1892ko urta­rri­la­ren 8tik 9rako gauean 2. 000ren bat labo­ra­ri anda­lu­ziar Jerez de la Fron­te­ran sar­tu ziren eta ordu eta e…

1892ko urta­rri­la­ren 8tik 9rako gauean 2. 000ren bat labo­ra­ri anda­lu­ziar Jerez de la Fron­te­ran sar­tu ziren eta ordu eta erdiz hiria­ren jabe izan ziren. Labo­ra­riak Cadi­ze­ko leku guz­tie­ta­koak ziren: Jerez, Arcos, Gra­za­le­ma, Puer­to de San­ta María, San­lú­car, Puer­to Real, Bor­nos, Espe­ra, Tre­bu­je­na, Lébri­ja, Benao­caz, Algar, Ubri­que edo­ta Puer­to Serrano aipagarrienak. 

Jerez de la Fron­te­ran zegoen abe­ras­ta­su­na naba­ria zen; ala­bai­na, abe­ras­ta­sun hori gutxi batzuen eskue­tan zegoen eta gehien­goa bizi-bal­din­tza txa­rre­tan bizi zen. XIX. men­dea­ren amaie­ran labo­ra­ri anda­lu­zia­rra­ren lan-bal­din­tzak ezin oke­rra­goak ziren eta Jere­zen lan­gi­le­ria­ren eta bur­ge­sia­ren arte­ko aldea, hau da, batez ere lurrik gabe­ko jor­na­lar­Ken eta jauntxoen arte­ko aldea are naba­ria­goa zen. 

Labo­ra­rien kon­tra­ko erre­pre­sioa gogo­rra, bereha­la­koa eta aurre­ka­ri­rik gabe­koa izan zen. Izae­ra guz­tiz poli­ti­koa izan zuen gerra-kon­tsei­lua egin zie­ten eta mili­tan­te anar­kis­ten kon­tra­ko ausaz­ko sala­ke­tak egi­te­ko balia­tu zituz­ten. Horren adi­bi­de naba­rie­na Fer­min Sal­vo­chea­re­na izan zen. 1892ko urta­rri­la­ren 8ko gau horre­tan Sal­vo­chea kar­tze­lan baze­goen ere, gezu­rrez­ko tes­ti­gan­tzak dire­la medio, 12 urte­ko kar­tze­la-zigo­rra jaso zuen Jerez­ko gertakariengatik.

Jere­ze­ko ger­tae­rak hain­bat ekin­tze­ta­ra­ko piz­ga­rria izan ziren. Hurren­go egu­ne­tan, adi­bi­dez, Pri­mo de Rive­ra koro­ne­la­ren, Jose Anto­nio Pri­mo de Rive­ra­ren anaia­ren, kor­ti­jo batek sua har­tu zuen. 

Esta­tu espai­no­la­ren muge­ta­tik hara­ta­go elkar­ta­sun adie­raz­pen uga­ri izan ziren; hala nola, Pari­sen, Mila­nen, Mes­si­nan, Roman, Nue­va Yor­ken… Nazioar­te­ko egun­ka­riek ere berria­ren oihar­tzu­na jaso zuten. Jere­ze­ko ger­ta­ka­riak anar­kis­moa­ren eta, oro har, kla­se-borro­ka­ren muga­rri bat izan zen.

https://www.lavozdelsur.es/la-insurreccion-campesina-de-18…/

https://​www​.goo​gle​.com/​url…

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *