Azke­nean, Egun­ka­ria libre – Bai Eus­kal Herria­ri

Lehe­nik, gure besar­ka­da beroe­na eskai­ni nahi die­gu Joan Mari
Torreal­dai, Iña­ki Uria, Txe­ma Auz­men­di, Martxe­lo Ota­men­di eta Xabier
Olea­ga­ri. Azke­nean EGUNKARIA LIBRE!

Orain­dik arlo eko­no­mi­koa­ri buruz­ko epaia ate­ratze­ke bada­go ere,
kon­tuak ate­ratze­ko garaia hel­du dela­koan gau­de.

Jus­ti­zia eza­gutzen ez duen sis­te­ma judi­zia­lak bete du bere fun­tzioa.
Egun­ka­ria itxi zuen, hain­bat eta hain­bat eus­kal herri­tar atxi­lo­tu,
tor­tu­ra­tu, kri­mi­na­li­za­tu eta gar­tze­le­ra­tu zituen; eta orain sis­te­ma­ren
aur­pe­gia gar­bitze­ko hel­bu­rua bete nahi du. PSEk, lot­sa gutxi­re­kin,
Espai­nian jus­ti­ziak fun­tzio­natzen due­la sines­ta­ra­zi nahi­ko digu.

Gaur­ko sen­ten­tziak ez dio itxa­ro­pe­na­ri zirri­ki­tu­rik ire­kitzen. Hor
dugu Egun­ka­ria­ren arlo eko­no­mi­koa­ri lotu­ri­koa eta Udal­bil­tza beza­la­ko
auziak hor dirau­te eta bide bere­tik eten izan dituz­ten proiek­tuen
zerren­dak ez du amaie­ra­rik.

Jus­ti­zia oina­rri ez duen sis­te­ma judi­zial baten­ga­tik ezin lite­ke
jus­ti­zia­rik espe­ro. Hale­re hain­bat alder­di poli­ti­kok, auzi­pe­ra­tuek
izan dituz­ten ondo­rio per­tso­nal, sozial eta eko­no­mi­koen­ga­tik kal­te
ordai­nak eskatzea­ri ekin dio­te.

Ez du zen­tzu­rik, kon­pon ezi­nak diren ondo­rion­ga­tik aur­pe­gia zuritzea
eskatzeak. Ez dugu minu­tu bat gal­du­ko, Espai­niar Gober­nuak egi­ni­ko
kal­teak eko­no­mi­ko­ki zen­ba­tu nahian, ezi­nez­koa bait da! Ez dago diru
aski mun­duan egi­ni­ko kal­tea kon­pon­tze­ko.

Alder­di poli­ti­koek, horre­la­ko­rik gehia­go ger­ta ez dadin kon­pro­mi­so­ak
har­tu behar­ko lituz­ke­te. Alder­di intere­sen gai­ne­tik, interes
elek­to­ra­len gai­ne­tik, herri gisa ema­ten diren era­soen aurrean ardu­ra
poli­ti­koaz jokatzea dago­kie poli­ti­ka­riei.

Gaur egun poz­ga­rria bada ere, inoiz baino pre­sen­tea­go dugu Eus­kal
Herria­ren aur­ka­ko gurutza­dak ez due­la ete­nik, eus­kal nor­ta­su­na
desitxu­ra­tu eta zatitze­ko estra­te­gian sakon­tzen ari dire­la eta 2600
egun baino gehia­go iga­ro ditu­gu­la EGUNKARIA erail zute­ne­tik.

Eus­kal Herrian, 2010eko api­ri­la­ren 1ean

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *