Rosario Román, Donostiako Poliklinikako sukaldean lan egiten zuen Sodexoko langilearen hilketaren harira, LABeko ordezkariok honakoa adierazi nahi dugu:
LAB sindikatuak gure atsekabea erakutsi eta elkartasuna adierazi nahi die Rosarioren lankideei eta bereziki, bere senideei. Era beran, hiltzaileak erasotu zuen biktimaren alaba, ahal den bizkorren, osa dadin nahi genuke.
Bikote ohiak beste emakume bat hil izana erabat gaitzetsi nahi dugu. Berriro ere, emakumeok, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna berma dadin, ganorazko politika eraginkorrik gauzatzen ez den gizarte matxista baten biktimak gara.
Amiatzeko, LABek euskal gizarte osoa deitzen du jardun eta mobiliza dadin izurri honekin BEHIN BETIKOZ AMAITZEKO eta honela BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BENETAKO EUSKAL HERRIA eraiki dezagun!
MATXISMOAK BADITU MILAKA AURPEGI, EGIOZU AURRE!
LAB Sindikatua
2011ko uztailak 4