Agur t´erdi!
Alacant-en gatibu gaituzten Euskal Preso Politikoak, Espainian eta Frantzian suntsipen espetxeetan dauzkaten gainontzeko burkideekin batera, borroka eta erreibindikazio dinamika bati ekingo diogu. Pasa berri den urtarrilean jarri dugu lehen mugarria. eta ideia hauetara bildu nahi zaituztegu, lehenik eta behin, eskutitz honen hartzaile guztiak:
Borrokara. Borroka ez baita hurruneko zelaietan egiten; kalean, instituzioetan, ikastetxeetan, lantegietan,…bakoitzak bere duen esparru horretan garatzen baita. Eta guk, hemen eta orain espetxea dugu borroka esparru. Euskal herritarroi, oro har ukatzen zaizkigun eskubide ezberdinen artean baitira, beren-beregi euskal preso politikoei sistematikoki ukatzen zaizkigunak. Horra gure ekimenaren zioak:
Espetxean bizi dugun egoera ezin baita Euskal Herrian bizi den jazarpen egoeratik bereiztu. Aspaldidanik uztarri berean jarriak bait dituzte gobernu espainiar zein frantsesak herri eskubideen ukazio sistematikoak, eta espetxeratu gaituztenon eskubide funtsezkoenen zapalketak. Azken urteotan maiz altxatu dugu gure boza ukatzen zaizkigun eskubide hauen aldarrikapenean, eta oraingo honetan ere horixe gure protestaldiaren arrazoiak:
-Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Euskal Preso Politikoen kaleratzea eskatzen dugu. Espainian espetxe legediak bere 92. artikuluan, dioena betetzea, eta horrenbestez, euskal herritarroi ezartzen zaizkigun salbuespenezko lege interpretazio ankerrei amaiera ematea.
‑Bakartze politikarekin amaitzea. Ez baitira lege interpretazio ankerrak gure bizi-baldintzetan eragiten duten bakarrak. Espetxe berberatan gaituzten hainbat euskal herritar elkarrengandik bakartuta gaituzte. Politika honi amaiera ematea eskatzen dugu.
‑Bizi arteko espetxe zigorrik ez. Espetxe legediaren salbuespenezko aplikazioek ahalbidetzen bait dute euskal herritarrok espetxean 30 edota 40 urterarteko zigorrak bete behar izatea. Politika bidegabe eta anker honen amaiera exijitzen dugu.
Ikus daitekeenez, gizaki bezala gure erabateko suntsipena bilatzen duen, eta militante politiko garenez gero gure erreibindikazioa (garen horri uko egitea) jomuga duten neurriak ezartzen zaizkigu. Amaitzeko;
-Euskal Preso Politikoen Euskal Herriratzea. Dagozkigun eskubideen jabe gure senideengatik gertu, inolako txantaiaren objetu izan ez gaitezen. Estatuek, gure senideen bizia, eta osasuna ez dezaten txantaiarako elementu gisa erabili.
‑Estatus politikoa onartua izan dakigula. Euskal Herriaren eta euskal herritarron askatasunaren aldarrikapen eta defentsan jardutearen ondorioz espetxeratu gaituzte, arrazoi politikoak beraz. Honenbestez, estatus horren onarpena aldarrikatzen dugu.
Hona hemen zuengana jotzearen arrazoiak: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hasi duen borroka dinamikaren berri ematea, batetik; eta zure/zuen ekarpena eskatzea, besterik ez.
Endika (Alikante‑n, Barakaldotik 800Km baino gehiagotara sakanatua)