7000 per­tso­na­tik gora mobi­li­za­tu gara mugi­men­du femi­nis­tak aza­roa­ren 25erako anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zio eta elka­rre­ta­ratzee­tan

7000 per­tso­na­tik gora mobi­li­za­tu gara mugi­men­du femi­nis­tak aza­roa­ren 25erako anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zio eta elka­rre­ta­ratzee­tan
Berri­ro ere Eus­kal Herrian bizi garen hain­bat ema­ku­me eta gizon irten gara kale­ra indar­ke­ria sexis­ta­ri gure ezetza ema­te­ra. Eus­kal jen­dar­tea zorion­du nahi dugu kaleak “Aski da!” oihua­re­kin bete ditu­gu­la­ko.

Atzo­ko egu­nean zehar hain­bat mobi­li­za­zio egin geni­tuen mezu argi bate­tik, indar­ke­ria sexis­ta­ri aurre egi­te­ko prest gau­de­la. Eta bes­te behin ere, ins­ti­tu­zioak beren dis­kur­tso fal­tsua­re­kin itxu­rak egi­te­ra irten dire­la­koan gau­de. Bil­gu­ne femi­nis­ta­tik argi dugu zein den ins­ti­tu­zioen bete­beha­rra eta hori da behin eta berri­ro exiji­tu­ko die­gu­na; neu­rri efi­kaz eta inte­gra­lak ema­ku­meon kon­tra­ko indar­ke­ria­re­kin buka­tu ahal iza­te­ko. Indar­ke­ria mota honen izae­ra estruk­tu­ra­la aitor­tzea ezin­bes­te­koa da lana ongi egi­te­ko­tan.

Indar­ke­ria sexis­tak izae­ra estruk­tu­ra­la due­la esa­ten dugu­nean bene­ta­ko alda­ke­ta baten beha­rra exiji­tu nahi dugu, jen­dar­tea eral­datze­ko, sis­te­ma patriar­ka­la erro­tik erauz­te­ko deter­mi­na­zioa har­tu eta aurre­ra era­ma­tea. Eus­kal Herri pare­ki­dea­ren alde­ko lana da fun­tsean egin beha­rre­koa.

Bukatze­ko, aza­roak 25az hara­ta­go, ema­ku­meoi auto­de­fen­tsa­ra­ko deial­dia luzatzen die­gu. Geu­re burua defen­datze­ko dugun gai­ta­su­nean egu­ne­ro sines­ten eta era­soei aurre egi­ten jarraitze­ko deia.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *