Ant­ton Troi­ti­ño­ren aur­ka­ko jazar­pe­na­ren aurrean – Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimendua

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik ezer baino lehen gure babe­sa azal­du nahi dio­gu Ant­ton Troi­ti­ño­ri eta bere seni­deei, azken egu­no­tan pai­ratzen ari diren jazar­pen media­ti­ko, poli­zial eta judi­zia­la­ren aurrean. Ant­to­nen aur­ka­ko atxi­lo­ke­ta agin­duak eus­kal pre­so poli­ti­koen aur­ka­ko men­de­ku poli­ti­ka age­rian uzten du. Beraien legeak apli­ka­tu ondo­ren ate­ra da Ant­ton libre, bai­na legea­ren apli­ka­zioak ez due­nez bat egin beraien boron­da­te poli­ti­koa­re­kin Ant­ton berriz atxi­lotze­ko eta espetxe­ratze­ko agin­du dute, era­ba­ki poli­ti­koa ebaz­pen judi­zial moduan jantziz.

Espai­nia­ko Gober­nuak Eus­kal Herrian eza­rri duen jazar­pe­na egoe­ra­ren era­kus­le bat gehia­go da Ant­to­ne­kin ger­ta­tu dena. Espai­niar Esta­tuan eus­kal­du­nen­tzat lege­di bere­zi­tuak dau­de, espetxe poli­ti­ka bere­zi­tua dagoen beza­la. Erre­pre­sio estra­te­gia­ren zer­bitzu­ra dago Espai­nian jus­ti­zia sis­te­ma, eta eus­kal pre­so poli­ti­koen aur­ka­ko mutu­rre­ko neu­rriak beraien hel­bu­ru poli­ti­koen bai­tan era­bi­liak dira.

Bitar­tean Esta­tu terro­ris­moa bul­tza­tu duten poli­ti­ka­ri eta poli­ziak kalean libre dau­de­la iku­si dugu. Hauen­tzat ez dago biziar­te­ko zigo­rrik, saka­ba­na­ke­ta poli­ti­ka­rik. Hauen­tzat zigor­ga­be­ta­sun osoa dago, eta zigor­tuak izan dire­nen kasuan espetxe onu­rak, kon­de­na luzeak labur bihur­tzen dituztenak.

Irlan­da­ren ipa­rral­dean buru­tu zen bake pro­ze­suan bi urte­ren buruan pre­so poli­ti­koak kale­ra­tuak izan ziren, horre­ta­ra­ko damu­rik era­kutsi behar iza­nik gabe. Hegoa­fri­kan zor­tzi urte­ren buruan kale­ra­tu zituz­ten pre­so guz­tiak. Eus­kal Herrian abian den pro­ze­su demo­kra­ti­koak pre­soen kale­ratzea izan behar du ondo­rioe­ta­ko bat, eta hau luze baino lehen eman behar da. Horre­ta­ra­ko espetxe poli­ti­kak tres­na erre­pre­si­boa iza­tea­ri utzi behar dio.

Bide horre­tan herri­ta­rren pre­sioa eta mobi­li­za­zioa beha­rrez­koak izan­go dira.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.