Eus­ka­ra egoe­ra larrian zer­bitzu publi­koe­tan – LAB

01

Nafa­rroa­ko Gober­nuak sin­di­ka­tue­kin «zir­kui­tu ele­bi­du­nak» sina­tu zituen 94 urtean, ala­bai­na akor­dio hau behin ere eta admi­nis­tra­zioa­ren ezein ata­le­tan ere ez da bete. Orain ara­zoa asko­zaz ere larria­goa da, izan ere lehen boron­da­te eza­ga­tik ez zen betetzen, eta orain aitza­kia mer­kea dute, izan ere gas­tu publi­koa­ren murriz­ke­ta­ren hari­ra eus­kal­dun­tze­ra bide­ra­tu­ta dau­den diru par­ti­dak bide­ga­be murriz­ten ari bai­ti­ra.

Azken urtee­ta­ko Hez­kun­tza­ko eus­ka­raz­ko lerroe­ta­ko matri­ku­la­zioa­ren alde­ko bila­kae­rak, eta lerro hauen egun­go nagu­si­ta­su­nak ume eta jen­de gaz­te eus­kal­du­nen ugal­tzea eka­rri badu ere honek ez du eus­ka­ra bete­ki­zun­tzat duten pla­zen gehi­kun­tza­rik eka­rri ezta gutxie­ne­kotzat jo genitza­keen zer­bitzue­tan ere, hala nola pedia­tria, larrial­diak, infor­ma­zioa, …

Osa­ki­detza­ri dago­kio­nez esan zuzen­da­ritzak eus­ka­ra pla­na bul­tzatze­ko kon­pro­mi­so­rik ez due­la ager­tu, eta adie­ra­zi dute­la kali­ta­tea neur­tzean ez dute­la eus­ka­ra eba­lua­tu­ko. Hala, eus­ka­ra nor­ma­li­zatze­ko tres­na bat gal­du­ko da, bes­teak bes­te, Osa­ki­detza­ko era­kun­deek ez bai­tu­te kon­tu­rik eman behar­ko eus­ka­ra­ri buruz egi­ten dute­naz edo egi­ten ez dute­naz.
Bes­tal­de, Osa­ki­detzan eus­ka­ra ikas­te­ko libe­ra­tuen kopu­rua %25 jaitsi dute. Iaz­ko urrian Osa­ki­detza­ko 231 lan­gi­lek har­tu zuten libe­ra­zioa lane­tik, eus­ka­ra ikas­te­ko. Aur­ten­go urrian 173 lan­gi­le izan­go dira, nahiz eta Osa­ki­detzak horiek baino eskae­ra gehia­go jaso dituen.

Gau­zak hone­la, eta eus­ka­raz hitz egi­te­ko esku­bi­dea egi­ka­ri­tu nahi izan duten hain­bat per­tso­nak pai­ra­tu behar izan dituz­ten momen­tu des­atse­gi­nak iku­si­ta, argi dago eskal­du­nak biga­rren mai­la­ko hiri­tar gisa tra­tatzen gai­tuz­te­la.

Osa­sun­bi­dean zein Osa­ki­detzan lane­ra sar­tze­ko pro­ze­du­re­tan, eta pro­mo­zio­ra­ko pro­ze­du­ra­tan eus­kal­du­nok kal­te­tu­ta

Hain­bat admi­nis­tra­zio­tan lane­ra sar­tze­ko ira­ga­rri berri dituz­ten zen­bait opo­si­zio edo lan pol­t­sa osatze­ko deial­diak eus­kal­du­non hiz­kun­tza esku­bi­deen kal­te­tan egin dira: Osa­ki­detzan eus­kal­du­nei tema­rioak askoz ere beran­dua­go bida­li izan zaiz­kie (kasu batzue­tan ezta azter­ke­ta­ra­ko garaiz ere ez).

Osa­sun­bi­dean eus­kal­du­nei lekual­datzeak eta pro­mo­zioa lan­pos­tu jakin batzue­ta­ra muga­tu egi­ten zaiz­kie, eus­kal­du­nak iza­tea­ga­tik ere­mu eus­kal­du­nean dau­den larrial­die­ta­ko neka­zal zer­bitzu­ko medi­ku eta eri­zain lan­pos­tue­ta­ra baino ezin dute pro­mo­zio­rik egin. (Egun sen­ten­tzia bat dago hau legez kan­po­koa dela esa­ten due­na).

Osa­ki­detzan derri­gor­ta­sun data agor­tua duten lan­pos­tue­tan, aldi bate­ra­ko kon­tra­ta­zioak (ordez­ka­pe­nak, …) hiz­kuntz eska­ki­zu­na­ren bete­ki­zu­na eska­tu gabe egi­ten dira.

Osa­sun­bi­dean eus­ka­ra atze­rri­ko hiz­kun­tzen esta­tus berean koka­tua dago

Osa­sun­bi­dean eus­ka­rak Euro­pa­ko gai­ne­ra­ko hiz­kun­tzek beza­la pun­tua­tu ohi du opo­si­zioa pro­ze­sue­tan.
Legez ere­mu ez eus­kal­du­nean eus­ka­rak Euro­pa­ko hiz­kun­tzek bes­te pun­tuatzen du, ere­mu eus­kal­du­nean bes­te hiz­kun­tza euro­pa­rrak baino %10 gehia­go balo­ra­tu dai­te­ke eta ere­mu mis­toan %6 gehia­go balo­ra­tu dai­te­ke, bai­na esan beza­la prak­ti­kan ere­mu guz­tie­tan eus­ka­ra eta Euro­pa­ko atze­rri­ko hiz­kun­tzak ber­din balo­ra­tu ohi dituz­te.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *