Zeberioko gaztea atzo arratsaldean gelditu zen libre eta gaur goizeko 6:00etan iritsi da Zeberiora. Herritarrek harrera beroa egin diote iritsi denean.
Gazte independentista iazko abenduaren 16an atxilotu zuten Espainiako Poliziek, gazte independentisten aurkako polizia operazio batean. Inkomunikazioaren ondoren epailearen aurrera eraman eta Saioa espetxeratzeko agindu zuen. Hasieran Soto del Realen sartu zuten preso eta azken hilabeteak Foncalenten eman ditu.
Atzo gelditu zen libre bermea ordainduta.