Sor­gin-ehi­za Gara/Naiz(e)n? /​¿Caza de bru­jas en Gara/​Naiz?

[wpdm_​package id=“132484” template=“5c51ba687615d”]

BAT sindikatutik, Garan eta Naizen burutzen ari diren kaleratzeak salatu nahi ditugu.

Hainbat langile kanporatu dituzte, diru-zioak argudiatuta. Gure ustetan ez dago ulertzerik benetan egoera kaotikoan badago empresa, bertan urte asko eman duten langileak kanporatzea.

Kasu batean, kanporatuak (Juanjo Basterra) 21 urte zeraman Garan, Eginen 10 urte egin eta gero. Langile honek ez zuen bat egiten Garak eta Ezker Abertzale Ofizialak daroaten ildo politikoarekin. Gure ustetan, kanporatu dute edozer ez irensteagatik eta ildo ofizialak aukeraturiko bidea ez onartzeagatik.

Era berean, gaitza da ulertzen bere burua anitza eta burujabetzat jotzen duen komunikabidean enpresaren abokatua eta Administrazio- Kontseiluko Idazkaria aurreneko Administrazio- Aholkulariaren eta Ezker Abertzaleko partaide nabarmen eta esanguratsu baten semea izatea. Antza denez, enpresa honetan karguak belaunaldizbelaunaldi txandakatzen dira,burgesiak egin bezala.

BAT sindikatutik burrukatu dugu, kanporaketa hau ez Arrazoi Ekonomikoengatik ( hasieran enpresak hori defendatzen zuen ) baizik eta Inprozedentziagatik izan dela onar dezaten, eta lortu dugu.

Argi utzi nahi dugu Gara/Naiz taldearen mugimenduak arretaz aztertuko ditugula, indarrean dauden legeetatik at eginez gero salatzeko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *