la­re­kin oldar­ko­rra sor­tze­ko bitar­te­koa iza­ten ari da Sal­bues­pen Egoe­ra hau. Anto­la­kun­tza poli­ti­ko­ra­ko eta adie­raz­pen esku­bi­deak ber­tan behe­ra utzi dituz­te. Horren ordez pen­tsa­men­du una­ni­me liki­doa sor­tu dute mikro­bio baten aur­ka, honek arra­zoitze­ko gai­ta­su­na balu beza­la: “denok koro­na­bi­ru­sa­ren aur­ka”. Modu hone­tan, kla­se sozia­lik gabe­ko egoe­ra bat aur­kez­ten digu­te, hain zuzen ere, kon­fi­na­men­dua buka­tu eta gero ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta berria­ren aurrean kla­se-elkar­ta­su­na eta kla­se-borro­ka desage­rra­raz­te­ko.

Egoe­ra larri hone­tan ere, eta horre­xe­ga­tik batez ere, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak anto­la­kun­tza eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten jarrai­tu­ko du.

Eus­kal Herria, 2020ko martxoa­ren 21a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: