Xabier Agi­rre askatu!

IMG-20160119-WA0002

Atzo Xabier Agi­rre espetxe­ra­tu zuen Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lak bere bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na berri­kus­te­ko bis­ta­ra aur­kez­tu eta gero. Due­la gutxi, sei urte eta erdi­ko zigo­rra eza­rri zio­ten. Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

  • Gure lehe­nen­go hitzak Xabie­rren­tzat eta bere fami­lia­ren­tzat dira ezin­bes­tean. Gure elkar­ta­sun osoa eta besar­ka­da bero bat hela­ra­zi nahi diegu.

  • Bes­te­tik, Xabie­rren aska­ta­su­na gal­de egi­ten dugu eta auzi­te­gi faxis­ta honek Eus­kal Herrian zein bes­te herri oku­pa­tue­tan duen esku har­tze oro salatzen dugu. Eza­gu­na da Auzi­te­gi Nazio­na­la Eus­kal Herria­ren aur­ka bere­zi­ki sor­tu­ta­ko organo poli­ti­ko-judi­zia­la dela eta eza­gu­na ere jus­ti­zia zabal­tzea ezik, guz­tiz kon­tra­koa egin due­la. Auzi­te­gi Nazio­na­la Esta­tu espai­no­lak basa­ke­ri han­die­nei bide ema­te­ko ins­tru­men­tu nagu­sia izan da, gerra ziki­ne­tik mani­fes­ta­zioen debe­ku­ra, tor­tu­re­ta­tik anto­la­kun­de poli­ti­ko eta komu­ni­ka­bi­deen legez kan­po­ratzee­ta­ra. Ez dio­gu ema­ten Auzi­te­gi Nazio­na­la­ri ezta Esta­tu espai­no­la­ri ere eus­kal herri­ta­rron jar­due­ra poli­ti­koa eta bizitza bal­din­tzatze­ko inola­ko zile­gi­ta­su­nik, eta Eus­kal Herria bakean utzi arte borro­kan tin­ko jarrai­tu­ko dugu.

Buka­tu aurre­tik, berri­ro ere gogo­ra­ra­zi egin nahi dugu hau beza­la­ko atxi­lo­ke­ta poli­ti­koe­kin behin beti­koz bukatze­ko bide baka­rra amnis­tia dela. Ez da nahi­koa tar­te­ka auzi­te­gi hone­kin kar­tze­la saihes­te­ko akor­dioak lor­tzea, eta are gutxia­go akor­dio horiek epai­te­gi honen jar­due­ra­ri zile­gi­ta­su­na ema­te­ko balio bal­din badu­te. Gataz­ka­ren sus­traie­tan dau­den herri honen subira­no­ta­sun nazio­nal eta sozia­la­ren onar­pe­na­re­kin bate­ra eto­rri­ko da hain­bes­te borro­ka­tu­ta­ko eta hain gares­ti ordain­du­ta­ko bakea. Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

2016ko urta­rri­la­ren 20a.

Amnis­tia­ren eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.