La Gaz­te Asan­bla­da de Bara­kal­do denun­cia la acti­tud repre­si­va mos­tra­da por la poli­cia municipal

Gaur goi­zean, Bara­kal­do­ko Gaz­te Asan­bla­dak pren­tsau­rre­ko bat buru­tu du uda­letxea­ren aurrean. Ber­tan jaki­na­ra­zi dute Bara­kal­don gaz­tetxe berri bat dagoe­la, pasa den larun­ba­tean, hilak 26, Olae­ta kalean hutsik zeu­den sei etxe­bi­zitza oku­pa­tu ostean. Bes­tal­de, gogor sala­tu nahi izan dute Bara­kal­do­ko udal­tzain­goak azken urteo­tan era­kutsi­ta­ko jarre­ra, non mehatxuak, iden­ti­fi­ka­zioak eta harro­puz­ke­ria nagu­si­tu izan diren. Joka­bi­de honen azken adi­bi­dea aste hone­tan ber­tan ger­ta­tu omen da gaz­tetxe berrian. Pren­tsau­rre­koan kon­ta­tu duten moduan, gar­bi­ke­ta lanak egi­ten ari zire­la udal­tzain­goa hara hur­bil­du eta, inola­ko agin­du judi­zia­lik era­kutsi gabe, leiho­tik sar­tu ostean hain­bat gaz­te iden­ti­fi­ka­tu dute, “eten­ga­be porra eskua­ren aur­ka igur­tziz eta mehatxuak egi­nez”. Hori dela eta, BGA­tik Bara­kal­do herri­ta­rrei udal­tzain­goa­ren jarre­ra harroa salatze­ra eta hori eki­di­te­ko har­tu beha­rre­ko neu­rri guz­tiak har­tze­ra dei egi­ten diete.

Median­te la rue­da de pren­sa cele­bra­da en la maña­na del día 30 de diciem­bre, la BGA se ha feli­ci­ta­do de que la juven­tud de Bara­kal­do ya cuen­te con un nue­vo espa­cio auto­ges­tio­na­do don­de poder desa­rro­llar hábi­tos de ocio alter­na­ti­vos. Han afir­ma­do que el nue­vo gaz­tetxe situa­do en la calle Ole­ta del barrio de Bagatza, se situa en una vivien­da que en su sía adqui­rio una empre­sa cons­truc­to­ra con el fin de espe­cu­lar. Miem­bros de la BGA han indi­ca­do que su fina­li­dad es muy dife­ren­te, ya que lejos de espe­cu­lar, tra­ta­rán de cons­truir un nue­vo espa­cio libe­ra­do para la juven­tud del muni­ci­pio. Aquí están par­te de las decla­ra­cio­nes de los por­ta­vo­ces del colec­ti­vo juve­nil. Así mis­mo, han afir­ma­do no ver­se sor­pren­di­dos­por las mane­ras de actuar de poli­cia nacio­nal, guar­dia civil o Ertzain­tza pero han mos­tra­do su preo­cu­pa­ción por la deri­va repre­si­va que a su enten­der está adqui­rien­do la poli­cia muni­ci­pal de Bara­kal­do. Ani­man a la ciu­da­da­nía a res­pon­der ante esta acti­tud hacien­do fren­te a la impunidad. 

gaztetxe berriaBadu­gu gaz­tetxe berria! Tontxu aurre­ra jarraitzen dugu! Ezin ditu­zu gure proiek­tuak eta ametsak zapuztu!
Bara­kal­do­ko gaz­teok orain arte gaz­tetxe baten beha­rra eto­rri gara alda­rri­katzen, horre­ta­ra­ko ditu­gun arra­zoiak asko bai­ti­ra. Gaz­te asan­bla­dan lan­tzen eta jorratzen ditu­gun gaiak anitzak dira: eus­ka­ra, ema­ku­meon borro­ka, jai herri­koiak, kul­tur, aisial­di eta bizi ere­du askatzai­leak, pre­soe­ki­ko elkar­ta­su­na, erre­pre­sioa, etxe­bi­zitza esku­bi­dea, kontsumismoa,etab. Ekin­tza eta akti­bi­ta­te alter­na­ti­boak ere anto­latzen ditu­gu, hala nola, bideo foru­mak, musi­ka ema­nal­diak, ber­tso saioak, tai­le­rrak (musi­ka, mala­ba­reak, esku­la­nak, komi­kiak, eus­kal dantzak…)…

Gaz­tetxea gaz­teon­tza­ko leku askea eta auto­ges­tio­na­tua da edo­zein era­gi­lek zein gaz­tek, par­te har­tu eta era­bil deza­kee­na. Beraz, lanean hasi­ko gara orain arte egin ditu­gun akti­bi­ta­te eta ekin­tzak aurre­ra ekin dezaten.

Gaz­te asan­bla­dak espe­ku­la­zioa­ren etsaia da eta etxe hutsak oku­pa­tuz gaz­teok uka­tua dugun etxe­bi­zitza esku­bi­dea alda­rri­katzen dugu. Orain­go hone­tan, Ole­ta kalean 2 urtez hutsik egon den eta “kons­truk­to­ra” batek espe­ku­latze­ko asmoz ero­si zuen erai­ki­na oku­pa­tu dugu. Gure asmoa bes­te bat da, ez dugu ez espe­ku­la­tu­ko ezta gure pol­tsi­koak diru ziki­nez bete­ko, gaz­teon­tza­ko leku libre eta auto­ges­tio­na­tua, hala nola, gaz­tetxea eskai­ni­ko dugu. Horre­ta­ko, erai­ki­nean behar ditu­gun gelak eta guneak iza­te­ko, ego­kitzen eta berre­rai­kitzen hasi­ko gara.

Geroz­tik, gaz­tetxe­ra hur­bil­tze­ra eta akti­bi­ta­te eta ekin­tze­tan par­te har­tze­ra gon­bi­datzen zaituztegu.

Lehe­nik eta behin, mila zorion Bara­kal­do­ko gaz­teei aben­dua­ren 26tik gaz­tetxe berria dute­la­ko. Daki­zue­nez, aste luzee­ta­ko jazar­pen eta mehatxu ito­ga­rrien ostean, aben­dua­ren 1ean Ertzain­tzak eta Udal­tzain­goak, Uda­la­ren agin­duz, Maka­la gaz­tetxea hus­tu eta itxi egin zuten. Maka­la gaz­tetxeak bi urte pasatxo­ko ibil­bi­dea egi­na zuen eta herri­ko hamai­ka era­gi­le zein auzo­ta­rren babe­sa jaso zuen. Gure herri­ko agin­ta­rien­tzat, ordea, mehatxua gu geu gara, euren jen­dar­te ere­dua­ren bes­te kate-begi bat ez gare­la­ko eta, horre­taz gain, atze­ra­koia, alie­natzai­lea eta injus­tua den jen­dar­te ere­du horri aurre egin eta bere kon­trae­sa­nak age­rian uzten ditugulako.

Gaz­teok, sis­te­ma honen balio atze­ra­koiak nabar­men uztea­ga­tik, komu­ni­ka­bi­deek lau hai­zee­ta­ra zabal­tzen dituz­ten gezu­rren jo-pun­tuan gau­de: gaiz­ki­leak, aitatxo eta amatxo­ren kon­tu­ra bizi garen para­si­toak, kol­pe zorri­rik jo gabe bes­te­ren etxee­tan gauez sar­tzea gogo­ko dugun ban­pi­ro­ak… dene­tik entzun dai­te­ke guri buruz. Bar­ka die­za­gu­te­la hala pen­tsatzen dute­nek bai­na guk espe­ku­latze­ko, lan­gi­leak esplo­tatze­ko eta diru ziki­nez bete­ta­ko ete­ki­nak lor­tze­ko era­bil­tzen diren etxe hutsak herria­ren zer­bitzu­ra jar­tzen ditu­gu. Hori deli­tua bada, ados, gaiz­ki­leak gara. Aitatxo eta amatxo­ren kon­tu­ra bizi garen para­si­took, hamai­ka irain, kol­pe, isun eta epai­ke­ta sufri­tu behar iza­ten dugu jen­dar­te jus­tu eta soli­da­rioa­goa bihur­tze­ko borro­kan. Gure lana, gure kon­pro­mi­soa larru­tik ordain­tzen dugu, bai­ta kar­tze­la­re­kin ere. Aitzi­tik, diru publi­koa­re­kin pol­tsi­koak betetzen dituz­te­nek, euren agin­ta­ri izae­ra pre­ba­ri­katze­ko era­bil­tzen dute­nek, guz­tion pre­ka­rie­ta­tea gutxi batzuen luxu bihur­tzen dute­nak ez dira gaiz­ki­leak, alka­te, enpre­sa­ri edo poli­zia ere­du­ga­rriak bai­zik. Olae­ta kalean hutsik zeu­den sei etxe­bi­zitzak ez ditu­gu gure kapritxo­ra­ko oku­pa­tu, ezta askok dioen moduan, ezer ordain­du gabe ber­tan bizi ahal iza­te­ko ere (azken hau era­bat zile­gi litza­te­keen arren). Pol­tsi­ko ziki­nak betetze­ko era­bil­tzen dituz­ten etxe hutsak gaz­tetxe bihur­tzen ditu­gu, Bara­kal­do­ko Herria­ren zer­bitzu­ra jar­tze­ko, nahi duen orok bere lau pare­ten barruan gor­detzen den uni­ber­tsoa nahi beza­la era­bil dezan. Beraz, gure interes per­tso­na­le­ra­ko ez, bai­zik eta guz­tion beha­rri­za­nei eran­tzu­te­ko diren tres­nak sor­tzea­ga­tik hamai­ka era­so sufri­tu behar iza­ten dute gu beza­la­ko gaizkileok.

Eus­kal Herri­ko hegoal­dean bizi gare­non­tzat ez da nobe­da­de Poli­zia Espai­no­lak, Guar­dia Zibi­lak edo Ertzain­tzak bio­len­tzia era­bil­tzen due­la entzu­tea. Hain zuzen ere, Eus­kal Herrian bete behar duten rola hori­xe dela­ko, jen­dar­tea­ren­gan bel­du­rra zabal­du, gaz­teak jaza­rri, kar­tze­la­tu… bio­len­tzia era­bi­li, azken finean. Bai­na oso larria da Bara­kal­do­ko Udal­tzain­goak, ustez Bara­kal­do­ko bizi­la­gu­non zer­bitzu­ra behar lukeen poli­zia baketsua iza­nik (poli­zia beti poli­zia dela ahaz­tu gabe, jaki­na!), azken urtee­tan bizi izan duen olda­rral­di erre­pre­si­boa. Ez da baka­rrik Bara­kal­do­ko era­gi­le ezber­di­non lan poli­ti­koa artez edo mol­dez ozto­patzen tematzen dire­la, bai­zik eta euren jar­du­na egu­ne­tik egu­ne­ra bor­titza­goa dela.

Adi­bi­deak uga­riak dira: Maka­la gaz­tetxea bizi zenean, ez ziren gutxi izan era­ba­te­ko harro­ke­riaz hara ber­ta­ra­tu eta gaz­teak iden­ti­fi­ka­tu nahi­rik egin­da­ko saia­ke­rak; 2008ko Bara­kal­do­ko jaie­tan Gaz­te Asan­bla­da­ko kide baten aur­ka­ko atxi­lo­ke­ta eta jipoia edo­ta egu­ne­ro­ko­ta­su­nean ager­tzen duten harro­puz­ke­ria zigor­ga­bea. Gaz­te Asan­bla­dak gaur gogor sala­tu nahi du, Olae­ta kale­ko gaz­tetxe berria­ren gar­bi­ke­ta lanak egi­ten ari ginen bitar­tean, Udal­tzain­goa ber­ta­raino hur­bil­du, inola­ko agin­du judi­zia­lik era­kutsi ez eta modu ile­ga­lean leiho­tik sar­tu ostean, hain­bat gaz­te iden­ti­fi­ka­tu iza­na. Horre­ta­ra­ko, gaz­te bat pare­ta­ren aur­ka kikil­tzen saia­tu ziren, eten­ga­be borra eskua­ren aur­ka igur­tziz eta mehatxuak egi­nez. Beraz, dei egi­ten die­gu Bara­kal­do­ko herri­ta­rrei Udal­tzain­goa­ren jarre­ra harroa sala­tu eta hori eki­di­te alde­ra har­tu beha­rre­ko neu­rri guz­tiak har­tze­ra. Zigor­ga­be­ta­su­nak ere badu pre­zioa. Hemen gaiz­ki­le baka­rrak guz­tion kon­tu­ra abe­ras­tu, gure bizitze­kin jolas­tu eta interes poli­ti­ko eta eko­no­mi­ko ziki­nak bio­len­tziaz betea­raz­ten dituz­ten poli­ziak dira.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *