Matxis­moak hil­tzen gai­tu!!- LAB Sindikatua

Rosa­rio Román, Donos­tia­ko Poli­kli­ni­ka­ko sukal­dean lan egi­ten zuen Sode­xo­ko lan­gi­lea­ren hil­ke­ta­ren hari­ra, LABe­ko ordez­ka­riok hona­koa adie­ra­zi nahi dugu:

LAB sin­di­ka­tuak gure atse­ka­bea era­kutsi eta elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die Rosa­rio­ren lan­ki­deei eta bere­zi­ki, bere seni­deei. Era beran, hil­tzai­leak era­so­tu zuen bik­ti­ma­ren ala­ba, ahal den biz­ko­rren, osa dadin nahi genuke.

Biko­te ohiak bes­te ema­ku­me bat hil iza­na era­bat gaitzetsi nahi dugu. Berri­ro ere, ema­ku­meok, gizon eta ema­ku­meen arte­ko ber­din­ta­su­na ber­ma dadin, gano­raz­ko poli­ti­ka era­gin­ko­rrik gau­zatzen ez den gizar­te matxis­ta baten bik­ti­mak gara.

Amiatze­ko, LABek eus­kal gizar­te osoa deitzen du jar­dun eta mobi­li­za dadin izu­rri hone­kin BEHIN BETIKOZ AMAITZEKO eta hone­la BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BENETAKO EUSKAL HERRIA erai­ki dezagun!

MATXISMOAK BADITU MILAKA AURPEGI, EGIOZU AURRE!

LAB Sin­di­ka­tua
2011ko uztai­lak 4

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *