Euskal Herrian dauden jostailu denda askotan Israelen egindako jostailuak saltzen dituzte. Egoera horri aurre egiteko Palestinaren aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar Indautxuko Imaginarium denda aurrean, ″Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin!″ lemapean.
Boikot kanpainak beste hainbat baliabiderekin batera presio tresna eraginkorrak dira. Horretaz baliatuz, Israeli boikota egingo diote bihar Indautxun dagoen Imaginarium denda aurrean kontzentrazio bat eginez. Bateratzea arratsaldeko 19:00etan izango da eta bertan, denda honek Israelen egindako jostailuak saltzen dituela salatuko dute.
Euskal Herria Palestina Sarea da ekimenaren antolatzailea eta Imaginarium, Afede edo Toysrus bezalako jostailu denden aurka agertu da ″jostailuak haurren hezkuntzarako funtsezkoak izanik, onartezina delako gerra krimenak egiten dituen estatu baten lantegietan eraikitako jostailuak saltzea″.