[Eusk/​Cast] Juz­ga­das 3 per­so­nas acu­sa­das de rea­li­zar pin­ta­das por el 20 ani­ver­sa­rio del Eus­kal Jai


[Eus­ka­ra]


EUSKAL JAIREN 20 URTEURRENAREN PINTADENGATIK EPAIKETA

Gaur goi­zean, Iru­ñe­ko Pro­bin­tzia Auzi­te­gian hiru lagu­nen aur­ka­ko hutse­gi­te epai­ke­ta izan da, Eus­kal Jai­ren oku­pa­zioa­ren hogei­ga­rren urteu­rre­na ira­gar­tze­ko pin­ta­da batzuk egi­tea­ren akusaziopean.

Auzi­pe­tu­ta­ko hiru lagu­nak eta epai­ke­ta­ra joan den publi­koa hon­dar­tza jaz­ke­raz aur­kez­tu dira.Halaber, “Maya no quie­re pla­ya” lelo­dun kami­se­tak soi­nean zera­ma­ten oku­pa­zioa­ren alde­ko mugi­men­dua­ren aur­ka­ko kri­mi­na­li­za­zioa salatze­ko. Izan ere, gaur­ko epai­ke­taz gain Eus­kal Jai­ren oku­pa­zioa­ren hogei­ga­rren urteu­rren egu­nean Aqua Voxen egin zen txon­bo herri­koia­ga­tik segu­ras­ki hain­bat lagun epai­tuak izan­go dire­la­ko hain­bat deli­tu­ren­ga­tik. Harri­ga­rria bada ere hiru aku­sa­tuak hiru­rehun euro­ko isun bana jaso dute ger­tae­ra berberengatik.

Epai­leak behin behi­nean epai­ke­ta ber­tan behe­ra utzi du auzi­pe­tu­ta­ko bat eus­ke­raz hasi dela­ko eta itzul­tzai­lea eto­rri arte ez da berri­ro hasi. Epai­tu­ta­koek uko egin dio­te dekla­ratzea­ri auzi­te­gi honi ger­tae­ra hauek epaitze­ko zile­gi­ta­su­nik aitor­tu ez dio­te­la­ko. Azken hitza­ren txan­da hel­du denean aku­sa­tuek sala­tu dute Eus­kal Jai sun­tsi­tu zute­nak, higie­zi­nen espe­ku­la­zioa­ren bitar­tez abe­ras­tu dire­nak eta pobre­tu­ta­ko jen­dea euren etxee­ta­tik botatzen duten ban­ka­riak libre dau­den bitar­tean, Eus­kal Jai defen­di­tu eta oku­pa­zioa alda­rri­katzen dute­nak auzi­te­gie­ta­tik pasatze­ra kon­de­na­tu­ta dau­de­la. Hala­ber, auzoa­ren sos­ten­gua zuen jai eta alda­rri­ka­pen jar­du­nal­di bat egi­tea­ga­tik epai­ke­ta hau eta herri txon­boa­ren hari­ra segu­ras­ki buru­tu­ko duten bes­te epai­ke­ta bat izan­go dela kri­ti­ka­tu dute. Gai­ne­ra, herri mugi­men­dua­ren kon­tra­ko kri­mi­na­li­za­zioa sala­tu dute. Izan ere, isun asko jasotzen ari dira eta horrek kale­ko pro­tes­ta itotze­ko hel­bu­ru argia du.

Fis­kal­tzak 6 egu­ne­ko etxe arres­tatzea eska­tu du eta pin­ta­den gar­bi­ke­ta­ra­ko gas­tuen kal­te ordai­na (624,25€). Aldi berean, defen­t­sa abo­ka­tuak auzi­pe­tuen abso­lu­zioa eska­tu du ger­tae­re­tan auzi­pe­tuen par­te har­tzea aski egiaz­ta­tu­ta gel­di­tu ez dela­ko. Honen ondo­ren, epai­ke­ta epai­la­ren zain gel­di­tu da.

EUSKAL JAI BIZIRIK

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *