Espai­niar inpe­ria­lis­moa­ren aurrean, herriok inde­pen­den­tzia! – Ses­tao-ko Gaz­te Asan­bla­da

Espai­niar aber­tza­le­ta­su­na­ren­tzat oho­rea den egun hau, urria­ren 12a, his­pa­ni­ta­te egu­na, geno­zi­dio kul­tu­ral eta sozia­la­ren esa­nahia du hain­bat herri­ren­tzat. 1492an Colo­nen agin­tean zeu­den ontziak ame­ri­ke­ta­ra iritsi zire­ne­tik, eta men­de asko­tan zehar, herri indi­ge­nek ideia, kul­tu­ra, hiz­kun­tza eta erli­jio inpo­sa­ke­taz bizitze­ra behar­tuak izan dira.

Men­de­bal­de­ko herriek beren gara­pen mili­ta­rrak eskain­tzen zien gai­ta­su­naz balia­tuz herriak zapal­du eta kolo­ni­za­tu zituz­ten, eta gaur orain­dik ere, ia bost men­de beran­dua­go, kolo­ni­zatzai­leek hasi­ta­ko eta lur­ja­beek eta herrial­de abe­ratse­tan egoitza duten mul­ti­na­zio­na­lek ber­matzen duten balia­bi­deen ustia­ke­ta eta pri­ba­ti­za­zioa jasan behar dute, egoe­ra horrek era­gi­ten duen pobre­zia­ren bik­ti­ma bihur­tuz.

Urria­ren 12a, espai­niar indar arma­tuen eta guar­dia zibi­la­ri eskai­ni­ta­ko egu­na da ere bai. Esta­tu­ko indar poli­ti­ko, eko­no­mi­ko eta sozia­lek ome­nal­di egi­ten die­te egoe­ra­ren man­ten­tzean eta edo­zein alda­ke­ta (Monar­kia ere­dua, anto­la­ke­ta erre­pu­bli­kar bate­ga­tik aldatzea, herrien auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­de­ren gau­zatzea, etab.) gala­raz­te­ko orduan duten pape­ra saritze­ko. Euren aurre­ti­ko kolo­ni­zatzai­leek egin­da­koa­ren oho­rea eskei­ni eta haiek egin­da­ko bidea ‑zuzen­bi­de esta­tua­ren jan­tzi demo­kra­ti­koaz orain­goan- jarrai­tu deza­ten; herrien nor­ta­su­na sun­tsi­tu eta hain­bat esku­bi­de zibil, poli­ti­ko, lin­guis­ti­ko eta sozial zapal­tzea­ga­tik sari­tuak dira.

Horre­ga­tik dio­gu argi; soi­lik herri gai­xo bat ila­rrai­tu eta harro­tu dai­te­ke bere his­to­ria eta orai­nal­di geno­zi­da eta arra­zis­taz. Urria­ren 12an ez dago ezer ospatze­ko, eta arra­zoi asko herrion inde­pen­den­tzia ozen alda­rri­katze­ko.

Auke­ra izan­go da horre­ta­ra­ko; alde bate­tik Ezke­rral­de­ko Ikas­le Aber­tza­lea­kek Mama­ri­ga­ko Itsa­so­ko Ama esko­lan 9tatik aurre­ra anto­la­tu­ta­ko herri esko­le­tan par­te har­tuz, eta arratsal­dez Iru­ñean Inde­pen­den­tis­tak sareak 17:00etan Golem zine­me­ta­tik irten­da anto­la­tu duen mani­fes­ta­zio nazio­na­lean.

Ses­tao­ko Gaz­te Asan­bla­da
www​.ses​tao​ko​gaz​tea​san​bla​da​.org

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *