Euskal preso politikoen egoera larria da benetan. Espetxeetan, beraien aurka
mantentzen duten espetxe politika krudela dela-eta, preso politikoen
eskubideen ukazioa eguneroko ogia da. Aspaldian Euskal Preso Politikoen
Kolektiboari begira hartzen diren neurriek, bi gobernuek preso politikoak
pertsona bezala suntsitzeko politikarekin aurrera jarraitzen dutela
gogorarazten digute, biziarteko espetxe zigorra, gaixo larriei ezarritako
heriotza zigorra edota senide eta lagunengandik ehunka kilometrotara
sakabanatuak izatea honen adibiderik lazgarrienak izanik.
Preso politiko eta pertsona gisa dagozkien bestelako eskubide asko ere
ukatuak dituzte, ikasteko eskubidea kasu. Orain arte espainiar espetxeetan
preso zeudenek UPVn, eta beraz euskaraz, ikasteko debekua bazuten,
aurtengoan frantziar estatutan espetxeratuta dauden kideek ere ezinezkoa
izango dute horrela egitea.
Preso politikoei nahiz sakabanaketa krudelaren bidez euren senide eta
lagunei aplikatzen zaizkien neurri hauek guztiak eteteko, herritarren
inplikazioa eta lana ezinbestekoa da. Bide honetan, datorren azaroaren
25ean, hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, Presoen Aldeko Taldeok
Euskal Herriko kanpus eta fakultate desberdinetan burutuko diren
mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.