pro­pa­gan­da atlan­tis­ta eta erre­pre­sioa – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

*Ibai Tre­bi­ño /​ARGIA astekaria

Ukrai­nan zer ger­tatzen ari den edo zer ez den ger­tatzen ari, hori da afe­ra; sare sozia­le­ta­tik kan­po, zai­la zai­gu jaki­tea herrial­de horre­tan azken astean ger­tatzen ari dena, izan ere heda­bi­de masi­boek saree­tan aur­ki­tu­ta­ko eta kon­tras­ta­tu gabe­ko iru­diak “egia abso­lu­tu” gisa sal­tzen dizkigute.

Nabar­me­na da fal­tan ditu­gu­la egiaz­ko iru­diak, kaze­ta­riak bil­du eta zabal­tzen ditue­nak eta sala­tu behar da horren ordez­ko bila­ka­tu dela Men­de­bal­deak hedatzen duen pro­pa­gan­da eta influen­tzia kan­pai­na; alde bate­tik, komu­ni­ka­bi­deek alde baka­rre­ko infor­ma­zioa zabal­tzen dute –Ukrai­na­re­na nos­ki– eta hori larria eta kez­ka­ga­rria da. Bes­tal­de, eta gerra ere­mue­tan ibi­li gare­nok ondo daki­gun beza­la, gerra kaze­ta­ria­ren balioa ber­ta­tik ber­ta­ra egin­da­ko lana da, eta momen­tu hone­tan gutxi batzuk baino ez dira lan hori egi­ten ari.

Horre­la, NATO­ren pro­pa­gan­dak jau­zi kua­li­ta­ti­bo izu­ga­rria eman due­la esan gene­za­ke, eta kaze­ta­ritza­ren anti­te­sian gau­de­la baiez­ta dai­te­ke: pro­pa­gan­da­tik hara­ta­go ez daki­gu bene­tan zer ger­tatzen ari den Ukrai­nan. “Egoe­ra oso larria da, zibi­len kon­tra­ko bon­bar­da­ke­tak dau­de, hil­da­koak dau­de”, esa­ten digu­te bai­na ez dago iru­di fida­ga­rri­rik eta ezin dugu jakin bene­tan zer pasatzen ari den. Bes­tal­de, natu­ra­li­zatzen eta nor­ma­li­zatzen ari da kaze­ta­ritza-ere­du berri baten aurrean gau­de, orain arte eze­za­gu­na zena: Kie­ve­ko hotel bate­tik irten gabe lan egi­ten dute­ne­na edo New York, Paris edo­ta Madril­go bule­goe­ta­tik iritzia ema­ten dute­ne­na. Berrie­mai­le­rik ez ordea gerra bete-betean den Don­bas­sen. Esan gabe doa ikus­pe­gi alder­di­koi hori zein arris­kutsua den.

Kaze­ta­ritza ere­du horren hari­ra, tele­bis­tan ager­tu ziren gerra-kaze­ta­ri ohi batzuen iritzia entzu­tea kome­ni da, izan ere haiek ere ber­di­na salatzen zuten: “Nola da posi­ble kaze­ta­ritza egi­tea Kie­ve­ko hotel bate­tik irten gabe?”. “Hobe luke­te gerra kaze­ta­ritza uztea bal­din eta ez badu­te asmo­rik beren esta­tu­sa arris­kuan jar­tze­ko”, zio­ten hase­rre. Tou­che! Nire ustez ere hor dago gakoa.

Kaze­ta­ritza-ere­du horrek para­dig­ma pro­pa­gan­dis­ti­ko berrian mur­gil­tzen gai­tu eta erre­fu­xia­tuen afe­ra­ri hel­tzen dio­te gerra psi­ko­lo­gi­koa burutze­ko asmoa­re­kin: masa- sen­tsi­bi­li­za­zioa­ren bidez armak bidal­tzea eta NATO­ren esku-har­tzea jus­ti­fi­katzea due­na hel­bu­ru. Bai­na serioak eta dui­nak bal­din baga­ra, gogo­ra­ra­zi behar­ko genie­ke Don­bas­se­tik –Ukrai­nak baino popu­la­zio askoz txi­kia­goa edu­ki­ta ere– kasik bi miloi erre­fu­xia­tuk han­ka egin dute­la, “era­sotzai­lea” den Erru­sia­ra, eta biga­rren ola­tu horre­tan ere 65.000 ingu­ru dira han­dik alde egin­da­koak. Datu horiek guz­tiek ordea ez dute leku­rik komunikabideetan.

Pro­pa­gan­da­ren jau­ziaz gain, erre­pre­sioak ere jau­zi kua­li­ta­ti­boa sufri­tu du olda­rral­di berri hau hasi zene­tik, eta horren ispi­lu da Pablo Gon­za­lez kaze­ta­ria Polo­nian espetxe­ra­tu iza­na. Hare­kin elkar­ta­sun gutxi eta isil­ta­su­na nagu­si “erru­siar­za­lea” dela­ko edo hobe esan­da “erru­siar espioia” dela­ko. Euro­pa­ko herrial­de anti­de­mo­kra­ti­koe­nak zabal­tzen dituen gezu­rrak, fan­ta­siak eta fun­tsik gabe­ko aku­sa­zioak ain­tzat har­tzen dira eta ez Pablo eza­gutzen dugu­non hitza.

Lotsa­ga­be­ke­ria han­dia da: lehen Geor­ge Soro­sen zerren­dan edo­ta Ukrai­nar zer­bitzu sekre­tuen “terro­ris­ten zerren­dan” ager­tzen ginen eta horren ondo­rioz hain­bat komu­ni­ka­bi­de­tan ateak ixten ziz­ki­gu­ten. Orain kar­tze­la­ra bidal­tzen gai­tuz­te zuze­nean, kaze­ta­ri gehie­nen isil­ta­su­na­ren aurrean. Olda­rral­di erre­pre­si­boa dator­ki­gu kaze­ta­ri, ana­lis­ta eta ahots kri­ti­koei eta heda­bi­de atlan­tis­ten dis­kur­tso­tik ate­ratzen denak gogo­tik ordain­du­ko du.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *