Ezta­bai­da ter­mi­no­lo­gi­koa baino askoz gehiago

Irai­lak 11an, estro­pa­den biga­rren igan­dean egon­go diren bi mani­fes­ta­zio­ren hari­ra ira­ku­rri­ta­ko hain­bat iritzik etsi­pe­nez bete nin­du­ten, eta amnis­tia­ren kon­tzep­tu poli­ti­ko osoa berriz, eta behar den adi­na azal­tze­ko beha­rra sen­ti­tu nuen.

«Bi mani­fes­ta­zio leku eta ordu berean, gau­za ber­be­ra eskatzen»: amnis­tia, ale­gia. Ba ez, ez da ber­di­na eskatzen dena, hala balitz ez ginen egoe­ra hone­tan aur­ki­tu­ko eta.

Amnis­tia jen­de gehie­nak pre­soak kar­tze­le­ta­tik ate­ratzea dela uler­tzen du, bai­na ez da hori soi­lik. Hori amnis­tia zen­tzu juri­di­koan soi­lik uler­tzea da, etsaia­ren logi­ka­ren bai­tan. Guretzat, amnis­tia, bere zen­tzu poli­ti­ko osoan, pre­soen bal­din­tza­rik gabe­ko irte­tea, ihes­la­rien buel­ta, eta espetxe­ra edo­ta deserri­ra era­man zituz­ten arra­zoien gain­ditzea da. Hau da, pre­soen ate­ratzea eta arra­zoi horien­ga­tik pre­so gehia­go egon­go ez dire­la ber­matzea. Garai­pe­na, finean. Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren kasuan, garai­pen hori Eus­kal Herri Sozia­lis­ta litzateke.

Azke­nal­dian, «Rufi­ren bideak» argi utzi du zer nahi duen eus­kal pre­so poli­ti­koen­gan­dik. Inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa lor­tze­ko fase iraul­tzai­le­tik nor­ma­li­za­zio poli­ti­koa­ren bidean akti­bo inde­pen­den­tis­ta bihur dai­te­ze­la, etsaia­ren lega­li­ta­tea onar­tuz eta gaur arte era­man­da­ko estra­te­gia (esta­tua­ri zile­gi­ta­sun oro ukatzea­re­na) albo bate­ra utziz. Rufik dio fase iraul­tzai­lea amai­tu­ta ez due­la zen­tzu­rik pre­soek espetxee­tan jarre­ra iraul­tzai­lea man­ten­tzea, bahi­tu poli­ti­ko moduan, eta estra­te­gia berri­ra mol­datze­ko espetxee­tan ere jarre­ra hori har­tu behar dute­la, edo­zein modu­tan espetxe­tik aha­lik eta azka­rren ate­ra eta aha­lik eta epe labu­rre­nean espetxeak hus­tu daitezen.

Gai­ne­ra, azke­nal­dian gero eta gehia­go ikus­ten ari gara estra­te­gia hau babes­tean “amnis­tia­ren nora­bi­dean” ema­ten diren pau­suak dire­la esa­ten dute­nak. Urte batzuez hitz hori albo­ra­tu zuten, eta berri­ro ere ari dira era­bil­tzen, bai­na bere zen­tzu poli­ti­koa guz­tiz desitxu­ratzen dute. Amnis­tia dei die­zaio­ke­gu hemen­dik 40 urte­ra espetxeak hus­tutzea­ri? Etsaia­ren lega­li­ta­tea­ren bai­tan pre­soak etxe­ra bueltatzeari?

Ezker Aber­tza­leak 1977ko amnis­tia legea arbuia­tu zuen, pre­soak kale­ra irten, bai­na egi­tu­raz­ko zapal­kun­tzak ber­din jarraitzen baitzuen, eta honen aur­ka borro­ka­tu ziren asko kar­tze­le­ra buel­ta­tu­ko baitzi­ren. Hau da, zapal­kun­tza bera gain­di­tu gabe ezin zen bene­ta­ko amnis­tiaz hitz egin, kar­tze­le­ra era­man zituen mili­tan­tzia hori orain­dik beha­rrez­koa zela­rik, zapal­kun­tza­ren oina­rriak alda­tu ezean. Urte­be­te nahi­koa izan zen Ezker Aber­tza­leak arra­zoia zue­la ikus­te­ko, 1978an 102 baitzi­ren Espai­nia­ko espetxee­tan zeu­den eus­kal pre­so poli­ti­koak. Arga­lak Arri­go­rria­ga­ko Amnis­tia­ren Alde­ko Komi­teei esan­da­ko hura gogoan izan behar degu:

Si hoy hay que luchar por la amnis­tía, tam­bién pien­so que la amnis­tía no pue­de ser sepa­ra­da de un con­jun­to de medi­das polí­ti­cas que son las úni­cas que pue­den hacer­la efec­ti­va (…) la amnis­tía no pue­de ser una medi­da ais­la­da, sino el resul­ta­do de una lucha que ha lle­ga­do al éxi­to, que ha dado los fru­tos por los que ese desarrollaba.

Batzuek dio­te ezta­bai­da hau soi­lik «ezta­bai­da ter­mi­no­lo­gi­koa» dela, bes­te batzuen­tzat egos­kor­ke­ria da, bai­na nire ustez ana­li­si hauek oso sin­plis­tak iza­teaz gain oker­tu­ta dau­de. Itxu­raz ter­mino baten ingu­ruan iza­ten ari den ezta­bai­da hau bi ildo poli­ti­ko ezber­di­nen arte­ko tal­ka da, bes­te hain­bat espa­rru­tan ere eman dai­te­kee­na, bai­na gaur egun Eus­kal Herrian amnis­tia­ren esa­nahia izan da kon­fron­ta­zio espa­rru nagusia.

Bi ildo hauek iraul­tza eta erre­for­ma dira, etsaia­ren logi­ka juri­di­ko­tik kan­po borro­katzea ala haren ins­ti­tu­zioe­ta­tik «kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­koa» aurre­ra era­ma­tea. Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak Donos­tian egin­da­ko ira­kur­ke­tak zioen moduan:

Bi garai­pen bes­te­rik ez dau­de: Edo Eus­kal Herri Lan­gi­leak due­la 50 urte hasi­ri­ko borro­ka buru­raino era­ma­ten du, edo nor­ma­li­za­zio poli­ti­koa dei­tu­ri­ko etsaien bakean mur­gil­tzen gara.

Gaur egun ere, espai­niar eta fran­tziar esta­tuen Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren gai­ne­ko kla­se eta nazio zapal­kun­tzak ber­din dirau, eta beraz, borro­katzea­ga­tik espetxe­ra joa­te­ko bal­din­tzek ere ber­din dirau­te. Hori dela eta egin behar degu borro­ka amnis­tia­ren alde. Pre­soen kale­ratzea, ihes­la­rien buel­ta, eta pre­so eta ihes­la­ri poli­ti­ko gehia­go egon­go ez dire­la ber­ma­tu­ko dituen inde­pen­den­tzia eta sozialismoa.

Pre­so iraul­tzai­leen aska­ta­su­na­ren bidean, eta Eus­kal Herria askatzea­ren bidean, eus­kal lan­gi­le­ria­ri dago­ki­gu ildo iraul­tzai­le bat jarrai­tuz Eus­kal Nazio Aska­pen Mugi­men­dua ber­piz­tea, hori izan­go bai­ta Eus­kal Herria­ri eta bere alde dena eman­da­ko bere seme-ala­bei amnis­tia eka­rri­ko die­na, soi­lik garai­pe­nak ber­ma­tu­ko bai­tu amnis­tia. Bakean bizi gai­te­zen, aska­ta­su­na­ren bakea nahi degu.

Asier Genua, amnis­tia­ren alde­ko militantea.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *