Zita­zioak (2016/​03/​22ko amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­dua­ren prentsaurrekoa)

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik sala­tu egin nahi dugu gure hain­bat kide azken hila­be­tee­tan pai­ratzen ari diren jazar­pen poli­zia­la. Ohi­koa bihur­tu da kalez jan­tzi­ta­ko poli­ziek amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­teen atze­tik edo­no­ra joa­tea: lane­ra, kirol­de­gi­ra, lagu­ne­kin doazenean… 

Esta­tu espai­no­lak amnis­tia­ren alde­ko alda­rria poli­zia­ren bitar­tez bal­din­tza­tu egin nahi du aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka guz­tiak bal­din­tzatzen saiatzen den beza­la. Hau­xe da esta­tu espai­no­lak bilatzen duen nor­ma­li­za­zio poli­ti­ko baka­rra: iritzi, bil­tze eta adie­raz­pen aska­ta­su­nak zan­patzea nor­mal bihur­tzen ditue­na. Hau­xe da esta­tu espai­no­lak Eus­kal lan­gi­le­ria­ri eskain­tzen dion elkar­bi­zitza eta bake baka­rra, erre­pre­sioa­re­na alegia.

Jarrai­pen poli­zial haue­kin bate­ra, sala­tu egin nahi dugu gure mugi­men­du­ko sei kide­ri martxoa­ren 29an Audien­tzia Nazio­nal espai­no­la­ren aurrean dekla­ratze­ra ager­tze­ko hela­ra­zi digu­ten zita­zioa eta gure aur­ka ire­ki­ta­ko pro­ze­du­ra, 2015eko abuz­tuan Bil­bo­ko kaleak zehar­ka­tu zituen amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioan “terro­ris­moa­ri gora­za­rrea” egin genio­la leporatuta. 

Gogo­ra eka­rri nahi dugu epai­te­gi hau fran­kis­mo­ko Tri­bu­nal de Orden Públi­co horren oinor­de­koa dela, disi­den­te poli­ti­koei “etsaia­ren jus­ti­zia” apli­katze­ko bere­zi­ki sor­tu­ta­ko orga­noa. Epai­te­gi horren aurre­tik mila­ka per­tso­na tor­tu­ra­tu berri pasa­tu dira espetxe­ra­tuak izan aurre­tik. Epai­te­gi horrek esta­tu terro­ris­moa onar­tu eta babes­tu egin du. Epai­te­gi horri ber­din zaio bere aurre­tik pasatzen dena tui­te­roa ala titi­ri­te­roa den, Kur­dis­ta­ne­kin ala Don­bas­se­kin soli­da­rioa den, bere zere­gi­na sis­te­ma­ri aurre egi­ten dion aha­lik eta mili­tan­te gehien zigor­tzea bai­ta. Bere zere­gi­na lege­di faxis­ta inpo­satzea da Eus­kal Herria­ren aur­ka­ko zapal­kun­tza nazio­nal eta sozia­la mantentzeko.

Orain­goan dekla­ratze­ra deitzen gai­tuz­te Car­los Urqui­jo Gober­nu Dele­ga­tu faxis­tak eta APAVT elkar­te ultra­es­kuin­da­rrak hala eska­tu­ta, “bik­ti­men umi­la­zioa” aitza­ki moduan jarri­ta, eta aitza­kia dio­gu euren bene­ta­ko hel­bu­rua ez dela­ko inoren memo­ria defen­datzea, herri hone­tan ger­ta­tu eta ger­tatzen dena­re­ki­ko kon­ta­ke­ta desitxu­ra­tua inda­rra­ren bitar­tez inpo­satzea baizik.

Honen aurrean eta aipa­tu­ta­ko arra­zoien­ga­tik, espai­niar lege­dia­ri eta epai­te­gi faxis­ta honi zile­gi­ta­su­nik ez ema­tea ezin­bes­te­koa dela deritzo­gu. Ez dio­gu ez gu ez Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka epaitze­ko zile­gi­ta­su­nik onar­tzen. Hori dela eta, osa­sun ara­zoak dituz­ten gure bi kideak sal­bu, gai­non­tze­kook ez gara dekla­ratze­ra aur­kez­tu­ko des­obe­dien­tzia jarre­ra har­tu­ta. Era berean, gaur­ko hel­bu­ru nagu­sia ez da bik­ti­ma­ren pape­ra har­tzea ezta negar egi­tea inori pena ema­te­ko. Gaur­ko hel­bu­rua borro­ka­ren gora­za­rrea egi­tea eta ez gai­tuz­te­la gel­di­tu­ko argi eta gar­bi adie­raz­tea da. Amnis­tia lor­tze­ko anto­latzen den herria ordez­katzen dugu, erre­pre­sa­lia­tu guz­tiak bal­din­tza­rik gabe libre nahi ditu­gu­la­ko eta lapur­tzen, etxe gabe uzten eta umi­liatzen gai­tuen sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren aurrean, herri honen inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa gau­za­ga­rri bihur­tzea­ren alde borro­ka egi­tea­ga­tik inor zigor­tzea ez dugu­la­ko onar­tzen. Era­soak era­so bide horre­tan lanean tin­ko jarrai­tu­ko dugu eta horren fro­ga api­ri­la­ren 2an Erre­kal­den buru­tu­ko dugun Amnis­tia Egu­na eta mani­fes­ta­zioa izan­go dira, eta era­so hauei eki­men haue­tan par­te har­tzen eran­tzun dezan dei egi­ten dio­gu Eus­kal Herriari.

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK,

AMNISTIA AURRERA!!!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *