Plen­tzi­ko Ezker Aber­tza­leak era­so homo­fo­bi­koen aurka

Plen­tzia­ko Ezker Aber­tza­leak bere elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die A. de P. B. herri­ko lagu­na­ri eta E. C. Z.-i, pasa­den osti­ra­lean era­so homo­fo­bo baten bik­ti­ma izan zire­nak. Gure elkar­ta­su­na eta gure babe­sa Plentziatik!

EHGA­Men blo­gean azal­tzen denez, «Joan den osti­ra­lean, hilak 20, gauean, Bil­bo­ko Pelo­ta kalean, elka­rri laz­ta­nak egi­ten ari ziren bi gizon era­so homo­fo­bo baten bik­ti­ma izan ziren. Izan ere, bes­te gizon batek era­so egin zien cut­ter bate­kin, aur­pe­gian eba­ki larriak egi­nez. Ondo­rioz, Gurutze­ta­ko Ospi­ta­le­ra era­man zituz­ten, eta ber­tan jos­tu­ra-pun­tu uga­ri eman behar izan zizkieten.

Eus­kal Herrian era­so homo­fo­bo eta sexis­tak ez dira gau­za berria. Hala eta guz­tiz ere, azken urteo­etan ‑hila­be­teo­tan ere esan genezake‑, era­so hauek nola uga­ri­tuz joan diren ikus­tea kez­katze­ko modu­koa da.

Itxu­ra fal­tsuek ez gaitza­te­la engai­na, ezta homo­fo­bia aka­tu dugu­la pen­tsa­ra­zi ere. Egia da zen­bait gau­za hobe­ra alda­tu dire­la, batez ere lega­ri dago­kio­nez, bai­na gay, les­bia­na eta transua­le­ki­ko dis­kri­mi­na­zioak dirau eta modu asko­tan aza­le­ratzen da; bai­ta ere lehen­go egu­nean ger­ta­tu­ri­koa beza­la­ko era­so zuze­nen bidez. Gure gizar­tea­ren sek­to­re batzue­tan orain­dik nagu­si den homo­bo­bia honek ez du lagun­tzen bizitza-esti­lo eta desio dife­ren­teak dituz­te­nen arte­ko elkar­bi­zitza. Batzuen iritziz, gai­ne­ra, bate­re gozoa ez den errea­li­ta­te hone­tan, eran­gin han­di­koak izan dira: alde bate­tik gure herria­ren egoe­ra sozio­po­li­ti­ko­tik era­to­rria den faxis­moa­ren harro­puz­tea, eta, bes­te alde­tik, hain­bat mota­ta­ko fana­tis­mo erli­jio­soa­ren areagotzea.

Zoritxa­rrez, hau beza­la­ko kon­tzen­tra­zioak ere ia aste­ro­ko erru­ti­na bihur­tzen ari dira. Behean sinatzen dugun elkar­teok segitzen dugu tin­ko hola­ko jarre­ra delik­ti­boen kon­tra­ko kon­pro­mi­soan; batez ere oina­rriz­ko giza esku­bi­de baten aur­ka­ko era­soa ere badi­re­la­ko: geu­re sexua­li­ta­tea eta geu­re afk­ti­bi­ta­tea aska­ta­su­nean bizi ahal iza­te­ko esku­bi­dea, hain zuzen. Hau dena, gizar­te jus­tua­go eta ber­din­tzai­lea­go baten alde­ko borro­ka­ren tes­tuin­gu­ruan kokatzen dugu.»

ERASO HOMOFOBOAK SALATZEKO, ELKARRETARATZEA BURUTUKO DA BILBON DATORREN ASTELEHENEAN, HILAK 30, ARRATSALDEKO 20:00ETAN ARRIAGA PLAZAN.

Ezker Aber­tza­lea

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.