Martxoak 8 (I). M8 Ema­ku­me lan­gi­leon nazioar­te­ko egu­na! Batu gre­ba­ra! Batu iraul­tza­ra!

Berri­ro ere hur­bil­tzen ari zai­gu matxoa­ren 8a, eta egun honek sor­tzen duen atxi­ki­men­du zein mobi­li­za­zio egoe­ra oro­kor­tua­re­kin bate­ra, azto­ratzen hasi zaiz­ki­gu espa­zio mili­tan­te guz­tiak. Azken urtee­tan Eus­kal Herrian oihar­tzu­na har­tu duten ezta­bai­dek giro­tu­ta, urdu­ri gabil­tza denak, zer egin, nola egin, zei­ne­kin egin… zalan­tzaz josi­ta gau­de, elka­rre­kin ezta­bai­da­tu arren, geu­re buruak ezin argi­tu. Ipa­rra gar­bi izan­da ere, egun jaki­ne­tan buru­tu beha­rre­koa zehaz­tea kora­pi­la­tu egi­ten zai­gu. Haa­tik, dauz­ka­gun gabe­zia zein kon­trae­san guz­tiak gain­ditze­ra bidean, eta tes­tuin­gu­ruan era­gi­te­ko asmoz, gre­ba femi­nis­ta­ren hari­ra posi­zio bat har­tze­ko bete­beha­rrean iku­si gara. Hala, norae­za­ren sen­tsa­zioak barre­na har­tu digun guz­tion­tzat da gaur­ko sarre­ra hau, Itaia­tik egi­ten dugun apus­tua azal­tzea herri, auzo zein hezi­gu­nee­tan jar­du­te­ko lagun­ga­rri izan­go zai­zue­la­koan.

Jaki­na da, pasa­den urte­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ko lan­ke­te­kin mun­du zaba­lean zehar mili­oi­ka per­tso­na ate­ra geni­tue­la kale­ra. Ber­tan, gri­na nagu­si­tu bazen ere, behin egu­na pasa­ta, gutxi batzuen­gan soi­lik iraun du borro­kak bizi­rik. Are gehia­go, gehien­goak gogoan dituen alda­rriak asko urrun­tzen dira ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen borro­ka­tik. Mugi­men­du Femi­nis­tak Rihan­na­ren hitze­kin hun­kitzen, esta­tu fran­tzia­rre­ko zein espai­nia­rre­ko (eta hauen eus­kal adie­raz­pe­ne­ta­ko) jus­ti­zia bur­ge­sa zuzen­du nahian eta ema­ku­meon ahal­dun­tze­ra­ko eus­kal koo­pe­ra­ti­bis­moaz hitz egi­ten jarraitzen du. Zer­bai­te­tan huts egin genuen, beraz. 2018ko martxoa­ren 8ak bere frui­tuak eman baziz­ki­gun ere, beha­rrez­koa deritzo­gu egin­da­ko­tik ika­si, eta horren­bes­tean, ongi egin­da­koez gain, egin geni­tuen han­ka-sar­tze guz­tiak ere kon­tuan har­tu­ta, espe­rien­tzia guz­ti horri aur­ten bere lekua egi­tea­ri.

Gaur­koan, martxoa­ren 8aren hari­ra ate­ra­ko dugun lehen sarre­ra hone­tan, bi ira­kas­pen mahai­gai­ne­ra­tu nahi geni­tuz­ke: hurren­go astee­tan igo­ko ditu­gun sarre­re­tan sakon­du­ko ditu­gu­nak. Bate­tik, ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza­re­kin amaitze­ko ezin­bes­te­koa dela sub­jek­tu gisa lan­gi­le kla­sea har­tzea. Hots, des­ja­be­tuon borro­ka femi­nis­ta alian­tza inter­kla­sis­te­ta­tik urrun­du eta kla­se inde­pen­den­tzia­ren bai­tan koka­tu behar dugu­la. Bes­te­tik, gre­ba femi­nis­ta era­gin­ko­rra izan dadin, beha­rrez­koa dela sozia­lis­moa erai­kitze­ko lana­bes iza­tea, edo bes­te­la esan­da, estra­te­gia iraul­tzai­le baten bai­tan hel­bu­ru zehatzak esku­ratzea ahal­bi­de­tu­ko digun borro­ka egun gisa uler­tu behar dugu­la martxoak 8a.

Lehen pun­tua­ri dago­kio­nean, egia da azken aldian Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ko hain­bat kolek­ti­bo kla­se bur­ge­sa­ren alda­rrie­ta­tik urrun­tzen eta bere kla­se sozia­la­ren alde lerro­katzen ari gare­la. Eta bizi­ki poz­ten gara, honek mili­tan­te­on des­ja­be­tu izae­ra­ren ingu­ru­ko kon­tzien­tzia­zio bati eran­tzu­ten bai­tio. Aitzi­tik, borro­ka femi­nis­ta kla­se ikus­pun­tu­tik lan­tzea gai­len­tzen ari bada ere, oro har, ema­ku­me lan­gi­leon egoe­ra par­tzial­ta­su­na­ren bai­tan kokatzen jarraitzen da: zapal­kun­tza honi aurre egi­te­ko, Mugi­men­du Femi­nis­ta­ri auto­no­mia orga­ni­za­ti­bo eta poli­ti­ko osoa eslei­tuz. Honen isla da, adi­bi­dez, hain­bat kolek­ti­bok, sub­jek­tutzat ema­ku­me uni­ber­tsa­la har­tze­tik ema­ku­me lan­gi­lea har­tze­ra pasa diren arren, geu­re aska­ta­su­na gau­zatze­ko kla­se bata­su­na­ren ezin­bes­te­ko­ta­su­na ukatzen dute­la.

Azken aldian femi­nis­moa­ren bai­tan indar­tzen ari den ahiz­pa­ta­sun uni­ber­tsa­la­ren ideia­re­kin amai­tu nahi dugu. Argi dago gure artean arra­ka­lak sor­tzen ditue­na ez dire­la ez gure hau­tu sexua­la, ez nor­be­ra­ren gene­roa uler­tze­ko dau­ka­gun era, ezta ema­ku­meon espa­zioe­tan pasatzen dugun den­bo­ra kopu­rua ere… guz­ti hauek dauz­ka­gun bizi proiek­tuen adie­raz­pe­nak dira, ez sor­bu­ru. Hor­taz, sasi-bata­sun horre­kin pus­katze­ko arra­zoia ez da femi­nis­ton arte­ko aniz­ta­su­na, gure burua femi­nis­tatzat dau­ka­gu­non artean dagoen pos­tu­ra anta­go­nis­ten exis­ten­tzia, bai­zik. Hau da, kla­seen deu­sez­ta­pe­na bilatzen duen ema­ku­me lan­gi­le baten eta esplo­tatze­ko dau­kan gai­ta­su­na han­ditzea bilatzen duen ema­ku­me bur­ges baten artean dagoen ezber­din­ta­su­na ezin da aniz­ta­su­na­ren bidez azal­du, ezpa­da, bate­ra­ezi­na den fun­tsez­ko aur­ka­ko­ta­su­na­ren bidez.

Ondo­rioz, sub­jek­tua eta bidean dauz­ka­gun kide zein etsaiak ez dira begi­ko­ta­su­na­ren edo boron­da­tea­ren ara­be­ra hau­tatzen; aitzi­tik, gure kla­se sozia­lak eta honen aurrean har­tzen dugun posi­zio poli­ti­koak deter­mi­natzen ditu. Ale­gia, lan­gi­le izan­da, berau gain­ditze­ko jar­dun zuze­na­ren alde ala gure inpo­ten­tzia egoe­ra beti­kotzen duten prak­ti­ka post­mo­der­noen alde lerro­katzea da ele­men­tu deter­mi­nan­tea. Horren­bes­tean, arrotza zai­gun ema­ku­me guz­tion arte­ko bata­sun horrek gene­ro guz­tie­ta­ko bur­ge­sen bote­re sozia­la han­ditze­ko eta lan­gi­leon baliz­ko anto­la­kun­tza poli­ti­koa deu­sez­tatze­ko soi­lik balio du.

Eus­kal Herri­ko kasu­ra eka­rri­ta, eza­gu­na da gure lurre­tan Mugi­men­du Femi­nis­tak dau­kan espek­tro zaba­la: bere ildo eta anto­la­ke­ta moduen des­akor­dioe­tan islatzen dena. Azken bi urtee­tan, bai­na, mugi­men­du­ko era­gi­le batzuek soi­lik har­tu­ta­ko era­ba­kia­ren ondo­rioz, Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta osoa­ren bata­su­na iru­di­ka­tu da, ustez­ko ados­ta­sun horren ize­nean, mugi­men­du­ko gai­non­tze­ko espa­zio femi­nis­ta guz­tioi auto­no­mia poli­ti­koz eta orga­ni­za­ti­boz jar­du­tea uka­tuz. Egoe­ra honen aurrean argia da gure posi­zioa: gu ere Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ren par­te iza­nik, ez dugu martxoak 8an jar­du­te­ko gure zile­gi­ta­su­na zalan­tzan jar­tzea onar­tu­ko. Are gehia­go, ain­tzat har­tu­ta bere kla­se izae­ra­re­kin bat-etor­tzen ez den prak­ti­ka poli­ti­koa garatzen due­nak ez ditue­la ema­ku­me lan­gi­leon intere­sak defen­datzen, eta horren­bes­tean, gu ez gai­tuz­te­la era­gi­le horiek ordez­katzen.

Hasie­ran aipa­tu­ta­ko biga­rren ira­kas­pe­na­ri dago­kio­nean, gre­bek lan­gi­le estra­te­gia baten bai­tan edu­ki beha­rre­ko zen­tzua­ri erre­pa­ra­tu nahi genio­ke. Bate­tik, gre­ba baten fun­t­sa ekoiz­pe­na ete­tea­ren bidez, lan­gi­leon alda­rri bat gau­zatzea den momen­tu­tik, gre­bek hel­bu­ru zehatzen alde­ko borro­ka izan behar dute. Izan ere, gure bizien aspek­tu guz­tien nola­ko­ta­su­na kla­se borro­ka­ren ondo­rio bada ere, hau da, eten­ga­be­ko kla­se borro­ka batean bizi baga­ra ere, gre­bak buge­sia­ri aurre egi­te­ko tres­na bat dira: kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan ekoiz­te­ko gai­ta­su­na des­ja­be­tuon­gan dagoe­nez, fun­tzio hori gau­zatzea­ri uko egi­nez. Hala, gre­ba batean sol­da­ta­pe­ko lane­ra ez joa­tea ez da auke­ra edo albo-kal­te bat, bur­ge­sia­re­kin dau­ka­gun indar-korre­la­zioan bote­re-kuo­tak ira­baz­te­ko tres­na bai­zik.

Martxoa­ren 8aren ingu­ruan egun oro­kor­tu den uler­ke­ra­tik, ordea, gre­ba ema­ku­meon lana balioan jar­tze­ko egi­ten da. Ema­ku­meok lanik egi­ten ez badu­gu, mun­dua eten egi­ten dela, ema­ku­meon lanak garran­tzia due­la eta hau balo­ra­tu egin behar dela alda­rri­katzen da. Honek, bai­na, hain­bat zalan­tza sor­tzen diz­ki­gu: zer nola­ko balo­ri­za­zioa bilatzen dute? eko­no­mi­koa? sozia­la? eko­no­mi­koa iza­te­ko­tan, ze pro­po­sa­men dau­ka­te? zein­tzuk dira gre­ba­ren hel­bu­ru zehatzak? ze neu­rri mahai­ga­ne­ra­tu dute? martxoak 8ko plan­te­men­duak eza­rri­ta­ko xedeen egi­ka­ritzea ahal­bi­de­tu­ko du? xede horiek kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan gau­za­ga­rriak dira? edo oke­rra­go, xede horiek iraul­tzai­letzat dauz­ka­te?

Gau­zak hala, gre­bak lan­gi­le­ria­ren eta bur­ge­sia­ren arte­ko kon­fron­ta­zio zuze­ne­ra­ko plan­te­atu behar dire­la­koan gau­de, hots, kla­se borro­kan jar­du­te­ko dau­ka­gun tres­na gisa uler­tu behar dira gre­bak. Hala, egun hauek alda­rri abs­trak­tuak egi­te­ko eta borro­ka ideo­lo­gi­ko­ra­ko era­bil­tzea­ren uler­ke­ra gain­di­tu, eta alda­rri zehatzen defen­t­sa egin­go duen borro­ka egun gisa gau­zatze­ra iga­ro behar dugu.

Eta bes­te­tik, gre­bei ezar­tzen diz­kio­gun hel­bu­ru zehatzen eta oro­kor­ta­su­na­ren artean dagoen kone­xioa­ri erre­pa­ra­tu nahi dio­gu. Auzia ez da soi­lik gre­ba hel­bu­ru zehatzak erdies­tea ahal­bi­detze­ko disei­na­tua egon behar dela, izan ere, meka­nis­mo horri jarri­ta­ko hel­bu­ruek ekar­pen zuze­na egin behar dio sozia­lis­mo iraul­tzai­lea­ren erai­kun­tza­ri. Edo bes­te­la esan­da, hel­bu­ru tak­ti­koen gau­za­pe­na garai­pen poli­ti­kotzat har­tze­ko modu baka­rra, horiek zen­tzu estra­te­gi­koa edu­kitzea da. Alder­di hone­tan ere, hain­bat zalan­tza dauz­ka­gu martxoak 8 hone­ta­ra­ko gai­len­du den plan­te­amen­dua­re­ki­ko: ema­ku­me lan­gi­leon lana esta­tua­ren edo mer­ka­tua­ren intere­sen bidez anto­latzea garai­pen bat al da? zer­tan oina­rritzen da esta­tua zein mer­ka­tua men­pe­ra­tu eta des­ja­be­tuon intere­sen bai­tan jar­tze­ko gai­ta­su­na dugu­na­ren ideia? kolek­ti­bi­za­zioaz hitz egi­ten denean, asa­la­ri­za­zioaz hitz egi­ten da? zer uler­tzen da aska­ta­sun gisa? sol­da­ta dui­na edu­kitzea?

Esan­da­ko guz­tia kon­tuan har­tu­ta, ema­ku­me des­ja­be­tuon zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko beha­rrez­kotzat jotzen dugu des­ja­be­tuok anto­la­tu eta kaleak har­tzea. Hala, Itaia­tik dei egi­ten dio­gu Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­ria osoa­ri, bai egu­ne­ro­koan lan­gi­leon anto­la­kun­tza­ren alde lan egi­te­ra, bai­ta gre­ba femi­nis­ta hone­tan kla­se inde­pen­den­tziaz jar­du­te­ra ere. Hau da, herri, auzo eta ikas­tetxee­tan ema­ku­me lan­gi­leon aska­pe­na hel­bu­ru izan­go duen jar­du­na garatze­ko beha­rra­ren aurrean, matxoak 8ko gre­ba­ren anto­la­kun­tza­ra­ko lan­gi­leon espa­zioak sor­tze­ko beha­rra­ri ardu­raz eran­tzu­te­ra dei egi­ten dugu.

Hone­kin, beha­rrez­koa den tokie­tan espa­zio berriak sor­tzeaz ez ezik, jada­nik lanean dabil­tzan tal­dee­ta­tik jar­du­teaz ere ari gara. Jakin bada­ki­gu­la­ko, asko dire­la egu­ne­ro­koan ema­ku­me lan­gi­leon aska­ta­su­na­ren alde lan egi­ten dute­nak: herrie­ta­ko nes­ka tal­deak, cam­pu­se­tan anto­la­tu­ta­ko ema­ku­meak, gaz­tetxee­ta­ko era­gi­leak, ikas­tetxee­ta­ko espa­zio mili­tan­te­ak, herri eta auzoe­ta­ko gaz­te asan­bla­dak… Horre­ga­tik, hel­du den martxoak 8an inoiz baino garran­tzitsua­goa da ema­ku­meon aska­pe­na­ren ize­nean gizar­te bur­ge­sa­ri eus­ten dio­te­nen aurrean, lan­gi­leon anto­la­kun­tza­ren bai­tan kokatzen den Mugi­men­du Femi­nis­ta­tik jar­du­tea: his­to­riak era­kutsi digun beza­la, meta­bo­lis­mo kapi­ta­lis­ta­ri soi­lik oso­ta­su­na­ren ikus­pun­tu­tik egin dakio­ke­la­ko aurre.

Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa deritzo­gu martxoak 8aren ingu­ru­ko ezta­bai­da Eus­kal Herri­ko espa­zio mili­tan­te guz­tie­tan ema­tea. Oro­ko­rrean borro­ka femi­nis­ta, bai­na, zehaz­ki, egun hone­ta­ko gre­ba plan­te­atze­ko kon­tu­tan edu­ki behar diren ele­men­tu guz­tiak mahai­gai­ne­ratze­ko eta ezta­bai­dak sus­tatze­ko beha­rra bai­tau­ka­gu: emaitzatzat estra­te­gia inte­gral eta uni­ber­tsal batean gor­puz­tea jomu­ga duten, bai­na, aldi berean, tokian toki­ko bal­din­tzei zuzen­ki eran­tzun­go die­ten eki­me­nak izan­go dituz­te­nak. Hots, lan­gi­leon auto­de­fen­tsa­ren anto­la­kun­tza ardatz izan­da, zer egin, nola egin, zei­ne­kin egin… xeda­tu behar dugu: elka­rre­kin ezta­bai­da­tuz, geu­re buruak argi­tu behar ditu­gu. Zalan­tzaz josi­ta ego­te­tik, iraul­tza sozia­lis­ta jos­te­ra pasa behar dugu.

Ema­ku­me des­ja­be­tuon borro­ka femi­nis­ta iza­tez da lan­gi­leon bote­re poli­ti­koa­ren alde­ko gataz­ka, eta borro­ka sozia­lis­ta iraul­tzai­leak bere bai­tan dara­ma femi­nis­moa… horren­bes­tean, martxoak 8ko gre­ba femi­nis­tan ere, kalean iku­si­ko dugu elkar!

Gora ema­ku­me lan­gi­leon borro­ka!

JTK!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *