Pasaia­ko sega­dan hil­da­koen oroi­ga­rria­ri era­so egin dio­te­la sala­tu dute

Egia­ri Zor Fun­da­zioak txio baten bidez sala­tu due­nez, Pasaia­ko sega­dan hil zituz­ten lau mili­tan­te­ak gogo­ra­raz­te­ko mar­go­la­nei era­so egin dio­te gaur gauean.

Zehaz­ki, hil­da­koen lau silue­tak iru­di­katzen dituen iru­dia­ri pin­tu­ra gorria eta horia bota die­te, Espai­nia­ko ban­de­ra marrazteko.

Era­soa hil­ke­ta haiek argitze­ko epai­ke­ta ire­ki­ta dagoen unean izan dela nabar­men­du du Egia­ri Zorrek. “Esta­tua­ren bik­ti­men memo­ria­ren kon­tra­ko era­soak ez dira berriak”, sala­tu dute.

Beraien esa­ne­tan, “kon­ta­ki­zun eta proiek­tu poli­ti­ko zehatz bat inpo­sa­tu” nahi dute­nen esku­tik datoz erasoak.

1984ko martxoa­ren 22an, Espai­nia­ko Poli­ziak Koman­do Auto­no­mo Anti­ka­pi­ta­lis­te­ta­ko lau kide hil zituen Doni­ba­nen. Dio­ni­sio Aiz­pu­ru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpei­tia­rrak eta Rafael Delas Txa­pas eta Jose Maria Isi­dro Izu­ra Pelu iruin­da­rrak; dene­ra 113 bala zulo zituz­ten lau gorpuek.

Itu­rria /​Fuen­te

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *