Aurre­rantz (1)

Ezker aber­tza­lea­ren mili­tan­te­ok gara, gaz­teok eta nagu­siok, betie­re Eus­kal Herria sozia­lis­ta eta inde­pen­den­te, eus­kal­dun, femi­nis­ta eta eko­lo­gis­ta­ren alde borro­ka­tu gare­nok. Gure mili­tan­tzia iraul­tzai­lea Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren hain­bat era­kun­de eta kolek­ti­bo­tan era­man dugu aurre­ra, nor­be­rak ego­kitzat jo duen era­kun­dean, hain zuzen ere. 

Eus­kal Herriak eta Ezker Aber­tza­leak gaur egun bizi duten egoe­ra iku­si­ta, bil­du egin gara geu­re bizi­pe­nak, azter­ke­tak eta ikus­pe­giak elka­rri azal­tze­ko. Gure lan, indar, gogoe­ta eta espe­rien­tzia Eus­kal Herria­ren aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren zer­bitzuan jarri nahi ditugu. 

Berro­gei­ta hamar urtez baino gehia­goz gogor borro­ka­tu ondo­ren, lor­tu dugu Eus­kal Herriak exis­titzen jarraitzea, eus­ka­rak bizi­rik irau­tea, kla­se­ko kon­tzien­tzia nazio­na­la eus­kal herria­ren­gan errotzea; lor­tu dugu Ama Lurra­ren sun­tsi­pe­na era­goz­tea, femi­nis­moak aurre­ra egi­tea, eta bes­te borro­ka askok Esta­tu zapal­tzai­leen eta kapi­ta­lis­moa­ren aur­ka jo ta ke jarraitzea; nola­nahi ere, zapal­ke­ta nazio­na­lak, kla­se­koak eta patriar­ka­lak hor dirau­te indarrean. 

Espai­niak eta Fran­tziak proiek­tu sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta oro garatzea era­goz­ten dio­te eus­kal nazioa­ri. Eus­kal Herriak pai­ratzen duen zapal­ke­ta esta­tu horie­ta­ko bur­ge­sien intere­sek gida­tua da; izan ere, euro­par proiek­tua­ren bai­tan, interes horiek inpo­sa­tu egi­ten dituz­te beren one­ra­ko eta herri-kla­seen kon­tra, batez ere ema­ku­meen eta gaz­teen kon­tra. Inpo­sa­tu nahi digu­ten etor­ki­zu­na XIX. men­de­ko bizi-bal­din­tzen antze­koa da: lan­ga­be­zia, mise­ria, baz­ter­ke­ta, derri­go­rrez­ko emi­gra­zioa, terro­re patriar­ka­la, alie­na­zioa, nagu­sien bote­rea, pla­ne­ta­ren agor­pe­na, nazio zapal­duen geno­zi­dio kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koa… Hori da demo­kra­zia burgesa. 

Due­la zaz­pi urte­tik hona –gutxi gorabehera‑, ezker aber­tza­leak Eus­kal Herriak pai­ratzen duen egoe­ra horren aur­ka borro­katze­ko era­man duen estra­te­gia ofi­zia­la porrot galan­ta izan da, age­rian gera­tu den beza­la. Borro­ka ins­ti­tu­zio­na­la herri-borro­ka­ren gai­ne­tik lehe­nes­tea, lan­gi­le- eta herri-mugi­men­dua ahul­duz, “efi­ka­zia” poli­ti­ko buro­kra­ti­koa prak­ti­katzea, alder­dia­ren for­ma har­tu­ta, opor­tu­nis­mo­ra eta tak­ti­zis­mo­ra lerra­tuz; alde­ba­te­ko­ta­su­na era­bil­tzea, inpo­sa­tu­ta­ko legeak onar­tuz eta betez, eta abar. Estra­te­gia horrek era­ba­te­ko porro­te­ra era­ma­ten gai­tu zuze­nean. Horre­ga­tik, uste dugu beha­rrez­koa dela lan egi­tea eta borro­katzea poli­ti­ka hori aldatze­ko; beha­rrez­kotzat jotzen dugu, hala­ber, Zutik Eus­kal Herria­ren aurre­tik ezker aber­tza­lea­ren oina­rrian egon diren ildo estra­te­gi­koak berres­ku­ratzea, orain­go bal­din­tze­ta­ra ego­ki­tuz. Ezin da estra­te­gia­rik plan­te­atu kapi­ta­lis­moa­ren orain­go bal­din­tzak kon­tuan har­tu gabe. Ez da egon eta ez dago “ongi­za­te” Esta­tu­rik, eta horren pro­me­sa egi­ten duen proiek­tu sozial­de­mo­kra­ta oro herria engai­natzen ari da.

Estra­te­gia sozial­de­mo­kra­ta hori kri­sian sar­tu da, eta mili­tan­te aber­tza­le eta sozia­lis­ten itxa­ro­pe­nak betetzen ez ditue­nez, berre­go­kitze-pro­ze­su bat jarri da martxan: Abian eztabaida.

Abian ezta­bai­da­ren hasie­rak itxa­ro­pen han­diak piz­tu zituen; horre­ga­tik, Ezker Aber­tza­le­tik edo bera­ren ingu­ru­ne­tik urrun­du­ta­ko hain­bat mili­tan­te berriz ere elkar­tu ziren, ezta­bai­dan par­te har­tze­ko. Per­tso­na askok beren kri­ti­kak aur­kez­te­ko auke­ra iku­si zuten, Zutik Eus­kal Herria ezta­bai­da­ren unean ez beza­la, garai har­tan ezin izan baitzu­ten horre­la­ko kri­ti­ka­rik egin. Bes­tal­de, Zutik Eus­kal Herria­re­kin eta Sor­tu­re­kin ados egon ziren bes­te per­tso­na batzuek, alder­di horren deri­ba erre­for­mis­ta iku­si­ta, ezta­bai­da ire­ki bat egin nahi zuten, gai guz­tiez hitz egin ahal iza­te­ko eta Ezker Aber­tza­lea­ren bene­ta­ko fun­t­sa osatzen duten ikus­pe­gi guz­tiak plan­te­atze­ko. Per­tso­na askok pen­tsa­tu zuten Abian ezta­bai­da­tik era­gi­na izan zeza­ke­te­la Ezker Aber­tza­leak behar dituen ildo poli­ti­koan eta anto­latze-for­man; bes­te batzuek, aldiz, mes­fi­dan­tzaz ikus­ten zuten bide hori. 

Lehe­nen­go ezta­bai­dan, 9.000 per­tso­nak par­te har­tu zuten modu akti­boan, eta Sor­tu­ren ildo poli­ti­koan ikus­ten zituz­ten ara­zo uga­ri pla­za­ra­tu zituz­ten eta 800 ekar­pe­ne­tan isla­tu. Biga­rren fasean, Sor­tu­ren kopu­ru ofi­zia­len ara­be­ra, 4.782 per­tso­nak par­te har­tu zuten. Eta ezta­bai­da­ren azken fasean, datu ofi­zia­len ara­be­ra, 3.059 per­tso­nak par­te har­tu zuten. Par­te-har­tzea­ren behe­ra­ka­da hori iku­si­ta, pen­tsatzen dugu ezta­bai­da­ra­ko plan­te­atu zen meto­do­lo­gia tesi ofi­zia­le­ta­ra­ko soi­lik zela era­bil­ga­rria; izan ere, bene­ta­ko auto­kri­ti­ka baz­ter­tu­ta, kri­ti­katzen omen zuten poli­ti­ka indar­tu egi­ten zuten.

Errea­li­ta­tean, txos­ten ofi­zia­lak jaso­ta­ko % 80ko sos­ten­gua datu fal­tsu bat da, zeren ez bai­ta ezker aber­tza­lea­ren % 80, bai­zik eta Abian ezta­bai­da amaie­ra­ra arte jarrai­tu duen gutxien­goa­re­na, hau da, oso ehu­ne­ko txikia. 

Abian ezta­bai­da mes­fi­dan­tzaz ikus­te­ra bul­tzatzen gai­tuen azke­ne­ko arra­zoia da “ezta­bai­da” egi­ten zen bitar­tean oina­rrie­kin ados­tu­ta ez zeu­den akor­dio estra­te­gi­koak egin dire­la. Adi­bi­de dei­ga­rrie­ne­ta­ko batzuk, bai­na ez baka­rrak, hona­ko hauek dira: Segu­ra­ko auzia­ren ingu­ruan Esta­tua­re­kin egin­da­ko akor­dioa; EAE­ko Etxe­bi­zitza­ren Legea PSE-EE eta UPDre­kin onar­tu iza­na; Udal­bil­tza inda­rrik gabe utzi iza­na, EAJ­re­kin Eude­len ados­tu­ta­koa­ren bidez; eta Udal Legea EAJ­re­kin onar­tu iza­na. Bes­te akor­dio batzuk ere aipa­tu genitza­ke, hala nola Ara­ba­ko Aldun­dia­ren 2016ko Aurre­kon­tuen onar­pe­na, eta Gas­teiz­ko Uda­le­koak, EAJ-PSE­re­kin. Horiek eta bes­te akor­dio batzuek nabar­men murriz­ten dituz­te inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­mo­rantz aurre­ra egi­te­ko aukerak.

Abian ezta­bai­da­ren edu­kia­ri eta egin­da­ko ekar­pe­nei dago­kie­nez, lau izan dira ildo nagusiak:

  • Des­obe­dien­tzia – erre­bol­ta­ra­ko eskubidea.

  • Pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko herri-mugimendua.

  • Zuzen­da­ritza kolek­ti­boa, mugi­men­du eredua.

  • Herri-mugi­men­dua indar­tzea eta garatzea, eus­kal Esta­tua erai­kitze­ko pro­ze­su sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta­ren oina­rri gisa.

Pun­tu horien ingu­ruan ez da zuzen­ke­ta bat bera ere onar­tu, eta hori atze­ra­pau­so naba­ria da Ezker Aber­tza­leak ira­ga­nean izan dituen ildo estra­te­gi­koen eta kons­tan­teen ikuspuntutik.

Lehe­nen­go pun­tua­ren gaia, des­obe­dien­tzia, fun­tsez­koa da borro­ka-pro­ze­sue­tan, eta zehaz­ki eus­kal herria­ren borro­kan. Des­obe­dien­tzia akti­boaz hitz egi­ten dugu, horren ondo­rio guz­tie­kin. Des­obe­dien­tzia horrek ez du inola­ko zeri­ku­si­rik pazi­fis­moa­re­kin, zeren azken batean zapal­tzai­leei aurre egi­te­ra era­ma­ten bai­tu; des­obe­dien­tzia erre­bol­ta­ra­ko esku­bi­de gisa era­bi­li­ta, etsaia­ri aurre egi­te­ko une bakoitzean ego­kitzat jotzen diren borro­ka-meto­doak era­bi­liz. Tesi ofi­zia­lek gehie­nez onar­tu dute­na izan da des­obe­dien­tzia zibi­laz hitz egi­tea, bai­na hitz egin baino ez dute egin, pra­xi­ra ezer ere era­man gabe.

Biga­rre­na ere ez da onar­tu: pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko herri-mugi­men­du bat eratzea Sor­tu­tik kan­po. Eus­kal pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko borro­ka­ren zabal­ta­su­na eta abe­ras­ta­su­na baka­rrik jaso dai­tez­ke bal­din eta borro­ka hori bide­ratzen duen era­kun­dea alder­di­tik kan­po anto­la­tu­ta­ko herri-mugi­men­du zabal bat bada, azke­ne­ko hel­bu­ru ber­be­re­kin bai­na fun­tzio­na­men­du inde­pen­den­tea­re­kin. Mugi­men­du hori are beha­rrez­koa­goa da espai­niar eta fran­tziar Esta­tuak neu­rri erre­pre­si­boak inpo­sa­tu eta bider­katzen ari dire­la­ko. Nora­bi­de horre­tan lan egin nahi ez iza­tea amnis­tia­ren alde­ko borro­ka itotzea da.

Hiru­ga­rre­na, zuzen­da­ritza kolek­ti­boa, mugi­men­du ere­dua. Lan­gi­le-kla­sea­ren borro­ka­ren his­to­riak era­kutsi due­nez, guz­tia zen­tra­li­za­tu nahi denean ez dago herri-mugi­men­du abe­ratsik, bai­zik eta alder­dia­ren trans­mi­sio-kateak, azke­nean herri-era­kun­deak itotzen dituz­te­nak. V. Asan­bla­da­tik ate­ra ditza­ke­gun ira­kas­pe­nak, eta eus­kal herria­ren azken berro­gei­ta hamar urtee­ta­ko borro­ka­ren espe­rien­tziak era­kutsi due­na da mugi­men­du modu­ko era­kun­de bat dela beha­rrez­koa, herri-borro­ken abe­ras­ta­su­na jasotze­ko; ber­tan, bada bata­su­na estra­te­gia­ren ikus­pun­tu­tik, bai­na aldi berean herri-mugi­men­du bakoitzak badu inde­pen­den­tzia bere borrokan.

Azken pun­tua­ri dago­kio­nez: herri-mugi­men­du bat indar­tzea eta garatzea eus­kal Esta­tua erai­kitze­ko pro­ze­su sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta­ren oina­rri gisa, fun­tsez­ko pun­tu bat da herri-borro­ken anto­la­ke­ta­ra­ko. Guz­tia alder­di bate­tik edo Sor­tu, LAB eta Ernai bil­tzen dituen era­kun­de bate­tik pasa­tu nahi iza­tea herri-mugi­men­duak dituen auke­ra guz­tiak mugatzea eta itotzea da. 

Abian ezta­bai­da­ren emaitza horren aurrean, uste dugu V. Asan­bla­da­ren espe­rien­tziak jaso behar ditu­gu­la, hortxe bai­ta­go ENAM izan dena­ren ibi­le­ra­ren hasie­ra; ibi­le­ra hori borro­kaz josi­ta egon da, batzuk arra­kas­tatsuak eta bes­te batzuk ez, bai­na lezioak ate­ratze­ko auke­ra eskai­ni digu­te, bes­te une eta egoe­ra batzue­tan apli­katze­ko, eta uste dugu balia­ga­rriak izan­go zaiz­ki­gu­la orain ere aurre­ra egiteko.

V. Asan­bla­da­tik fun­tsez­ko nozioak ate­ra ditu­gu, ale­gia, gure herria­ren borro­ka­ri jau­zi kua­li­ta­ti­bo bat eka­rri zio­ten nozioak: zapal­ke­ta nazio­nal ezin adis­ki­de­tuz­ko kon­trae­san bat da; bes­te nozio bat esplo­ta­zio kapi­ta­lis­ta da; ema­ku­meek zapal­ke­ta hiru­koitza pai­ratzen dute: nazio­na­la, kla­se­koa eta patriar­ka­la; erre­bol­ta­ra­ko esku­bi­dea, horren zen­tzu guz­tie­tan; pres­ta­kun­tza, ezta­bai­da, pra­xi, kri­ti­ka eta auto­kri­ti­ka­ren beha­rra; Eus­kal Herria kla­se-borro­ka­ren espa­rru auto­no­mo gisa; eus­kal herri lan­gi­lea sub­jek­tu iraul­tzai­le gisa; kla­se-kon­tzien­tzia nazio­na­la eta nazio­na­lis­mo iraul­tzai­lea. Eus­kal herri lan­gi­lea­ren borro­ka ez da iraul­tza demo­kra­ti­ko bat egi­te­ko, iraul­tza sozia­lis­ta bat egi­te­ko bai­zik. Iraul­tza horren sub­jek­tu akti­boa Eus­kal Herri Lan­gi­lea da, eta haren anto­la­ke­ta ez da alder­di kla­si­ko bat; aitzi­tik, mugi­men­dua da behar duen forma.

Une hone­tan, gure ustez, eze­re­zean gera dai­te­ke azken berro­gei­ta hamar urteo­ta­ko borro­ka; edo, aldiz, berretsi egin dai­te­ke, Ezker Aber­tza­lea berran­to­la­tuz eta Eus­kal Erre­pu­bli­ka Sozia­lis­ta­rantz aurre­ra eginez.

Ezker Aber­tza­lea­ren orain­go zuzen­da­ritza­ren erre­for­mis­moa eta orain­go ahu­le­zia ideo­lo­gi­koa dire­la medio, orain dela urte batzuk argi zeu­den zen­bait kon­tzep­tu baz­te­rrean edo ezku­tuan utzi dira, eta horien ordez kon­tzep­tu lau­soak eta pen­tsae­ra ahu­le­koak sar­tzen diz­ki­gu­te mor­dox­ka, ideo­lo­gia moduan, lan­gi­le-kla­sea­ren edu­ki­rik gabe, bai­zik eta guz­tiz kon­tra­koa­re­kin: hiri­tar­ta­su­na, demo­kra­zia –demo­kra­zia noren­tzat den ondo jakin gabe‑, Esta­tua neu­tra­la den zer­bait beza­la aur­kez­tu, pres­ta­kun­tza alde bate­ra utzi… gizar­tea erre­for­ma hutsez eta zapal­ke­tei ete­ki­na ate­ratzen die­te­nen oni­ritzia­re­kin eral­da­tu dai­te­kee­la “pen­tsatzea”. Kon­tua da gal­de­ra honi eran­tzu­tea: nore­na da Eus­kal Herria, eus­kal herri lan­gi­lea­re­na ala kapitalarena?

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, tes­tu hau hedatze­ra eta ezta­bai­datze­ra deitzen dugu, berri­ki argi­ta­ra­tu diren bes­te tes­tu batzue­kin bate­ra, bizi dugun egoe­ra his­to­ri­ko zai­la bis­ta­tik gal­du gabe; izan ere, egoe­ra his­to­ri­ko honek masa zapal­duak ber­piz­te­ra era­man gaitza­ke eta gure antze­ko kolek­ti­boe­kin kon­tak­tatze­ra, elkar­tzen gai­tuz­ten pun­tuak bilatze­ko eta horien ingu­ruan batze­ko. Egia da lan hori ozto­pa deza­keen garai batean sar­tzen ari gare­la, hots, hau­tes­kun­de-garaian: espai­niar hau­tes­kun­deak (ekai­na), EAE­ko hau­tes­kun­de esta­tu­ta­rioak (urria); hala eta guz­tiz ere, aur­ki­tu ditza­ke­gun zail­ta­su­nak gora­behe­ra, gure plan­te­amen­dua da koiun­tu­ra hone­ta­tik koor­di­na­tu­ta irte­tea eta aurre­ra egi­tea Aska­pen Nazio­na­le­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea­ren eraikuntzan.

2016ko ekai­na­ren 6an

Aurre­rantz

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *