Fili­pe Bidar­tek Eus­kal Herrian bizitze­ko esku­bi­dea due­la alda­rri­katze­ko kan­pai­nia ira­ga­rri dute

filipe-askaBi hamar­ka­da luze­tan kar­tze­la eta urrun­ke­ta eza­gu­tu duen Fili­pe Bidar­tek esta­tua­ren alde­tik pai­ratzen duen«jazarpen poli­ti­koa» sala­tu du gaur goi­zean Baio­nan Fili­pe Aska mugi­men­duak. Ira­gan otsai­lean 2007az geroz­tik Beziers herrian bizi den bai­go­rria­rrak etxe­ra buel­tatze­ko bai­me­na ukan zuen. Izan ere, pro­ku­ra­do­reak hele­gi­tea eza­rri ondo­ren era­ba­kia baz­ter­tua izan da behi­nik behin. Hel­du den maiatza­ren 15ean ira­ga­nen da dei auzia Pari­sen. Izan ere, Fili­pe Ara­men­di abo­ka­tuak bere hase­rrea ager­tu du. «Zigo­rra betetze­ko 23 hila­be­te fal­ta zaiz­kio eta Fili­pek esku­bi­de osoa du bere geroa anto­latze­ko. Lan pro­po­sa­me­na badu Bai­go­rrin eta api­ri­lean abia­tu behar zuen for­ma­kun­tza bat; gizar­te­ratze pro­ze­sua ozto­patzen duen era­ba­ki hau oso larria da, urte luze­ta­ko jazar­pe­na poli­ti­koa­ren logi­ka segitze­ko nahi­ke­ria ager­tzen duelako».

Mai­te UBIRIA /​BAIONA
Age­rral­dian par­te har­tu duten Giza Esku­bi­deen Liga (LDH, fran­tse­sez) eta Eus­kal Herri­ko Giza Esku­bi­deen Komi­te­ko kide binak bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na esku­bi­de bat dela oroi­ta­ra­zi dute. Lehen elkar­tea­ren ize­nean min­tza­tu den Deprez-ek gai­ne­ra­tu due­nez, «Eus­kal Herrian pro­ze­su demo­kra­ti­ko bat erai­kitzen ari garen momen­tuak era­ba­ki honek bes­te batzk beza­la, kez­ka han­dia sor­tzen digute».

Ildo bere­tik, Fili­pe Las­ka­rai, Fil­pe Aska­pla­ta­for­ma­ko kideak «era­ba­ki honek jen­de gehien­goa nahi duen lasai­ta­su­na­ren kon­tra doa­la» nabar­men­du du. Fran­tses esta­tuak une poli­ti­ko berria aitzat har­tu ordez «erre­pre­sioa azkar­tu due­la» gai­ne­ra­tu du Laskaraik.

Bal­din­tza­pen aska­ta­su­nean ate­ratze­ko bal­din­tzak betetzen dituz­ten pre­soak bereha­la askatzea «amnis­tia­ren bidean lehen urrat­sa dela» defen­da­tu ostean, «Ipar Eus­kal Herro­ko etor­ki­zun ins­ti­tu­zio­na­laz elka­rriz­ke­ta ide­ki eta demo­kra­ti­koak hasi ditza­ten» eska­tu die era­gi­le poli­ti­koei. Fili­pe Bidar­ten kasua gogo­ra ekar­tzeaz gain, Ion Kepa Paro pre­soa­ri hiru­ga­rre­ne­koz uka­tu dio­te­la bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na sala­tu du.

Jean-Mixel Galant, Gara­zi-Bai­go­rri herri elkar­go­ko lehen­da­ka­riak Nico­las Sar­kozyk Eus­kal Herri­rat eto­rri zenean egin zuen adie­raz­pe­na izan du gogoan. » Toki­ko hau­tetsi gehie­nek nahi badu­te lurral­de elkar­goa sor­tze­ko bidean ahal dire­la aitzi­na­men­duak izan erran du eta, ene ustez, dozier horre­tan beza­la auzi hone­kin ere ahal da zer­bait lor­tu» azal­du du Azka­ra­te­ko auza­pe­zak, hau­tetsi guzier dei bere­zia eginez.

Mertxe Koli­na, ABko kideak, Fili­pe Bidar­tek Eus­kal Herri­ra itzul­tze­ko duen esku­bi­dea alda­rri­ka­tu du, bes­te hain­bat alder­dik beren sos­ten­gua adie­ra­zi dute­la gogo­ra­tuz. Hala nola AB, Bata­su­na, EA, Auto­no­mia Erai­ki, eta NPA alder­diek bat egin dute ondo­ko aste­tan martxan jarri­ko den elkar­ta­sun kanpainiarekin.

Sos­te­guak area­go­tu­ko dire­la eran­tsi du Tere­xa Mitxe­le­na Fil­pe Aska kolek­ti­bo­ko kideak. Memen­tu­koz, hau­tetsi aber­tza­leen gehi­ga­rriz, MoDem, Ber­deak eta PS alder­die­ta­ko hain­bat hau­tetsik babes­tu dute Bidar­ten alde­ko kan­pai­nia. Hala nola, Syl­vian­ne Alaux, Kot­te Eze­na­rro, Marie-Chris­tin­ne Ara­gon eta Frantxoa Mai­tia hau­tetsi sozia­lis­tek posi­zioa har­tu dute. Azken honek mezua igo­rri du. Ber­tan dioe­nez «Memen­tu bere­zia dugu orain Eus­kal Herria, oso­ko bakea lor­tu nahian … Bide poz­ga­rriak abia­tiak dira Eus­kal Herrian. Kon­di­zio­ne haue­tan, ezin uler­tua da, Fili­pe Bidart Eus­kal Herri­rat bizitze­rat ez uztea».

Ali­ce Lei­zia­ge­zahar eskual­de kon­tsei­la­ri eko­lo­gis­tak, eta Jean-Rene Eche­ga­ray (herri kon­tsei­la­ria ) eta Jean Jac­ques Las­se­rre (sena­ta­ria) hau­tetsi zen­tris­tek izen­pe­tu dute.

http://​www​.kaze​ta​.info/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *