Bil­bo: Azku­nak, EAJk eta IUk bat egi­ten dute Aste Nagu­siak duen izae­ra herri­tar eta par­te-har­tzai­le­ren kon­tra­ko gurutzadarekin

http://estaticos01.cache.el-mundo.net/elmundo/imagenes/2009/10/01/1254393783_0.jpg

Ezker aber­tza­le­ko Udal tal­deak Txo­ri Barro­te eta Kas­ka­go­rri kon­par­tsak jai ere­mu­tik kan­po uzte­ko EAJk eta EBk aurre­ko osti­ra­lean har­tu­ta­ko era­ba­kia salatzen du. Aipa­tu­ta­ko era­ba­kiak, PSOEk martxan jarri­ta­ko jazar­pen ideo­lo­gi­koa­ri ‑Nazio Batue­ta­ko Giza Esku­bi­deen erre­la­to­reak zalan­tzan jarri due­na- babe­sa ema­teaz gain, argi adie­raz­ten du Azku­na­ren eta Madra­zo­ren bate­gi­tea PSOEk eta PPk abia­tu­ta­ko jai ere­dua­ren kon­tra­ko gurutzadarekin.

Bes­te hiri­bu­rue­tan, Donos­tian esa­te­ra­ko, herri­ta­rren par­te-har­tze eska­sa dela eta, Bil­bo­ko Aste Nagu­siak duen izae­ra­rantz hur­bil­tze­ko gero eta ahots gehia­go zabal­tzen ari diren hone­tan, Bil­bon EAJk eta EBk, kol­dar­ke­ri poli­ti­koa dela medio, egun­go jai ere­dua hon­datzea hel­bu­ru duten PSOE­ren eta PPren aurrean amo­rea ema­ten dute.

PSOE eta PP pozik egon­go dira. Kri­mi­na­li­zaio eta jazar­pen kan­pai­na­re­kin, ingu­ru­ko tal­deek txu­pi­ne­ra­ren kon­tra­ko heriotza mehatxu bar­ne, udan lor­tu ez zute­na, batez ere, herri­ta­rrek Aste Nagu­sia­ren defen­tsan eman­da­ko eran­tzu­na­ga­tik, jaso izan dute orain Azku­na eta Madra­zo­ren eskutik.

Bide oke­rre­tik sar­tu dira EAJ eta EB. PSOE eta PP ez dira ase­ko eta gehia­go nahi izan­go dute. Hel­bu­ru argia dute: Aste Nagu­siak duen izae­ra herri­tar eta par­te-har­tzai­lea, eus­kal kul­tu­ran oina­rritzen dena, hon­datzea. Eta hori gau­zatze­ko, edo­zein bitar­te­ko era­bil­tze­ko prest dau­de, mehatxuak, kri­mi­na­li­za­zioa eta ideien jazar­pe­na barne.

Ezker aber­tza­leak, hiri­ko aniz­ta­su­na batzen duen tal­de baka­rre­ne­ta­ri­koa den Bil­bo­ko Kon­par­tsak egi­ten duen lana gorai­patzeaz gain eta kon­par­t­sa guz­tiei, inola­ko baz­ter­ke­ta­rik gabe, babe­sa eta elkar­ta­su­na adie­raz­teaz gain, deia luza­tu nahi die era­gi­le sozial, kul­tu­ral eta sin­di­ka­lei, guz­tion artean, harre­si bat sor­tze­ko, herri­ta­rren artean sus­trai­tu­ta dagoen jai ere­dua defen­datze­ko eta, bor­tiz­ke­ria­ren, mehatxuen eta jazar­pe­nen bitar­tez, pen­tsa­men­du baka­rre­ko jaie­ta­ra itzu­la­ra­zi nahi dute­nei aurre egiteko.

Bes­te alde­tik, ezker aber­tza­leak sala­tu nahi du EAJk eta EBk, oina­rri juri­di­ko­rik gabe, Are­sek hasi­ta­ko jazar­pen ideo­lo­gi­koa­ri eman­da­ko babes lotsa­ga­rria. Gogo­ra­tu nahi dugu, orain arte ez dela ebaz­pen judi­zia­lik pre­soen argaz­kiak era­kus­tea deli­tua dela esa­ten due­na eta gai horren ingu­ruan dagoen baka­rrak, Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko Jus­ti­zia Auzi­te­gi Nagu­siak eman­da­koak, guz­tiz kon­tra­koa adie­raz­ten due­la. Are gehia­go, gero eta ahots gehia­go dago nazioar­tean pre­soen argaz­kiak era­kus­tea ezin dela deli­tutzat jo adie­raz­ten dute­nak, Nazio Batue­ta­ko Giza Esku­bi­deen Mar­tin Schei­neen ere­la­to­rea­re­nak barne.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.