Sor­tu­ko mili­tan­teen atxi­lo­ke­ten aurrean /​Ante las deten­cio­nes de las mili­tan­tes de Sortu

[EU]

Sortuko lau kideen gaurko atxiloketak direla eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin atxilotuen berehalako askatasuna galdegin nahi dugu eta, errepresioaren aurrean beti egiten dugun moduan, elkartasuna adierazi nahi diegu. Era berean, Guardia Zibila bezalako erakunde terrorista batek Euskal Herrian aurrera daraman jarduera salatu nahi dugu.

Etengabeak dira Espainiako Estatu faxistak Euskal Herriko politika bere talde armatuen bitartez baldintzatzeko eta kontrolatzeko burutzen dituen operazioak. Gurea indarrez okupatutako herria den heinean, hitza ere bahitzen digute eta, zenbait kasutan, gure sentimenduak ere bai, esate baterako errepresaliatu politikoen gaian.

Gogoratu beharra dago gaurko atxiloketek azaroan gaixotasun luze baten ondorioz etxean preso hil zen Belen Gonzalez Peñalba militante politikoaren agur ekitaldiarekin zerikusia dutela, izan ere atxilotuei ekitaldi horretan parte hartzeagatik «terrorismoa goratzea» leporatzen ari baitzaizkie. Gure burkideei merezi duten moduan agur esatea
delitua bilakatu zuten aspaldi, eta dagoeneko zenbatezinak dira antzeko arrazoiengatik Audientzia Nazional espainolak irekitako prozedurak.

Zentzu horretan PNV eta Gobernu Baskongadoaren jarrera ere salatu nahi dugu. Espainiaren morroi diren hauek errepresaliatu politikoen aldeko ekitaldiak kriminalizatzen dituzte euren deklarazioekin. Horren adibide dira Aintzane Ezenarro goranahiak, gaur egun besteen sufrimenduan ogibidea izaten jarraitzen duenak, preso ohien amek ongi etorria etxean eta ez kalean egin behar zietela esan zueneko deklarazioak.

Borrokaren kriminalizazioaren eta zapalkuntzaren justifikazioaren garaian murgilduta gauzkate Espainia eta Frantziako Estatuek eta haien morroiek, justizian oinarritutako bakearen ordez asimilazioan oinarritutako pazifikazioa ezartzera etorri diren erakunde eta politikarien laguntzarekin. Egoera honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak errepresaliatu politikoen duintasuna eta amnistia defendatzen jarraituko du, etorkizuneko borrokaren zutabeak zutik mantentze aldera. Gudariak direlako, amnistia osoa!

Euskal Herria, 2018ko martxoaren 20a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

[ES]

Ante las detenciones de hoy de lxs cuatro miembros de Sortu, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar lo siguiente:

En primer lugar queremos exigir la inmediata liberación de lxs detenidxs y, como siempre hacemos ante la represión, mostrarles nuestra solidaridad. Asimismo, queremos denunciar la actividad que desempeña en Euskal Herria una institución terrorista como lo es la Guardia Civil.

Son constantes las operaciones que por medio de sus grupos armados lleva a cabo el Estado español para condicionar y controlar la política de Euskal Herria. En la medida en la que el nuestro es un pueblo ocupado por la fuerza, también nuestra palabra es secuestrada e incluso en algunos casos, también lo son nuestros sentimientos, como por ejemplo en el caso de lxs represaliadxs políticxs.

Debemos recordar que las detenciones de hoy están relacionadas con el acto de despedida de la militante política Belén González Peñalba, que murió presa en casa como consecuencia de una larga enfermedad, y que a lxs detenidxs se les acusa de «exaltación del terrorismo» por participar en dicho acto. Hace tiempo que convirtieron en delito despedir a nuestrxs compañerxs de lucha como se merecen, y a estas alturas son incontables los procedimientos abiertos por la Audiencia Nacional española por parecidas razones.

En ese sentido también queremos denunciar la actitud del PNV y del Gobierno Vascongado. Estos siervos de España criminalizan con sus declaraciones los actos a favor de lxs represaliadxs políticxs. Ejemplo de ello son las declaraciones de la trepa Aintzane Ezenarro, que actualmente sigue teniendo como oficio vivir del sufrimiento del resto, en las que afirmó que las madres de lxs expresxs debían recibirles en casa, y no en la calle.

Los Estados español y francés y sus siervos nos tienen inmersos en la época de la criminalización de la lucha y de la justificación de la opresión, con ayuda de esas organizaciones y políticos venidos para imponer una pacificación basada en la asimilación en vez de una paz basada en la justicia. Ante esta situación, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión seguirá defendiendo la dignidad de lxs represaliadxs políticxs y la amnistía con el fin de mantener en pie los cimientos de la lucha del futuro. ¡Porque son gudaris, amnistía total!

En Euskal Herria, a 20 de marzo de 2018.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *